Joan eduki nagusira

Kultura

 

Kultura


 

Arteak eta kulturak zure sormena, enpatia eta sentsibilitatea sustatzen dute, eta funtsezko osagarria dira zure prestakuntzarako.
Kulturak, bere adierazpen guztietan, pertsonen prestakuntza integrala bultzatzen du sormena, espiritu kritikoa, adierazpena eta balio desberdinen ezagutza sustatzen baititu.

NUPen kultura-prestakuntzarako eskaintza zabala dago hainbat arlotan, hala nola musika, literatura, artea, antzerkia, demokrazia eta ingurune naturalaren ezagutza, eta horien bidez prestakuntza osagarriko kredituak lortzen dira.

Orobat “Eman kreditua zure kulturari” programaren bidez kredituak lor ditzakezu erakusketa, kontzertu eta ikuskizunetan parte hartuz.

Ikastaro kulturalak

Seihileko bakoitzean, unibertsitateak zenbait ikastaro kultural eskaintzen ditu, eta horiek eginez gero kreditu batzuk lortzeko aukera dute ikasleek. Honako hauekin lotutako jarduera-eskaintza bat da: antzerkia, musika, literatura, eztabaida, pentsamendua, sormenezko idazkuntza eta trebetasunak eta ezagutzak hobetzea ahalbidetzen duen guztia.

Informa zaitez Informa zaitez

 

Eman kreditua zure kulturaria

Eman kreditua zure kulturaria programak ECTS kredituak aitortzen ditu kontzertu, antzerki, ikuskizun, dantzaldi, erakusketa, hitzaldi eta abarretara joateagatik. Campusean egiten direnak zein campusetik kanpokoak izaten ahal dira.

Programa horren parte diren jardueretara joateagatik ECTS kredituak lortu nahi dituzten NUPeko ikasleek honako hau egin beharko dute:

  • 1. Eman kreditua zure kulturari jardueran izena eman, NUPen Ikaslearen Atarian
  • 2. Izena eman ondoren, pasaporte bat emanen zaie, pertsonala eta besterenezina , eta hor hor jaso beharko dute, idatziz, aitortutako jardueretara joan direla egiaztatzeko. Jarduera bakoitza amaitzen denean, jardueraren antolatzaileei dagokion laukitxoan zigilua jartzeko eskatu beharko diete. Honela aitortuko da jarduera bakoitza:
    • Ikuskizunak (kontzertuak, antzerki emanaldiak, filmak): 2 puntu
    • Hitzaldiak: 2 puntu
    • Erakusketak: 2 puntu
    • Taillerrak: zenbat irauten duten, horren araberako puntu kopurua aitortuko zaie ikasleei tailerrengatik; tailerretan izena eman eta parte hartu dela justifikatu behar da horretarako
  • 3. 0,5 edo 1 ECTS kreditu aitortzeko behar diren puntuak bildu ondoren, jardunaldietara joan izana egiaztatzen duen dokumentua entregatu behar dute ikasleek Kulturako eta Kiroletako Bulegoan