Joan eduki nagusira

Unibertsitate Masterra Ingeniaritza Informatikoan

Berrikuntza informatikoko egungo joerak aztertzen ditu.

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren masterra.

ods 8 ods 9 ods 11 ods 12 

 

Zergatik ikasi Ingeniaritza Informatikoko Unibertsitate Masterra?

  • Teknologia informatikoen egungo joerak ikasiko dituzu:
    • Konputazio banatua
    • Big data
    • Machine learning
    • Zibersegurtasuna
  • Orientazio bikoitza du: 
    • Profesionala: IKT taldeak eta proiektuak zuzendu eta kudeatzeko, enpresa berritzaileak sortzeko eta produktu berriak garatzeko gaitasuna ematen du.
    • Eta ikertzailea: NUPeko doktoretza-programetan sartzeko aukera ematen du.
  • Kualifikazio handiko irakasleak izanen dituzu:
    • Nazioartean ospe akademiko egiaztatua duten irakasle doktoreak.
    • Informatikaren esparruan esperientzia zabala duten profesionalak.
  • Master hau ingeniaritza informatikoaren arloko titulazioetarako Europako kalitate-ziurtagiriarekin aitortu dute, EURO-INF Zigilua deiturikoarekin.

Sello de calidad Euro-inf

Master hau hauekin batera egiten ahal duzu:

Espezializazioa

Gaitasunen inguruko prestakuntza

Hizkuntzak

Zer gradutatik sartzen ahal naiz Ingeniaritza Informatikoko Unibertsitate Masterrera?

  • Ingeniaritza Informatikoko Gradutik.
  • Informatikako ingeniariren lanbidearekin loturik dauden eta bestelako izenak dituzten beste gradu batzuetatik.

Zertan egiten ahalko dut lan Ingeniaritza Informatikoko Unibertsitate Masterra bukatzen dudanean?

  • Informazio sistemen zuzendaria izaten ahalko zara, eta enpresaren barruan IKT sektoreko proiektuak, taldeak eta erakundeak gidatuko dituzu.
  • Softwareko ingeniaria izaten ahalko zara, eta aplikazioak garatzeko prozesua kudeatuko duzu kalitatea, erabilgarritasuna eta erabiltzaileen gogobetetasuna bermatzeko.
  • Sistemen arkitektoa izaten ahalko zara, eta aplikazio banatuak diseinatu edo sare eta sistemen errendimendua ebaluatuko duzu.
  • Informazio sistemen aholkularia izanez gero, informazioaren teknologien estrategiari, Interneteko multimedia-edukien banaketari edo segurtasun informatikoaren kudeaketari buruz aholku emanen duzu.
  • Gailu mugikorretarako aplikazioak garatzen.
  • Ikertzen eta berrikuntza bultzatzen informazioaren eta komunikazioaren teknologien zenbait esparrutan.

Ikaskuntzaren emaitzak / Gaitasunak

Kontsultatu ikaskuntzaren emaitzak (ikasketa-plana 7207)

Kontsultatu gaitasunak (ikasketa-plana 721)

Sarbidea eta onarpena

Sartzeko baldintzak

Master ikasketa ofizialetara sartzeko, beharrezkoa izanen da Europako Unibertsitate Eremuko edo beste herrialderen bateko goi mailako hezkuntza erakunde batek emandako unibertsitate titulu ofizial bat edukitzea, titulua eman den herrialdean master ikasketetara sartzeko aukera ematen duena.

Sartzeko baldintzak Sartzeko baldintzak

Masterraren irizpide espezifikoak

Masterreko Batzorde Akademikoa da, azken buruan, ikasleen onarpena zehazteko ardura duena. 
Eskaera gehiago badaude ikaspostu baino, baremo honen arabera onartuko dira ikasleak master honetan:

  • Espediente akademikoa (% 80)
  • Ingeniaritza informatikoaren arloko lan esperientzia (% 20)
     

Aurreinskripzioa Aurreinskripzioa
Matrikula Matrikula