Aurkezpena
NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren masterra.
Zergatik ikasi Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra?
- Aukera izanen duzulako enpresa eta zentro teknologikoetan praktikak egiteko.
- Lana aurkitzeko aukera handia izanen duzulako automobilgintzan, sektore metal-mekanikoan, energia berriztagarrienean, ekipo ondasunenean, etxetresna elektrikoen arloan, elikagaigintzan, arlo biomedikoan, eraikuntzan, eta materialekin, nanoteknologiarekin, fabrikazio prozesuekin, mekatronikarekin eta ingurumenarekin lotutako zentro teknologikoetan.
- Zure ezagutzak gaurkotuko dituzulako materialen fabrikazioko teknologia aurreratuen enpresa eta zentro teknologiko abangoardiakoetan lanean hasteko.
- Modua emanen dizulako doktoretza-programa batera sartu eta ikerketa-karrera egiteko.
Master hau hauekin batera egiten ahal duzu:
Espezializazioa
Gaitasunen inguruko prestakuntza
Hizkuntzak
Zer gradutatik sartzen ahal naiz Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritzako Unibertsitate Masterrera?
- Gradu hauetakoren bat: Ingeniaritza Mekanikoa, Diseinu Mekanikoaren Ingeniaritza, Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa edo Industria Teknologien Ingeniaritza.
- Kimikako Gradua edo Fisikako Gradua.
- Lehengo titulazio hauetakoren bat: Industria Ingeniaritza, Industria Ingeniaritza Teknikoa edo Kimika edo Fisika Zientzietako Lizentziatura.
Zertan egiten ahalko dut lan Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra bukatzen dudanean?
Honako sektore hauetan:
- automozioa,
- metala eta mekanika,
- energia berriztagarriak,
- ekipamendu-ondasunak,
- etxetresna elektrikoak,
- elikagaiak,
- arlo biomedikoa,
- eraikuntza,
- eta materialekin, nanoteknologiarekin, fabrikazio-prozesuekin, mekatronikarekin eta ingurumenarekin lotutako zentro teknologikoak.
Honako hauekin loturiko jardueretan:
- Teknologiari eta ekonomiari dagozkion baldintzen arabera egokiak diren prozesuen aukeraketa.
- Produkzioaren plangintza.
- Kalitatearen integrazioa ekoizpenaren faseetan.
- Kalitatea kudeatzeko eta ikuskatzeko metodoen garapena.
- Manipulazioarekin, garraioarekin eta biltegiratzearekin loturiko ekipoen hautaketa eta erabilera.
- Prozesuen sekuentzien ebaluazioa eta optimizazioa.
- Lanabesei eta tresnei dagozkien zehaztapenen definizioa.
- Makinen kudeaketa eta mantentze-lanak, materialen instrumentazioa, prozesatzea eta karakterizazioa eta saiakuntzak, besteak beste.
Ikaskuntzaren emaitzak / Gaitasunak
Kontsultatu ikaskuntzaren emaitzak (ikasketa-plana 7208)
Kontsultatu gaitasunak (ikasketa-plana 703)
Sarbidea eta onarpena
Sartzeko baldintzak
Master ikasketa ofizialetara sartzeko, beharrezkoa izanen da Europako Unibertsitate Eremuko edo beste herrialderen bateko goi mailako hezkuntza erakunde batek emandako unibertsitate titulu ofizial bat edukitzea, titulua eman den herrialdean master ikasketetara sartzeko aukera ematen duena.
Masterraren irizpide espezifikoak
Masterrean sartzeko ikasleen profila
Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritzako Masterra ikasteko, gomendagarria da ingeniaritzetako graduko titulazioak dituzten ikasleak eta zientzietako lizentziaturak dituztenak izatea, titulazio zahar eta berrietakoak, Espainiakoak nahiz nazioartekoak.
Onartua izateko irizpideak
Hautagaien merezimenduak aztertuko dira, eta alderdi hauek baloratuko dira besteak beste:
- Ikaslearen lehenagoko prestakuntza zenbateraino den egokia master honetarako.
- Prestakuntzaren kalitatea eta kalifikazioak.
- Lehenagoko esperientzia profesionala eta ikerketakoa.
- Ingeles maila.
- Masterra ikasteko motibazioa.