Joan eduki nagusira

Gradua: bigarren ikasmaila eta hurrengoak

 

Egin zure matrikula


Matrikula Interneten bidez eginen da, ikasle bakoitzari esleituko zaion hitzorduan ezarritako egun-orduetan.

  • Hitzorduaren kontsultaKontsultatu hitzordua
  • Matrikula: hitzordutik 2023ko uztailaren 3ko 14:30ak arte egiten ahal da

Online matrikula bukatutakoan, matrikulazio prozesua amaitzeko, 15 egun natural izanen dituzu dokumentazioa bidaltzeko eta ordainketa egiteko (Interneten bidez edo bankuan).

Kontsultatu egin beharreko urrats guztiak automatrikulazio gidan.

Matrikula egin Matrikula egin

Berreskuratu pasahitza

Nola eta noiz ordaindu behar da?

Matrikula bukatutakoan, abonu agiri (edo ordainketa gutun) bat eskuratuko duzu, eta prozesua amaitzean deskargatzen edo inprimatzen ahalko duzu. Bi aukera hauetako baten bidez egin beharko duzu ordainketa:

Epea: 15 egun natural. Ez da beharrezkoa ordainagiria Unibertsitatean aurkeztea.

Garrantzitsua: unibertsitateak ez du inoiz ordainketarik helbideratzen kontu korrontearen bidez; hortaz, abonu agiria da ordaintzeko modu bakarra.

Oradinketa bakarra edo zatikatua

Matrikula egitean ordaintzeko modalitatea hautatu beharko duzu, ordainketa bakarrean edo zatikatuan.

  • Ordainketa bakarra
    Matrikularako ohiz kanpoko aldietan, matrikula zabalpena egiten denean, edo bekak indargabetzeagatik eratorritako kalkulu berrietan, ordainketa bakar bat egin behar da dagokion zenbatekoa ordaintzeko, adierazten den epean.
  • Ordainketa zatikatu. Epe bakoitzean ikasleak jasoko du bere posta elektronikoan ordainagiria edo abonu-agiria. Ordainketa zatikatua ez da ezarriko 350 €-tik beherako kopuruetan. Datak eguneratuko ditugu prezioak argitaratutakoan:
    • 1. epea. Kopuru osoaren % 40: irakaskuntza eta administrazio tasak
      Matrikularen abonu-agirian adierazten den epean.
    • 2. epea. Zenbatekoaren % 20
      2022ko urrian
    • 3. epea. Zenbatekoaren % 20.
      2023ko urtarrilean
    • 4. epea. Zenbatekoaren % 20.
      2023ko apirilean

Dokumentazioa

Arau orokor gisa, matrikula bigarren ikasmailan eta hurrengoetan egiten dutenek ez dute inongo dokumentaziorik aurkeztu beharko.

Aurreko ikasturtean aplikatutako salbuespenak eta hobariak

  • Egoera aldatu ez bada eta aurkeztutako dokumentazioak indarrean jarraitzen badu, ez da inongo dokumentaziorik aurkeztu beharko.
  • Familia ugariaren hobaria duten ikasleak, aurreko ikasturtean aurkeztutako dokumentazioa iraungi bada:
    • Nafarroako ikasleak: ez dute inongo dokumentaziorik aurkeztu behar.
    • Nafarroatik kanpoko ikasleak: frogagiri eguneratua aurkeztu beharko dute.

Salbuespen eta hobari berriak

Aurreko ikasturteko matrikulan jaso gabeko tasak ordaintzetik salbuetsita geratzeko eta hobariak izateko eskubidea duten ikasleek tasak ordaintzetik salbuetsita egoteko edo tasa murrizteko eskubidearen frogagiria aurkeztu behar dute.


Dokumentazioa NUPera bidaltzen ahal da honen bidez:

  • Helbide elektronikoa: posgrado@unavarra.es
  • Posta helbidea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa, 204 - 31080 Posta kutxa, Iruñea/ Graduaren matrikula

GALaren matrikula, 2023-2024 ikasturteari lotua, irailean defendatua baina gainditu gabe.

2023-2024 ikasturteari lotutako GALa irailean defendatu baina gainditu ez baduzu, berriz matrikulatu behar duzu 2024-2025 ikasturtean. Bide hauek dituzu horretarako:

Epea:

  • 2024ko irailaren 11tik urriaren 4ra.

Non:

  • Aurrez aurre, Graduko Ikasketen Atalean (Soforak eraikina).
  • Posta elektronikoz, mezu bat bidaliz helbide honetara: grado@unavarra.es.

Kontuan izan GALaren matrikula egin ahal izateko egiaztatu behar duzula, Unibertsitatearen atarian zure espedientea kontsultatuz, zure GALaren kalifikazioa jarri dutela zure espediente akademikoan.