Joan eduki nagusira

Prestakuntza osagarria


 

Egungo gizarteak eta lan-merkatuek, besteak beste, jasangarritasunean, garapen pertsonalean, trebetasun digitaletan, elkartasunean, ongizate emozionalean, partaidetzan, kirolean eta kulturan gaitasunak dituzten pertsonak behar dituzte. Hori dela eta, Nafarroako Unibertsitate Publikoak programa zabala du kredituak aitortzeko graduko edo masterreko zure prestakuntzaren osagarri baliotsua diren zeharkako jarduera horiek egiteagatik

Baldintzak

Jarduera horiek espedientean aitortzeko, ikasleek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Aukerako kredituen ordez, gehienez ere 24 ECTS aitortuko dira. Kontsultatu zure ikasketa-planean aitortzen ahal den ECTS kopurua.
  • Ikasketa-planaren aukerako kredituetatik deskontatuko dira ECTS horiek.
  • Graduko ikasketekin batera egin beharko dira jarduerak. Titulazio bat baino gehiago egiten ari direnek haietako bakar batean aplikatzen ahalko dute.
  • Jarduera egiteagatik aitortutako kredituak ez dira zenbakiz kalifikatuko eta ez dira kontuan hartuko espediente akademikoaren batez besteko nota kalkulatzeko. Nahi baduzu, zure tituluan egonen dira ikusgai UPNAPASSen bidez.
     

.