Gradua: bigarren ikasmaila eta hurrengoak
1
2
3
4
5
Prezioak, bekak eta aseguruak
Matrikularen zenbateko osoa prezio akademikoak eta prezio administratiboak batuz kalkulatzen da, baita ikasleak izan ditzakeen hobari eta salbuespenak aplikatuz ere, halakorik baldin badu.
Matrikularen zenbatekoa kalkulatzeko, irakasgaien kreditu kopurua kreditu bakoitzaren prezioarekin biderkatu behar da.
1. matrikula €/ECTS |
2. matrikula €/ECTS |
3. matrikula €/ECTS |
4. matrikula €/ECTS |
Ikastaro osoa (1. matrikula) Gradua (60 ECTS) |
Ikastaro osoa (1. matrikula) Gradu bikoitza (60-72 ECTS) |
---|---|---|---|---|---|
15,10 € | 32,50 € | 70,50 € | 97,65 € | 906 € | 906 – 1.087,20 € |
2. esperimentaltasun mailako graduak eta gradu bikoitzak |
1. matrikula €/ECTS |
2. matrikula €/ECTS |
3. matrikula €/ECTS |
4. matrikula €/ECTS |
Ikastaro osoa (1. matrikula) Gradua (60 ECTS) |
Ikastaro osoa (1. matrikula) Gradu bikoitza (66-72 ECTS) |
---|---|---|---|---|---|
21,38 € | 46,10 € | 99,95 € | 138,25 € | 1282,80 € | 1.411,08 – 1.539,36 € |
1. esperimentaltasun mailako graduak eta gradu bikoitzak |
Matrikulan hartutako irakasgai bakoitzaren esperimentaltasun mailaren araberakoa izanen da prezioa. |
Esperimentaltasun maila mistoa |
Prezio akademikoez gainera, prezio administratiboak ordaindu behar dira. Hauek dira:
- Gastuak kudeaketa akademikoarengatik: 41,15 €
- Espedientea irekitzea: 31,25 € (lehen matrikula egitean baizik ez da ordaintzen)
- Asegurua (Ez da aplikatzen murrizketarik edota salbuespenik):
-
28 urtez beherakoek eskola aseguru bat egin beharko dute. Aseguru horrek estaltzen ditu ikasturteak dauzkan eskola orduetan campusean istripua edukitzeagatik egokitzen diren osasun-zainketak, bai eta neuropsikiatriari, kirurgiari, tokologiari, eta biriketako eta hezurretako tuberkulosiari dagozkien osasun zainketak ere. Prezioa: 1,12 €, irakaskuntza tasan sartua. Nahi izanez gero, Cum laude aseguru bat kontratatzeko aukera dute, eskola asegurua osatzeko.
-
28 urtez gorako ikasleek nahitaez egin behar dute istripu aseguru bat. Aseguruaren kostua 13 € izango da ikasturte bakoitzeko: Cum laude asegurua
-
FORU AGINDUA, indarrean dagoen ikasturterako prezio publikoak ezartzen dituena, zerbitzu akademikoak emateagatik eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan titulu ofizialak lortzeko gainerako eskubideengatik.
Nola eta noiz ordaindu behar da?
Matrikula bukatutakoan, abonu agiri (edo ordainketa gutun) bat eskuratuko duzu, eta prozesua amaitzean deskargatzen edo inprimatzen ahalko duzu. Bi aukera hauetako baten bidez egin beharko duzu ordainketa:
Epea: 15 egun natural. Ez da beharrezkoa ordainagiria Unibertsitatean aurkeztea.
Garrantzitsua: unibertsitateak ez du inoiz ordainketarik helbideratzen kontu korrontearen bidez; hortaz, abonu agiria da ordaintzeko modu bakarra.
Oradinketa bakarra edo zatikatua
Matrikula egitean ordaintzeko modalitatea hautatu beharko duzu, ordainketa bakarrean edo zatikatuan.
- Ordainketa bakarra
Matrikularako ohiz kanpoko aldietan, matrikula zabalpena egiten denean, edo bekak indargabetzeagatik eratorritako kalkulu berrietan, ordainketa bakar bat egin behar da dagokion zenbatekoa ordaintzeko, adierazten den epean. - Ordainketa zatikatu. Ordainketa zatikatua ez da ezarriko 350 €-tik beherako kopuruetan. Epe bakoitzean ikasleak jasoko du bere posta elektronikoan ordainagiria edo abonu-agiria.
