Aurkezpena
NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren masterra.
Zergatik ikasi Unibertsitate Masterra Industria Ingeniaritzan?
- Gure irakasleek 20 urte baino gehiagoko irakaskuntzako eta ikerketako bikaintasun egiaztatuaren bermea dute telekomunikazio titulazioak irakasten.
- Garapen teknologiko aurreratuetan espezializatutako prestakuntza jasoko duzu, eta proiektuak garatzen eta gidatzen ikasiko duzu, bai eta eraikuntza eta instalazio industrialak eratzen eta aztertzen ere.
- Aditu bihurtuko zara arlo hauetan:
- Ingeniaritza Elektrikoa
- Ing. Mekanikoa
- Ing. Termikoa
- Ing. Elektronikoa
- Ing. Energetikoa
- Ing. Automatikoa
- Ing. Kimikoa eta abar.
- Espezializazioak:
- Ing. Mekanikoa
- Energia Berriztagarriak eta Ingeniaritza Elektrikoa
- Industria Elektronika
- Enpresen Antolaketa
Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra EUR-ACE® ingeniaritzetarako Europako kalitate-ziurtagiriarekin aitortu dute.
Master hau hauekin batera egiten ahal duzu:
Espezializazioa
Gaitasunen inguruko prestakuntza
Hizkuntzak
Zer gradutatik sartzen ahal naiz Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterrera?
- Industria Teknologien Ingeniaritzetako graduetatik.
- CIN/351/2009 Aginduaren arabera industria-ingeniari teknikoaren lanbiderako gaitzen duten graduetatik.
- Nafarroako Unibertsitate Publikoan, gradu hauetatik: Ingeniaritza Mekanikoa, Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa eta Diseinu Mekanikoaren Ingeniaritza.
- Beste gradu eta ingeniaritza tekniko industrial batzuetatik. Baliteke aldez aurretik prestakuntza-osagarri batzuk egin behar izatea.
Zertan egiten ahalko dut lan Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra bukatzen dudanean?
- Berrikuntza teknologikoko proiektuak kudeatzen, automobilgintzan, osagaien industrian, elektronikan eta komunikazioetan, energia sektorean, energia berriztagarrienean, ingurumenaren arloan, garraio azpiegituretan eta abarretan.
- Diziplina anitzeko taldeak gidatzen enpresa-zuzendari gisa.
- I+G+b-ko proiektuak gidatzen.
- Ikerketa-karrera hasten ahalko duzu, doktoretza-tesi bat egin nahi baduzu.
Gaitasunak
Sarbidea eta onarpena
Sartzeko baldintzak
Master ikasketa ofizialetara sartzeko, beharrezkoa izanen da Europako Unibertsitate Eremuko edo beste herrialderen bateko goi mailako hezkuntza erakunde batek emandako unibertsitate titulu ofizial bat edukitzea, titulua eman den herrialdean master ikasketetara sartzeko aukera ematen duena.
Masterraren irizpide espezifikoak
Atzerriko hezkuntza-sistema bateko titulazio batetik master honetara sartzeko, tituluak homologatua egon beharko du.
Lanpostuen eskariak eskaintza gainditzen badu, baremo honen arabera onartuko dira ikasleak:
- Espediente akademikoa:
- 1etik 2ra bitarteko koefiziente batez biderkatuko da, kontuan hartuz gradua zenbateraino den egokia ikasketa-planerako; erreferentziazko gradua, hots, balio maximoa izanen duena, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Industria Teknologien Ingeniaritzako Gradua izanen da.