Joan eduki nagusira

Partaidetza

 

Parte-hartzea


 

Ikasleek unibertsitateko bizitzan eta kudeaketan parte-hartze aktiboak izateak berekin dakar aztertzeko, eztabaidatzeko, adosteko, lankidetzan aritzeko eta koordinatzeko gaitasunarekin lotutako gaitasun eta trebetasun batzuk eskuratzea.

Ikasleen parte-hartzea funtsezkoa da ikaskuntza eta garapen osorako, ez baita soilik errendimendu akademikoan zentratzen, baizik eta garapen pertsonal, sozial eta zibikoan ere bai. 

Ikasleen parte-hartzea

Nafarroako Unibertsitate Publikoan prestakuntza osagarriko kredituak lortzeko aukera duzu baldin eta:

  • Taldeko edo gelako ordezkaria edo ordezkariordea bazara.
  • Gobernu Kontseiluan, Unibertsitateko Klaustroan eta Unibertsitateko Gizarte Kontseiluan ikasleen ordezkaria bazara.
  • Ikastegietako batzarretan eta sailetako kontseiluetan ikasleen ordezkaria bazara.
  • Ikasleen Kontseiluko Batzorde Iraunkorreko burua edo kidea bazara.
  • Titulu berriak ezartzeko eratutako lantaldeetako kidea bazara.
  • Unibertsitateko ikasleen elkarteren bateko Zuzendaritza Batzordeko edo kide anitzeko gobernu-organoren bateko burua eta kidea bazara.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo ezazu Ikasleen parte-hartzeari buruzko NUPeko webgunera