• ES
  • EU
  • EN

Beka guztiak

Nazioarteko talentu bekak

Epea: 2024ko martxoaren 13tik apirilaren 12ra, 14:30ak baino lehen

Xedea

Nazioarteko talentua erakartzea. 2024/25 ikasturtean Nafarroako Unibertsitate Publikoan masterreko ikasketa ofizial hauek egitera zuzenduta daude.

Norentzat

Espainiako edo nazioarteko unibertsitateren batean graduatutako ikasleak, bizilekua Europar Batasuneko estaturen batean ez badute.

Unibertsitate masterren eskaintza

 
E.T.S. de Ingenieros Agrónomos

 

Unibertsitate Masterra Nekazaritza Ingeniaritzan (*)
Unibertsitate Masterra Geografiari buruzko Informazio Sistemetan eta Teledetekzioan
- Unibertsitate Masterra Elikagaien Industriako Teknologian eta Jasangarritasunean
- Ingurumen Agrobiologikoan (**)
- Kimika Sintetikoan eta Industria Kimikan (**)
E.T.S. de Ingenieros Industriales
y de Telecomunicación
- Unibertsitate Masterra Energia Berriztagarrietan: Energia Elektrikoa sortu eta Sarean integratzea
- Unibertsitate Masterra Ingeniaritza Biomedikoan
- Unibertsitate Masterra Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritzan
- Unibertsitate Masterra Telekomunikazio Ingeniaritzan (*)
- Unibertsitate Masterra Industria Ingeniaritzan (*)
- Unibertsitate Masterra Informatikako Ingeniaritzan
Unibertsitate Masterra Ingeniaritza Mekaniko, Aplikatu eta Konputazionala
- Modelizazio eta Ikerketa Matematikoan, Estadistikan eta Komputazioan  (**)
- Unibertsitate Masterra Komunikazio Aurreratuetan eta Ikusmen Artifizialean
- Unibertsitate Masterra Zibersegurtasunean
F. de Ciencias de la Salud - Unibertsitate Masterra Osasun Zientzietako Ikerketan
- Unibertsitate Masterra Osasun Publikoan
F. de Ciencias Económicas
y Empresariales
- Unibertsitate Masterra Enpresen Zuzendaritzan
- Unibertsitate Masterra Informazio Sistema Integratuen bidezko Prozesuen Kudeaketan (ERP)
- Unibertsitate Masterra International Businessen
F. de Ciencias Jurídicas - Unibertsitate Masterra Abokatutzarako Sarreran (*)
- Unibertsitate Masterra, Lan arriskuak Aurreikustean
-
Unibertsitate Masterra Zerga, Lan etas Kontabilitate Aholkularitzan
F. de Ciencias Humanas
y Sociales
- Unibertsitate Masterra Esku-hartze Sozialean Gizabanakoekin, Familiekin eta Taldeekin
Unibertsitate Masterra Genero, Emakume eta Berdintasun Gaietan
- Unibertsitate Masterra Bigarren Hezkuntzako Irakasletzan (*)
- Unibertsitate Masterra Historian eta Memorian

(*) Master honek lanbidean aritzeko gaitzen du; hortaz, masterra egin ahal izatearren, sartzeko eskatzen den Espainiako hezkuntza-sistemako graduko titulu ofiziala (edo harekin homologatutako atzerriko titulua) eduki beharko du ikasleak.
(**) Unibertsitatearteko Masterra

Eskaera eta dokumentazioa

Epea: 2024ko martxoaren 13tik apirilaren 12ra, 14:30ak arte

Eskaera egiteko, beharrezkoa da sartzeko pasahitz bat edukitzea. Hori eskatzeko, aurretik esteka honetan erregistratu behar duzu: 

 ERREGISTROA

Berreskuratu pasahitza

 ESKAERA

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa (eskabideari berari erantsi behar zaio): jarraibideak, deialdiaren oinarrietan