- 1. epea. Kopuru osoaren % 40: irakaskuntza eta administrazio tasak
Matrikularen abonu-agirian adierazten den epean. - 2. epea. Zenbatekoaren % 20
2024ko urriaren 14tik 31ra arte - 3. epea. Zenbatekoaren % 20.
2025eko urtarrilaren 13tik otsailaren 3ra arte - 4. epea. Zenbatekoaren % 20.
2025eko apirilaren 14tik maiatzaren 2ra arte
- 1. epea. Kopuru osoaren % 40: irakaskuntza eta administrazio tasak
- Matrikula ez ordaintzeak ez dakar matrikula automatikoki baliogabetzea; berariaz eskatu behar da hori.
Matrikula baliogabetzea - Matrikula ez ordaintzeagatik edo beste arrazoiren batengatik unibertsitatearekin zorrik izanez gero, ezin da geroko tramiterik eskatu, hala nola espedientea aldatzea beste unibertsitate batera, ziurtagiriak edo tituluak ematea, bai eta beste edozein gestio akademiko-administratibo ere. Ondorengo ikasturteetan ere ezin izanen da matrikularik egin.
- Nori aplikatzen zaion: izaera orokorreko familia ugariak (1. mailakoak)
- Salbuespen mota: murrizketa: % 50 administrazio-tasetan eta irakaskuntza-tasetan
- Aurkeztu beharreko dokumentazioa: bizilekua Nafarroatik kanpo daukatenen kasuan: familia ugari arruntaren txartela indarrean izan behar da matrikula egiten den unean.
- Nori aplikatzen zaion: gamilia ugari bereziak (2.mailakoak)
- Salbuespen mota: Murrizketa: % 100 administrazio-tasetan eta irakaskuntza-tasetan
- Aurkeztu beharreko dokumentazioa: bizilekua Nafarroatik kanpo daukatenen kasuan: familia ugari bereziaren txartela indarrean izan behar da matrikula egiten den unean.
- Nori aplikatzen zaio: guraso bakarreko familietako kide diren edo kategoria bereziko gurasobakartasun egoeran dauden ikasleei.
- Salbuespena:
- Guraso bakarreko familietako kide diren edo kategoria bereziko gurasobakartasun egoeran dauden ikasleak: % 100 prezio administratiboetan eta akademikoetan.
- Guraso bakarreko familietako kide diren edo kategoria orokorreko gurasobakartasun egoeran dauden ikasleak: % 50 prezio administratiboetan eta akademikoetan.
- Beharrezko dokumentazioa: guraso bakarreko familietako kide izatearen edo gurasobakartasun egoeraren titulu indarduna, edo, matrikularen egunean titulua tramitatzen ari badira, indarrean den araudiak baimendutako dokumentazioa.
- Nori aplikatzen zaion: % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten ikasleak, matrikula egiten den garaian
- Salbuespen mota: murrizketa: % 100 administrazio-tasetan eta irakaskuntza-tasetan.
- Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Ezgaitasuna egiaztatzen duen dokumentazio ofizial indarduna.
- Nori aplikatzen zaion: Irakasgaietan Ohorezko Matrikula bat edo batzuk dituzten NUPeko ikasleak
- Salbuespen mota: kreditu kopuru berdina dituen irakasgai baten irakaskuntza prezioen % 100, geroagoko ondoko epean
- Aurkeztu beharreko dokumentazioa: ofizioz egiten da, eskatu beharrik gabe
- Nori aplikatzen zaion: 32/1999 Legearen onuradunak
- Salbuespen mota: murrizketa: % 100 irakaskuntza-tasetan
- Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Barne Ministerioak emandako ziurtagiria, eta, dagokionean, familia-liburuaren fotokopia.
- Nori aplikatzen zaion: 14/2015 Foru Legearen onuradunak
- Salbuespen mota: murrizketa: % 100 irakaskuntza-tasetan
- Beharrezko dokumentazioa: indarrean den araudiak ezarritako edozein dokumentu (biktima babestearen aldeko ebazpen judiziala, epai kondenatzailea, biktimaren aldeko kautelazko neurria...), edo, Nafarroan bizi direnen kasuan, Nafarroako Gobernuak Delituen Biktimei Laguntzeko Bulegoaren bitartez emandako akreditazioa. Egiaztapen honi buruzko informazio gehiago
- Nori aplikatzen zaion: nazioarteko babesaren, aldi baterako babesaren eta aberrigabeziaren eskatzaileei, baldin eta salbuespenaren xede den maila bereko unibertsitate-titulurik ez badute.
- Salbuespena: % 100 prezio administratibo eta akademikoetan.
- Beharrezko dokumentazioa:
- Jatorrizko herrialdeko nortasun-agiriak (indarrean egon edo ez), nortasuna egiaztatzeko.
- Salbuespena eskatzen duenaren administrazio-egoera egiaztatzen duen dokumentua. Eskaera egiten den unean indarra duen agiria aurkeztu behar da; honako hau izan daiteke:
- Nazioarteko babesa, aldi baterako babesa edo aberrigabezia eskatzeko ordezkagiria.
- Nazioarteko babesaren eskatzailearen txartel gorria eta aberrigabezia-eskatzailearen txartel berdea.
- Nazioarteko babesa, aldi baterako babesa edo aberrigabezia ematearen aldeko ebazpena.
- Nazioarteko babesaren, aldi baterako babesaren eta aberrigabeziaren onuradunen AITak (Atzerritarrak Identifikatzeko Txartelak).
- Eskatzaileak eskatu zaizkion dokumentuetakoren bat ezin duela aurkeztu alegatzen badu, horren berri eman beharko dio NUPi, eta NUPek Migrazio Politiken Zuzendaritza Nagusiarekin eta/edo Nafarroan errefuxiatuak hartzeko akreditatutako erakundeekin kontsultatzen ahalko du egoera, eskaeraren balorazio indibidualizatua egiteko.
Egiaztagiriak
Nafarroako ikasleek, baldin eta matrikula ordaintzetik salbuetsita badaude familia ugari batekoak direlako, ez dute egiaztagiririk aurkeztu behar.
Deskontu horietarako eskubidea izateko, programa informatikoan informazioa agertu beharko da ikasle bakoitzari dagokion salbuespenari edo hobariari buruz. Bestela, deskontuak aplikatu gabe formalizatu beharko da matrikula, eta, ondoren, ikasle bakoitzari dagokion salbuespena edo hobaria agirien bidez egiaztatu.
Araudia
FORU AGINDUA, indarrean dagoen ikasturterako prezio publikoak ezartzen dituena, zerbitzu akademikoak emateagatik eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan titulu ofizialak lortzeko gainerako eskubideengatik.
Bekadun gisako matrikula
Hezkuntza Ministerioaren (edo Eusko Jaurlaritzaren) beka eskatuko duten eta deialdian eskatzen diren baldintza akademikoak betetzen dituzten ikasleek matrikula egitean bi aukera hauetako bat hautatzen ahal dute:
- Matrikula ez-bekadun gisa egin: matrikula ordaindu beharko du, eta, beka esleitzen diotenean (ebazpena abendutik aurrera argitaratu ohi da), bere kontuan sartuko zaio dagokion zenbatekoa.
- Matrikula bekadun gisa egin: matrikula egitean, prezio administratiboak ordaindu beharko ditu bakarrik, ez prezio akademikoak. Beka ematen ez badiote edo beka eskaera epe barrenean aurkezten ez badu, matrikularen zenbateko osoa ordaindu beharko dio Unibertsitateari, eta kasu horretan ezin izanen du ordainketa zenbait epetan zatitu. Unibertsitateak abonu agiri bat bidaliko dio ikasleari ordainketa egin dezan.
Graduko bekei buruzko informazioa
NUPeko ikasleentzat interesgarriak izan daitezkeen bekak:
- Hezkuntza Ministerioaren beka
Eskaera online egiten da Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren web-orrialdean. Ez da aurkeztu behar dokumentaziorik Unibertsitatean. - Nafarroako Gobernuaren beka
Hezkuntza Ministerioak egiten duen deialdien osagarriak dira. Nafarroan erroldatua egotea eta bizilekua bertan izatea. Gainera, aurreko urteko P.F.E.Z.a Nafarroan egina edukitzea. Eskaera online egiten da. - Eusko Jaurlaritzaren beka
Euskal Autonomia Erkidegoan administrazio-egoitza duten ikasleentzat. Eskaera online egiten da. - Laguntza ekonomikoak matrikula ordaintzeko zailtasun ekonomiko larriak dituzten ikasleentzat