Joan eduki nagusira

Garapen jasangarria

 

Garapen jasangarria


 

Etorkizuneko profesional gisa, gai izan behar duzu gizarteak gaur egun dituen beharrei erantzuteko etorkizuneko belaunaldiak estutasunean jarri gabe.

Eskuratu ingurumen-jasangarritasunari, giza eskubideei, genero-berdintasunari edo irisgarritasun unibertsalari buruzko oinarrizko ezagutzak
 

Ikastaro erdipresentzialak

 

Ezagutu garapen jasangarriko jardueren eskaintza: 

Zergatik da zuretzat interesgarria?

  • Ezagutuko dituzu desparekotasun dinamikak eta politikak, eta aberastasunaren banaketa hobe bat izateko bilatzen ari diren alternatibak.
  • Klima-aldaketaren fenomenoa ulertuko duzu, baita horrek dakartzan ondorioak eta horri aurre egiteko arlo pertsonalean zein profesionalean baliatu ditzakezun neurriak eta ekintzak ere.
  • Bizi-baldintzek osasunarentzat duten garrantzia ezagutzen ahalko duzu.
  • Aztertuko dituzu emakumeen eta gizonen arteko desparekotasun prozesuak eta horiek gainditzeko politikak.
  • Gai izanen zara desgaitasunen bat duten pertsonek dituzten oztopoak identifikatzeko eta gizarte inklusibo baten oinarriak zein diren jakiteko.
  • Aukera izanen duzu migrazioaren politikak eta ondorioak ulertzeko, eta inklusioko eta bizikidetzako politikak aztertzeko.

 


Ikastaro-eskaintza

Informazio gehiago

NUPeko masterreko ikasleei edo 30 ECTS gaindituak dituzten NUPeko graduko ikasleei zuzentzen zaie batez ere

Egunak: udazkeneko seihilekoa eta/edo udaberriko seihilekoa

Orduak: Goizeko edo arratsaldeko ordutegia

Prezioa: € 19,90 (ECTS bakoitzeko)

Ikaspostuak kopurua: edizio bakoitzeko 27 ikastaro

Modalitatea: prensentziala eta online

15 eta 19 ECTS bitarte egiten badituzu, aukera izanen duzu Zeharkako Gaitasun Profesionaletako Unibertsitateko Espezialistaren titulua lortzeko:

  • Gutxienez multzo bakoitzeko 3 ikastaro egitea. Hauek dira multzoak: garapen pertsonala, alderdi digitalak eta garapen jasangarria.
  • Graduko titulua eskuratzea.
  • Titulu berekia eman diezazutela eskatzea eta dagozkion tasak ordaintzea

Aukera duzu ikastaroak prestakuntza osagarriko kreditu gisa aitortzeko. Prestakuntza osagarriko unibertsitate jarduerengatiko kredituak aitortzeko prozedura.

 

Inskripzioa

  • Eskaintzen diren ikastaroetako edozeinetan eman dezakezu izena. Horretarako, egin klik “izen-ematea” botoian.
  • Ikasturte akademiko batean, multzo bereko edo multzo bateko baino gehiagotako 3 ikastarotan eman beharko duzu izena gutxienez (garapen pertsonaleko, digitaleko edo garapen jasangarriko konpetentziak).
    • Ikastaro bakoitzaren zenbatekoa 19,90 € da.
    • Ikaslea onartzen ez bada soilik itzuliko da kuota hori.
  • Kreditu- edo zordunketa-txartel bidez eginen da ordainketa, izena ematean.
  • Izena emateko esteka bera da ikastaro guztietarako; honako hau:

Onarpena

  • Inskripzio ordenari zorrotz jarraituko zaio ikasleak programan onartzeko.
  • Mezu elektroniko bana bidaliko zaie ikasleei programan onartu dituztela jakinarazteko.
  • Ikaspostu kopurua: edizio bakoitzeko 27.
Ikastaroa Egunak Ordutegia Modalitatea

Desparekotasuna, pobrezia eta inklusio soziala

2025eko urriak 2 eta 16 16:30 - 19:30 Online sinkronoa
Desgaitasuna eta denontzako balio duen diseinua
Unibertsitatearen G9 taldeak
Doako edizioa, Unibertsitatearen G9 taldeak finantzatzen baitu
2025eko azaroak 4 eta 18 17:00 - 19:00 Online sinkronoa
Klima aldaketa 2025eko urriak 7, 8 eta 9
Azken azterketa online (eguna: erabaki gabe)
12:00 - 14:00 Presentziala
Migrazioak, kultura-aniztasuna eta bizikidetza 2025eko urriak 30 eta azaroak 13 17:00 - 20:00 Presentziala
Ekonomia zirkularra 2025eko azaroak 4, 11 eta 18 12:00 - 14:00 Presentziala
Heriotza orpoz orpo 2025eko urriak 15, 21 eta 29 15ean: 09:00 -13:00, 21ean eta 29an: 09:00 - 14:00 Presentziala
Genero ikuspegia eta berdintasun politikak
Grupo G9 universidades
Doako edizioa, Unibertsitatearen G9 taldeak finantzatzen baitu
2025eko azaroak 3 eta 10 12:00 - 14:00 Online sinkronoa
Ikastaroa Egunak Ordutegia Modalitatea

Desparekotasuna, pobrezia eta inklusio soziala

2026ko otsailak 11 eta 25 16:30 - 19:30 Online sinkronoa
Desgaitasuna eta denontzako balio duen diseinua
Unibertsitatearen G9 taldeak
Doako edizioa, Unibertsitatearen G9 taldeak finantzatzen baitu
2026ko otsailak 4 eta 18 17:00 - 19:00 Online sinkronoa
Klima aldaketa 2026ko martxoak 23, 24 eta 25
Azken azterketa online (eguna: erabaki gabe)
12:00 - 14:00 Presentziala
Migrazioak, kultura-aniztasuna eta bizikidetza 2026ko martxoak 4 eta 18 17:00 - 20:00 Presentziala
Ekonomia zirkularra 2026ko martxoak 4, 11 eta 18 12:00 - 14:00 Presentziala
Heriotza orpoz orpo 2026ko otsailak 4, 11 eta 18 4an: 09:00 -13:00, 11n eta 18an: 09:00 - 14:00 Presentziala
Genero ikuspegia eta berdintasun politikak
Grupo G9 universidades
Doako edizioa, Unibertsitatearen G9 taldeak finantzatzen baitu
2026ko otsailak 9 eta 16 12:00 - 14:00 Online sinkronoa

Harremanetarako

Non dauden aitortuak jarduerak:

 

Kolaboratzaileak: