Aurkezpena
NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren masterra.
Zergatik ikasi Komunikazio Aurreratuetako eta Ikusmen Artifizialeko Unibertsitate Masterra?
- Halako profesionalen eskari handia: lanbide profil hori duten langileen eskasia eta garrantzia ikusita, Europako Batzordearen helburua da IKTen espezialistak enplegu osoaren % 10 izatea 2030ean.
- Nafarroako Espezializazio Adimenduneko S4 Estrategiarekin lerrokatuta dago; izan ere, estrategia horren lan-ildoen artean dago prozesuen, produktuen eta zerbitzuen trantsizio digitalean lan egin beharra. Zehazki, haren zazpigarren lan-ildoa masterraren gaiekin lerrokatuta dago: produkzio lerro autonomoagoak, malguagoak, informazio-sistemekin integratuak eta fabrikazio-teknologia berriak ezarriak izanen dituztenak.
- Irakasleek bikaintasun egiaztatua dute irakaslanean eta ikerketan.
- Talde txikiak izaten dira.
- Aukera izanen duzu industriara transferitzeko proiektuetan parte hartzeko, NUPen, Institute of Smart Cities institutuaren barrenean.
- Eskuratuko dituzun ezagupen, gaitasun eta ahalmenei esker, aukera izanen duzu:
- Sarbide sareak eta sentsoreenak diseinatzeko eta ingurune errealetan aplikatzeko, zuntz optikoa eta teknologia ez-gidatuak erabiliz.
- Ikusmen artifizialaren bidez gidatutako robotika-sistemak diseinatzeko eta ezartzeko industria inguruneetan.
- IKT proiektuak kudeatzeko, lortutako prestakuntzak bidea emanen baitizu ongi ulertzeko bai IKT enpresetan negozioa garatzeko gakoak zein diren, baita proiektuak finantzatzeko oinarriak eta enpresan duten eragina ere.
Master hau hauekin batera egiten ahal duzu:
Espezializazioa
Gaitasunen inguruko prestakuntza
Hizkuntzak
Zer gradutatik sartzen ahal naiz Komunikazio Aurreratuetako eta Ikusmen Artifizialeko Unibertsitate Masterrera?
- Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzako Gradua, Telekomunikazioaren Ingeniaritza Teknikoa edo Telekomunikazioaren Goi Mailako Ingeniaritza
- Unibertsitateko Aditua Komunikazio Aurreratuetan eta Ikusmen Artifizialean
- Lotutako beste gradu batzuk
Zertan egiten ahalko dut lan Komunikazio Aurreratuetako eta Ikusmen Artifizialeko Unibertsitate Masterra bukatzen dudanean?
- I+G+b-ko proiektuak kudeatzen eta gidatzen, telekomunikazioko instalazioak eta zerbitzuak hedatzeko eta ustiatzeko: irrati-komunikazioak, komunikazio optikoak, sentsore sareak, etab.
- Diziplina anitzeko taldeen zuzendaritzan eta zuzendaritza teknikoan.
- IKTak garatzen eta aplikatzen sektore hauetan: energia berriztagarriak, ingeniaritza biomedikoa, 4.0 industria, smart cities, etab.
- Ikerketa-karrera garatzen ahalko duzu.
Ikaskuntzaren emaitzak
Sarbidea eta onarpena
Sartzeko baldintzak
Masterretarako sarbideari buruzko informazio orokorrean honako hauek kontsultatzen ahal dira:
- Sartzeko betebehar espezifikoak.
- Ikasketen araudia.
- Sarbide berriko ikaspostuen mugak ikasturte bakoitzerako.
- Aurreinskripzioaren eta onarpen prozesuaren egutegia.
- Matrikulatu egiteko egunak.
Unibertsitateko Aditua Komunikazio Aurreratuetan eta Ikusmen Artifizialean
Ikasturte bakoitzean, NUPen Gobernu Kontseiluak, IITIGMETek proposatuta, zehaztuko du zenbat ikaspostu gordeko diren Komunikazio Aurreratuetako eta Ikusmen Artifizialeko Unibertsitateko Aditutik datozen ikasleentzat, titulu hori iraungi egin baitzen master ofizial hau ezarri ondoren.
Masterraren irizpide espezifikoak
Masterreko Batzorde Akademikoa da, azken buruan, ikasleen onarpena zehazteko ardura duena.
Onarpen irizpideak betetzen dituzten pertsonak eskainitako ikaspostuak baino gehiago badira, merezimenduak baloratuko dira hautapen prozesua zehazteko, irizpide hauen arabera:
- Espediente akademikoa
- Aurkeztutako titulazioaren egokitasuna