Garapen pertsonala
Lidergoa: arazo eta gatazken konponbidea
Bakoitzaren lidergoa eta lantaldeetan behar izaten dena eragin handikoa da ez bakarrik emaitzetan, baita ere, eta bereziki, taldea osatzen duten pertsonen garapenean. Horrelako interakzio orotan nola izan lider eta beti izaten diren gatazkak nola kudeatu, biak ere elementu oso erabilgarriak dira lan profesionalean.
Helburuak
Edozein gaitasun pertsonal garatzeko helburu komuna bistatik galdu gabe, hau da, pertsonaren eta pertsonen kudeaketa, faktore bereizgarria den aldetik lanbidean bikaintasunera iristeko, modulu honek duen asmoa da ezagutzea eta praktikatzea bakoitzaren lidergorako eta taldeko lidergorako oinarrizko jarrerak.
Ildo horri jarraikiz, landu eginen da nola hurbildu gatazketara, banakakoen interakzioan ohiko elementuak direnez.
Helburu espezifikoak
- Parte-hartzaileek kudeatzeko dituzten gaitasunak garatzea eta hobetzea, eta, haiekin batera, parte hartzen duten taldeen efizientzia eta eraginkortasuna.
- Profesionalaren hobekuntza indartzea, lidergorako dauzkan trebetasunak nabarmenduz.
- Gatazkak dituen kausak eta ikuspegiak ezagutzera hurbiltzea, lanbideko kudeaketan eta garapenean hori gehitzeko.
Programa
1. Lidergoa
- Liderraren nolakotasunak
Komunikazioa lidergoaren oinarri gisa
Lidergo estiloak
Lider izan vs agindu
Lidergo estiloak
2. Gatazkak kudeatzea eta konpontzea
- Gatazkaren egitura
- Gatazken jatorria
- Erreakzioak gatazkak direnean
- Informazioa prozesatzeko modua desitxuratzen duten faktoreak
- Gatazkaren faseak
- Ebazpen teknikak
Metodologia
Moduluak 3 saio edukiko ditu, bakoitza 4 ordukoa izanen da eta ondoz ondoko 3 egunez garatuko dira.
Programarako metodologia anizkuna erabiliko da, zeinetan eginkizun garrantzitsua edukiko baitu gamifikazioak, betiere hausnartzera behartzeko asmoarekin.
Horrekin batera PowerPointeko aurkezpenak eginen dira, banakako eta taldeko ariketak, eztabaidak, ikus-entzunezko materiala erabiliko da…
Irakaslea
Carolina Matellanes - Unibertsitate-Gizarte Fundazioko Talentuaren Garapenerako irakaslea.