Joan eduki nagusira

Trebetasun digitalak

 

Trebetasun digitalak


 

Zure gaitasun digitalak trebatzea arrakasta izateko gakoa da. Izan ere, aldaketa teknologikoak bata bestearen atzetik eta ziztu bizian gertatzen dira ingurune honetan.

Komunikatzeko eta ingurune digitaletan laguntzeko tresnak erabiltzea, eta segurtasuna mantentzeko eta arazo teknologikoak konpontzeko eduki digitalak eta gaitasunak sortzea funtsezko trebetasunak dira gaur egun pertsonalki zein profesionalki garatzeko.

Zergatik da zuretzat interesgarria?

  • Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzen ahalko dituzu modu seguruan, irizpide kritikoarekin eta sormenaz baliatuz.
  • Behar duzun informazioa nola bilatu ikasiko duzu, eta zein diren horretarako informazio iturri aproposenak.
  • Edukiak partekatzeko eta taldean lan egiteko baliabide digitalak eta sare sozialak nola erabili ikasiko duzu.
  • Ingurune digitalen arriskuak, eta zeure burua eta zure edukiak eta gailuak babesteko estrategia hoberenak ezagutuko dituzu.
  • Arazo digital bat konpontzen lagunduko diezazuketen teknologia edo baliabideak identifikatzen ahalko dituzu.
  • Jakinen duzu sarean nola jokatu behar duzun, eta ikasiko duzu zure identitate digitala kudeatzen eta zure pribatutasuna babesten.

 


Oferta de cursos

Informazio gehiago

NUPeko masterreko ikasleei edo 30 ECTS gaindituak dituzten NUPeko graduko ikasleei zuzentzen zaie batez ere

Egunak: udazkeneko seihilekoa eta/edo udaberriko seihilekoa

Orduak: Goizeko ordutegia edo arratsaldeko ordutegia

Prezioa: € 19,90 (ECTS bakoitzeko)

Ikaspostuak kopurua: edizio bakoitzeko 27 ikastaro

Modalitatea: erdipresentziala

15 eta 19 ECTS bitarte egiten badituzu, aukera izanen duzu Zeharkako Gaitasun Profesionaletako Unibertsitateko Espezialistaren titulua lortzeko:

  • Gutxienez multzo bakoitzeko 3 ikastaro egitea. Hauek dira multzoak: garapen pertsonala, alderdi digitalak eta garapen jasangarria.
  • Graduko titulua eskuratzea.
  • Titulu berekia eman diezazutela eskatzea eta dagozkion tasak ordaintzea

Aukera duzu ikastaroak prestakuntza osagarriko kreditu gisa aitortzeko. Prestakuntza osagarriko unibertsitate jarduerengatiko kredituak aitortzeko prozedura.

 

Inskripzioa

  • Eskaintzen diren ikastaroetako edozeinetan eman dezakezu izena. Horretarako, egin klik “izen-ematea” botoian.
  • Ikasturte akademiko batean, multzo bereko edo multzo bateko baino gehiagotako 3 ikastarotan eman beharko duzu izena gutxienez (garapen pertsonaleko, digitaleko edo garapen jasangarriko konpetentziak).
    • Ikastaro bakoitzaren zenbatekoa 19,90 € da.
    • Ikaslea onartzen ez bada soilik itzuliko da kuota hori.
  • Kreditu- edo zordunketa-txartel bidez eginen da ordainketa, izena ematean.
  • Izena emateko esteka bera da ikastaro guztietarako; honako hau:

Onarpena

  • Inskripzio ordenari zorrotz jarraituko zaio ikasleak programan onartzeko.
  • Mezu elektroniko bana bidaliko zaie ikasleei programan onartu dituztela jakinarazteko.
  • Ikaspostu kopurua: edizio bakoitzeko 27.

Ikastaro bakoitzak 10 prestakuntza-ordu ditu (1 ECTS). Saioak ondoren adierazitako moduan banatuko dira. Saio presentzialak NUPeko Sario eraikinean eginen dira.

Ondoren adierazten diren egunetan aldaketak izan daitezke.

Ikastaroa Saio mota Egunak eta orduak
Informazioaren bilaketa, ebaluazioa eta kudeaketa Aurkezpena (online) Urriak 16, 11:00 - 12:00
Tailerra (online) Urriak 23, 11:00 - 13:00
Borondatezko tutoretza (online) Urriak 30, 16:00 - 18:00
Atazak entregatzea Azaroak 9 (azken eguna)
Eduki digitalen sorrera Aurkezpena (online) Urriak 20, 11:00 - 13:00
Lanak entregatzea Azaroak 10 (azken eguna)
Amaierako saioa (online) Azaroak 13, 11:00 - 13:00
Arazoen konponbidea Aurkezpena (online) Urriak 21, 10:00 - 10:30
Hautazko tutoretza (online) Urriak 28, 10:00 - 11:00
Atazak entregatzea Azaroak 4 (azken eguna)
Komunikazioa eta kolaborazioa Aurkezpena (online) Azaroak 12, 10:00 - 11:00
Atazak entregatzea Azaroak 30 (azken eguna)
Segurtasuna Presentziala Irailak 15, 22 eta 29; urriak 6 eta 13, 16:00 - 18:00
Ikastaroa Saio mota Egunak eta orduak
Informazioaren bilaketa, ebaluazioa eta kudeaketa Aurkezpena (online) Otsailak 19, 11:00 - 12:00
Tailerra (online) Otsailak 26, 11:00 - 13:00
Borondatezko tutoretza (online) Martxoak 5, 16:00 - 18:00
Atazak entregatzea Martxoak 15 (azken eguna)
Eduki digitalen sorrera Aurkezpena (online) Martxoak 2, 11:00 - 13:00
Lanak entregatzea Martxoak 23 (azken eguna)
Amaierako saioa (online) Martxoak 26, 11:00 - 13:00
Arazoen konponbidea Aurkezpena (online) Urtarrilak 27, 10:00 - 10:30
Hautazko tutoretza (online) Otsailak 3, 10:00 - 11:00
Atazak entregatzea Otsailak 10 (azken eguna)
Komunikazioa eta kolaborazioa Aurkezpena (online) Martxoak 13, 10:00 - 11:00
Atazak entregatzea Apirilak 1 (azken eguna)
Segurtasuna Presentziala Urtarrilak 19 eta 26; otsailak 2, 9 eta 16, 16:00 - 18:00

Harremanetarako

Non dauden aitortuak jarduerak:

 

Kolaboratzaileak: