Joan eduki nagusira

Unibertsitate Masterra Historian eta Memorian

Espezializa zaitez historiaren eta memoriaren esparruan, eta eskuratu prestakuntza ikerkuntzan hasteko edo museo, artxibo edo interpretazio zentroetan kulturaren arloko kudeaketa eta bitartekotza lanak egiteko.

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren masterra.

ods 4 ods 5 ods 11 ods 16

 

Zergatik ikasi Historiako eta Memoriako Unibertsitate Masterra?

  • Aukera izanen duzu ondarearen eta memoriaren arloko kudeaketan eta hezkuntzan erreferentzia diren erakundeetan curriculum praktikak egiteko.
  • Zorroztasun metodologikoa ikerketa-estrategiak eta -tresnak diseinatzerakoan (doktoretza-ikasketetarako sarbidea)
  • Ondarearen arloko kudeaketan eta hezkuntzan ezinbestekoak diren Memoria eta Historia arloetako diziplinarteko ezagutzak lortuko dituzu.
  • Master hau bat dator Nafarroako Espezializazio Adimenduneko S4 Estrategiarekin. Hark garrantzi handia ematen dio turismo kulturalari; izan ere, Nafarroa turismo jasangarriaren alde apustu egiten duen erreferentziazko destino bilakatzen ari da. Era berean, foru lege propio baten bidez, memoria-espazioen sare zabal bat ari dira bultzatzen, eta horrek espazio horiek erabilera publikorako erabiltzeko eskaera gero eta handiagoa sortzen du.
  • Aukera izanen da kredituetako batzuk nazioarteko mugikortasun hitzarmenen esparruan ikasteko.
  • Irakasleek bikaintasun egiaztatua dute irakaslanean eta ikerketan.
  • Espezializazioak:
    • Ikerkuntza historikorako erreminta teoriko eta metodologikoak (doktoretzako ikasketetarako sarbidea).
    • Ibilbide pertsonalizatua, ikerketarekin lotutako irakasgaiak eta memoriaren edo ondarearen arloko erakundeetako praktikak uztartuz.

Master hau hauekin batera egiten ahal duzu:

Espezializazioa

Gaitasunen inguruko prestakuntza

Hizkuntzak

Zer gradutatik sartzen ahal naiz Historiako eta Memoriako Unibertsitate Masterrera?

  • Historiako eta Ondareko Gradutik edo Historiako Gradutik
  • Geografiako edo Artearen Historiako Gradutik

Zertan egiten ahalko dut lan Historiako eta Memoriako Unibertsitate Masterra bukatzen dudanean?

  • Ondarearen kudeaketaren eta hezkuntzaren arloko lanetan museoetan, artxiboetan edo interpretazio zentroetan.
  • Historiaren, ondarearen eta/edo memoriaren arloko ikerkuntza zientifikoan.

Ikaskuntzaren emaitzak

Sarbidea eta onarpena

Sartzeko baldintzak

Masterrerako sarbidea lehentasun hurrenkera honetan eginen da:

  1. Gradua Historian eta Ondarean edo Historian
  2. Gradua Geografian edo Artearen Historian

Talde horietako bakoitzaren barnean, onarpena eta matrikula egiteko lehentasunak graduko espediente akademikoaren araberakoak izanen dira.

Sartzeko baldintzak Sartzeko baldintzak

Masterraren irizpide espezifikoak

Masterreko Batzorde Akademikoa da, azken buruan, ikasleen onarpena zehazteko ardura duena. 

Aurreinskripzioa Aurreinskripzioa
Matrikula Matrikula