Joan eduki nagusira

Unibertsitate Masterra Gizabanako, Familia eta Taldeekiko Esku-hartze Sozialean

Ikasi nola esku hartu eraginkortasunez egoera kalteberan edo babesgabetasun sozialeko egoeran dauden pertsonen eta kolektiboen arazoak hobetzeko. Gainera, behar den prestakuntza jasoko duzu arazo sozialei aurre egiteko eta, masterra amaitzean, doktoretza-ikasketak egiteko aukera izateko.

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren masterra.

ods 5 ods 10 ods 16 

 

Zergatik ikasi Gizabanako, Familia eta Taldeekiko Esku-hartze Sozialeko Unibertsitate Masterra?

  • Master titulu hau ikasiz gero, jarduera hauek egiteko gaitasuna edukiko duzu: politika sozialak era kritikoan aztertu, zerbitzu sozialen administrazioa eta kudeaketa ezagutu, komunitatean eraginkortasunez parte hartu hura garatzen laguntzeko, zerbitzu sozialak zintzoki balioetsi eta pertsonei arreta soziala eman era integralean. 
  • Masterrak orientazio bikoitza du:
    • Profesionala (prestakuntza teoriko-praktikoa eta aplikatua): Gizarte Lanean, Gizarte Zerbitzuetan eta familiekiko, haurrekiko eta nerabeekiko esku-hartzean espezializatzeko aukera emanen dizu. Generoan espezializatutako prestakuntza ere eskuratzen ahalko duzu.
    • Ikertzailea (aurrekoaren osagarria):  zenbait arazo soziali aurre egitea eta esku hartzeko proiektuak diseinatzea ditu oinarri.
  • Bi orientazioek, batez ere bigarrenak, Doktoretzako / Hirugarren Zikloko ikasketetarako sarbidea ematen dute.

Master hau hauekin batera egiten ahal duzu:

Espezializazioa

Gaitasunen inguruko prestakuntza

Hizkuntzak

Zer gradutatik sartzen ahal naiz Gizabanako, Familia eta Taldeekiko Esku-hartze Sozialeko Unibertsitate Masterrera?

  • Gizarte Laneko Diplomatik edo Gradutik.
  • Antzeko zientzietako diploma edo gradua, hala nola Gizarte Zientzietakoa, Giza Zientzietakoa, Zientzia Juridikoetakoa eta Osasun Zientzietakoa.

Zertan egiten ahalko dut lan Gizabanako, Familia eta Taldeekiko Esku-hartze Sozialeko Unibertsitate Masterra bukatzen dudanean?

  • Esku-hartze sozialaren edo gizarte zerbitzuen esparruan, batez ere hirugarren sektoreko erakundeetan.
  • Programa sozialen erantzukizuneko eta kudeaketako lanpostuak eskuratzen ahalko dituzu.
  • Familiekin esku hartzeko espezializazioa aukeratzen baduzu, beharrezko tresnak izanen dituzu familiei, haurrei eta nerabeei gizarte-aholkularitza, bitartekaritza, prebentzioa eta babesa emateko.
  • Generoan espezializatzea aukeratzen baduzu, genero-ikuspegiaren elementu metodologikoak gehituko dizkiozu zure praktika profesionalari, eta berdintasuneko agentearen figura ezagutuko duzu.
  • Doktoretza-ikasketak egiten ahalko dituzu (adibidez, zure ikerketa-prestakuntzarekin jarraituz Gizarte Laneko Unibertsitatearteko Doktoretza Programaren barruan).

Ikaskuntzaren emaitzak / Gaitasunak

Kontsultatu ikaskuntzaren emaitzak (ikasketa-plana 7302)

Kontsultatu gaitasunak (ikasketa-plana 7301)

Sarbidea eta onarpena

Sartzeko baldintzak

Master ikasketa ofizialetara sartzeko, beharrezkoa izanen da Europako Unibertsitate Eremuko edo beste herrialderen bateko goi mailako hezkuntza erakunde batek emandako unibertsitate titulu ofizial bat edukitzea, titulua eman den herrialdean master ikasketetara sartzeko aukera ematen duena.

Sartzeko baldintzak Sartzeko baldintzak

Masterraren irizpide espezifikoak

Masterreko Batzorde Akademikoa da, azken buruan, ikasleen onarpena zehazteko ardura duena. Irizpide hauek hartuko dira kontuan:

  • Ikasketa espedientea: 4 puntu
  • Masterrarekin loturiko lan esperientzia: 2 puntu
  • Bestelako lan esperientzia: 1 puntu
  • Beste titulu akademiko batzuk: 1 puntu
  • Atzerriko hizkuntzak: 1 puntu
  • Beste batzuk: 1 puntu

Aurreinskripzioa egitean, alegatzen diren merezimenduen fotokopiak atxiki behar dira.

Aurreinskripzioa Aurreinskripzioa
Matrikula Matrikula