Joan eduki nagusira

Gradua: bigarren ikasmaila eta hurrengoak

 

Eta orain zer? Matrikula egin eta gero

  • Ikasle berriak
    Ongietorria egiteko eguna: 2024ko irailaren 2a. Ikusi ordutegiak
    Eskolak irailaren 3an hasiko dira
  • Bigarren ikasmailak eta hurrengoak
    2024ko irailaren 3a

irakaskuntza egutegia


Zerbitzuen Atarira (NireIkasgelategia, posta elektronikoa, zure espediente akademikoa kontsultatzea eta beste izapide batzuk) eta unibertsitateko WiFi sarera sartzeko erabiltzaile-izena edo pasahitza ezagutzen ez badituzu, honela lortzen ahal dituzu:

  • Erabiltzaile-izena: lehendeitura.IIZ
    IIZ zure matrikularen frogagirian azaltzen da.
    Adibidea: gomez.12345
  • Pasahitza: matrikulan erabili zenuena
    Pasahitza berreskuratu

Unibertsitate Arretarako Bulegoan ere eskatzen ahal dira erabiltzaile-izena eta pasahitza:

Tutoretza Plana

Zure titulazioko irakasle bat, unibertsitatean zauden bitartean ibilbide akademikoaren edozein alderdi kontsultatzeko.

Mentoretza parekoen artean

Zure titulazioa ondo ezagutzen duen ikasle batek, eskolako lehen asteetatik, zure egokitzapenerako giltzarri onenak emanen dizkizu.


Unibertsitate Arretarako Bulegoaren webgunea


Irakaskuntza Zerbitzua arduratzen da Gradu, Master eta Doktoretzako ikasleen izapide akademiko guztiak koordinatu, gainbegiratu, lagundu eta kudeatzeaz, gobernu-organoek ezarritako jarraibide eta estrategien arabera. 

  • Ikasketa-planak
  • Irakaskuntza antolaketa
  • Irakaskuntza programazioa
  • Irakaskuntza jardueraren kudeaketa ekonomikoa
  • Ikasleen espediente eta titulu akademikoen kudeaketa: matrikulak, kredituen onarpena, ziurtagiri akademikoak

Kontsultatu Irakaskuntza Zerbitzuaren antolaketa eta harremanetarako datuak


Kontsultatu Sarbidearen, Beken eta Tituluen Ataleko antolaketa eta harremanetarako datuak


Unibertsitateko ikasketa ofizialetan irakasgaiak gaindituta dituzten, goi mailako heziketa ziklo bat ikasi duten edo tituluarekin zerikusia duen lan esperientzia duten ikasleek eskatzen ahal dute kredituak aitortzeko.

Kredituak aitortzeko eskatzea:

Matrikulatzeko eta kredituak aitortzeko prozedura

Nahiz eta ikasleak ziurtasunez jakin zein irakasgaitan lortuko duen aitorpena (NUPeko beste titulazio bateko jakintza adar bereko irakasgaiak edo Lanbide Heziketako irakasgaiak direlako), aitorpen-prozedurak eskatzen du lehenengo ikasmailako irakasgaien matrikula egitea lehenik (automatrikula-programan agertzen direnak) eta, ondoren, aitorpena eskatzea.

Eskaera ebatzi eta gero, ikasleak matrikula handitzen ahalko du irakasgai berriak sartuz aitortutakoen ordez. Prozesu horrek denbora behar duenez, kasu horietan matrikula-aldaketan sartu behar dituen irakasgaietako klaseetara joaten ahalko da.
 


Espedientean zenbait kreditu jakin sar daitezke graduko inongo ikasketa planetan ez dauden jarduerak egiteagatik: Kultura, kirola, Ikasleen ordezkaritza, elkartasun jarduera, Garapena, hizkuntzen ikaskuntza Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian eta beste batzuk.

Unibertsitate zabalpeneko jarduerengatik kredituen aitorpenari buruzko argibide gehiago.

NUP zure sakelakoan