  • NANaren, AIZren edo pasaportearen kopia eskaneatua.
  • Masterrean sartzeko bide ematen duen unibertsitate tituluaren kopia eskaneatua. Titulua atzerriko hizkuntza batean emana badago, itzulpen ofizialarekin batera aurkeztu behar da. Masterrak lanbidean aritzeko gaitzen badu, titulua Europako Unibertsitate Eremutik kanpoko hezkuntza sistemen bidez lortu dutenek goi mailako titulu homologatua aurkeztu beharko dute.
  • Masterrean sartzeko bide ematen duen titulazioko kalifikazioen ziurtagiriaren kopia eskaneatua. Atzerriko hizkuntza batean emana badago, itzulpen ofizialarekin batera aurkeztu behar da.
  • Atzerriko tituluen kasuan: Espediente akademikoaren batez besteko notaren baliokidetasun aitorpena, Unibertsitate Ministerioaren egoitza elektronikoan eska daitekeena. Dokumentu honen batez besteko nota baino ez da kontuan hartuko eskabidean. Ziurtagiri honi buruzko kontsultak notamedia.uni@ciencia.gob.es helbide elektronikoan soilik erantzungo dira: 
  • Curriculum vitae eguneratua.
  • Baremazio orria, Osasun Zientzietako Ikerketako Masterrerako edo Osasun Publikoko Masterrerako bakarrik.
  • Izena emateko fitxa, Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako Masterrerako bakarrik.
  • Kasua bada, matrikularen prezio publikoetatik salbuesteko eskubidea frogatzen duen agiria (espainiar nazionalitatea duten eskatzaileentzat).
  • Eskaera egiten den egunean bizilekua non dagoen egiaztatzen duen agiria.

Garrantzitusa. Masterra egiteko nahi dutenek, nahiz eta dirulanguntza lortu gabe, aurreskripzioa egin beharko dute jarritako epeetan.

Zenbatekoa

Masterreko matrikularen, ostatuaren eta mantenuaren gastuak hartzen ditu barne, 8.000 € arte.

Aseguruak, bisa eta ostatua

Matrikula gastuen barruan sartuko da aseguru hauen tramitazioa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskutik aukeratutako ikasleentzako:

   - 28 urtetik beherakoek eskola aseguru bat egin beharko dute. Aseguru horrek estaltzen ditu ikasturteak dauzkan eskola-orduetan campusean istripua edukitzeagatik egokitzen diren osasun zainketak, bai eta neuropsikiatriari, kirurgiari, tokologiari, eta biriketako eta hezurretako tuberkulosiari dagozkien osasun zainketak ere. Prezioa: 1,12 €, irakaskuntza-tasan sartua. Nahi izanez gero, Cum laude aseguru bat kontratatzeko aukera dute, eskola asegurua osatzeko.

   - 28 urtetik gorakoek nahitaez egin behar dute istripu aseguru bat. Aseguruaren kostua 13 € izango da ikasturte bakoitzeko: Cum laude asegurua

Horrez gainera, aukeratutako ikasleek aseguru hauek kontratatu eta ordaindu beharko dituzte:

- istripu eta eritasunen aseguru pribatu bat, gabeziarik eta koordainketarik gabea, laguntza medikoaren (anbulatorioa eta ospitalekoa) eta farmazeutikoaren estaldura gutxienez 30.000 eurokoa duena eta espezialitate medikoetan murrizketarik ez duena. Europar Batasuneko ikasleen kasuan, aski da Europako Osasun Txartela edukitzea.

- aseguru pribatua, estaldura mugagabeak dituena bai zauritu edo gaixoak aberriratzeko eta ebakuatzeko/lekualdatzeko, bai hildako aseguratuak aberriratzeko edo garraiatzeko.

Ikasketa bisa. Espainian sartzeko, aukeratuek D motako ikasketa bisa eskatu behar dute Espainiak beren jatorrizko herrialdean duen kontsulatuan. Horretaz gainera, behin Espainian ikasle txartela eskatu eta, hala badagokio, berritu behar dute.

Ostatua. NUPek egonaldia kudeatzen lagunduko die ikasleei, Unibertsitate Arretarako Bulegoko Egoitza Zerbitzuaren bidez.

Deialdia egiten duen organismoa

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Onartuen zerrendak

Behin-behineko zerrenda, 2024ko maiatzaren 13an

Behin-betiko onartuen zerrenda, 2024ko maiatzaren 24an
 

Oinarriak eta argibide gehiago

Ebazpena eta deialdiaren oinarriak

Argibide gehiago: incoming@unavarra.es