Garapen pertsonala
Ahozko komunikazioa: nola egin azalpen eta aurkezpen eraginkorrak
Aurkezpena
Moduluaren helburua da ikaslea konturatzea zeinen garrantzitsua den komunikazioa lanerako eta garapen pertsonalerako tresna den aldetik. .
Helburuak
- Ikasleari ahozko komunikazioak sortzen dizkion beldurrak edo fobiak identifikatzea eta horiek gainditzeko teknikak aplikatzea.
- Hitzezko eta hitz gabeko komunikaziorako oinarrizko tresnak eskuratzea, lanbidean aritzeko erraztasuna emanen diotenak.
- Jakitun izatea nondik abiatzen diren lanbiderako ditugun gure komunikazio trebetasunak eta praktikaren bidez hobetzea..
Programa
I. modulua. Sarrera: oinarrizko kontzeptuak
- Blokeatze faktoreak komunikazioetan eta informatzeko hesiak.
- Komunikazioaren aldeko faktoreak enpresan: feedbacka, entzute aktiboa, etab.
II. modulua. Ahozko komunikazioaren gakoak: jendaurrean hitz egiteko beldurra
- Ahozko komunikazioa: garatzeko moduko trebetasuna.
- Komunikazioaren zutabeak: esanahia eta forma.
- Ahozko komunikazioaren elementuak: ahotsaren erabilera, ahoskera, diskurtsoaren lastertasuna, geldialdiak, modulazioa (bolumena, tonua), betegarriak.
- Hitz gabeko komunikazioaren elementuak: aurpegiera, begietara begiratzea, gorputzaren hizkuntza, pertsonen arteko distantzia.
III. modulua. Aplikazio praktikoak: ahozko aurkezpena banaka eta taldean
- Konbentzitzeko komunikazioa: gakoak eta metodologia.
- Limurtzeko komunikazioa: gakoak eta metodologia.
Metodologia
Praktika
Prestakuntza-Ekintza
Irakaslea
Carolina Matellanes Marcos- Doktorea Filologian (Hizkuntzalaritza). Aditua Lidergoan, Talentuaren Garapenean eta Coachingean Belbin Team Roleseko irakasle akreditatua.
Prestakuntza Arloa. Unibertsitate-Gizarte Fundazioa. Nafarroako Unibertsitate Publikoa.