Aurkezpena
NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren masterra.
Zergatik ikasi Telekomunikazio Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra?
- Lor itzazu gaitasunak informazioaren gizartearen eskakizunei aurre egiteko.
- Gure irakasleek 20 urte baino gehiagoko irakaskuntzako eta ikerketako bikaintasun egiaztatuaren bermea dute telekomunikazio titulazioak irakasten.
- Eskura itzazu zenbait arlori buruzko ezagutzak, hala nola sare optikoen eta sentsore-sareen diseinuari, irrati-komunikazioei, ikusmen artifizialari, telematikari, elektronikari, seinaleen prozesamenduari edo machine learningari buruzkoak, aukera emanen baitizute, telekomunikazioko sare eta zerbitzuei buruzko diziplinarteko proiektuak ez ezik, instrumentazioko, multimedia aplikazioen garapeneko eta antzeko arloetako proiektuak ere lantzeko.
- Espezializazioak:
- Komunikazio aurreratuak
- Ikusmen artifiziala
- Belaunaldi berriko sareak
- Proiektuen kudeaketa
- Enpresa
Telekomunikazio Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra EUR-ACE® ingeniaritzetarako Europako kalitate-ziurtagiriarekin aitortu dute.
Master hau hauekin batera egiten ahal duzu:
Espezializazioa
Gaitasunen inguruko prestakuntza
Hizkuntzak
Zer gradutatik sartzen ahal naiz Telekomunikazio Ingeniaritzako Unibertsitate Masterrera?
- Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzako Gradutik.
- Beste gradu batzuetatik, baldin eta gradu horietako tituluak CIN/355/2009 Aginduaren 4.2.1 eta 4.2.2 apartatuetan ezarritako sarbide-baldintzetako batzuk betetzen baditu.
Ikasleentzako laguntza
Zertan egiten ahalko dut lan Telekomunikazio Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra bukatzen dudanean?
- Ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-proiektuak kudeatzen eta gidatzen, irrati-komunikazioetako, sare optikoetako eta satelite bidezko komunikazioetako, belaunaldi berriko sareetako, 4.0 industriako edo multimediako instalazioak eta zerbitzuak hedatzeko eta ustiatzeko.
- Diziplina anitzeko taldeak gidatzen askotariko erakundeetan: sailetako, taldeetako, IKT proiektuetako, produktuetako, zerbitzuen marketineko zuzendari izaten ahalko zara.
- Zuzendari teknikoa izaten ahalko zara: datuen sareak, telekomunikazioko zerbitzuak, enpresen aholkularitza, software eta multimedia aplikazioen diseinua.
- IKTak aplikatzen diziplina anitzeko eremuetan: energia berriztagarriak, ingeniaritza biomedikoa, domotika, robotika, etab.
- Ikerketa-karrera hasten ahalko duzu, doktoretza-tesi bat egin nahi baduzu.
Gaitasunak
Sarbidea eta onarpena
Sartzeko baldintzak
Master ikasketa ofizialetara sartzeko, beharrezkoa izanen da Europako Unibertsitate Eremuko edo beste herrialderen bateko goi mailako hezkuntza erakunde batek emandako unibertsitate titulu ofizial bat edukitzea, titulua eman den herrialdean master ikasketetara sartzeko aukera ematen duena.
Masterraren irizpide espezifikoak
Atzerriko hezkuntza-sistema bateko titulazio batetik master honetara sartzeko, tituluak homologatua egon beharko du.
Masterreko Batzorde Akademikoa da, azken buruan, ikasleen onarpena zehazteko ardura duena.
Eskaera gehiago badaude ikaspostu baino, baremo honen arabera onartuko dira ikasleak master honetan:
- Espediente akademikoaren batez besteko nota: % 100