Aurkezpena
NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren gradua.
Zergatik ikasi Zientzietako Gradua?
- Enpresek gero eta espezialista gehiago eskatzen dituzte STEM arloan (Science, Technology, Engineering and Mathematics).
- Diziplina anitzeko ikerketa-taldeetan lan egiten ahalko duzu I+G+b-ko zentroetan.
- Zure etorkizun profesionalean moldakorra izanen zara, eta zientziaren arlo desberdinak garatzeko gaitasuna izanen duzu.
- Prestakuntza praktiko handia emanen zaizu, harremana ahalik handiena izateko laborategiko diziplinekin.
Gradu hau egiteko moduak:
Gaitasunen inguruko prestakuntza
Hizkuntzak
Sarbide egokienak:
- Batxilergoa, Zientzien modalitatea
- Osasun Zientzien ibilbidea
- Zientzien eta Ingeniaritzaren eta Teknologiaren ibilbidea
- Lanbide Heziketako goi zikloak, titulazioarekin lotura dutenak.
HAUEK EDUKITZEA KOMENI DA: biologiako, matematikako, fisikako eta kimikako prestakuntza ona, baita tresna informatikoak eta teknologia berriak erabiltzeko trebetasuna ere.
Ikasleentzako laguntza
Zertan egiten ahalko dut lan Zientzietako Gradua bukatzen dudanean?
- Berrikuntza zientifikoan eta teknologikoan diharduten enpresetan, honako arlo hauetan: nekazaritzako kimika, osasuna, ingurumena, farmazia, energia, material berriak, etab.
- Industriaren arloko zenbait departamentutan: kalitatearen kontrola, produktu eta prozesu berrien diseinua, garapena eta kontrola, etab.
- Unibertsitateetako eta ikerketa- edo teknologia-zentroetako ikerketa-taldeetan, problema konplexuei irtenbidea bilatzen eta gizartearen arazoentzat soluzio berriak proposatzen.
- Ikastetxeetan, irakasle gisara, ingurumenaren arloko hezitzaile gisara edo dibulgatzaile zientifiko gisara.
Zer master egiten ahalko ditut Zientzietako Gradua bukatzen dudanean?
- Unibertsitate Masterra Ingurumen Agrobiologian
- Unibertsitate Masterra Elikagaien Industriako Teknologian eta Jasangarritasunean
- Unibertsitate Masterra Kimika Sintetikoan eta Industrialean
- Unibertsitate Masterra Lurzoruen eta Uren Kudeaketan (bi urtekoa)
- Unibertsitate Masterra Geografiari buruzko Informazio Sistemetan eta Teledetekzioan
- Unibertsitate Masterra Bigarren Hezkuntzako Irakasletzan
- Unibertsitate Masterra Osasun Publikoan
- Unibertsitate Masterra Modelizazio eta Ikerketa Matematikoan, Estatistikan eta Konputazioan
- Unibertsitate Masterra Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritzan
Kontsultatu eskaintza osoa:
- Master ofizialak
- Gradua bukatutakoan, gainera, titulu bereki hauek egiten ahalko dituzu
Gaitasunak