Joan eduki nagusira

Gradua: matrikula

Matrikula aldatzea edo baliogabetzea

 

NUPeko matrikula egin ondoren, aldaketa batzuk egin ditzakezu, esate baterako, irakaskuntza-taldea eta irakasgaiak alda ditzakezu, edo matrikula egitean aplikatu ez ziren salbuespenak eta bekak eskatu. Baduzu aukera matrikula baliogabetzeko ere, partez edo osorik, kasu eta epe jakin batzuetan.

Matrikula aldatzea


Matrikula aldatuz, irakaskuntza-taldea aldatu eta irakasgaiak ordeztu, kendu edo gehitu ditzakezu, edo matrikula egitean aplikatu ez ziren salbuespenak eta bekak eskatu.

Arauak


Kasu hauetan baizik ezin zara aldatu matrikulatutako irakasgai baten edo batzuen taldetik beste batera:

  • Matrikulatutako irakasgaien ordutegiak bateraezinak badira.
  • Bi ikasleren artean trukatzen badituzue taldeak.
  • Eskolak eta lana ordu berean badituzu.
  • Goi mailako kirolaria bazara, kirol-talde batean entrenatzen bazara edo unibertsitateko talde batean aritzen bazara.
  • Ordutegia bateraezina bada beste ikasketa ofizial batzuen orduekin (goi mailako edo erdi mailako ikasketa ofizialak musika-kontserbatorioetan edo dantzako edo beste diziplina artistiko batzuetako ikastegi ofizialetan). Unibertsitateko koruan edo antzerki-taldean parte hartzen baduzu.
  •  Irakasgai baten hizkuntza oker aukeratu baduzu, betiere beste taldean ikaspostu hutsik baldin badago.
  • Irakasgaiaren ordutegia eta ikasleak Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian egiten duen hizkuntza-ikastaroaren ordutegia bateraezinak direlako, baldin eta ikastegiak ez badu beste ordutegirik hizkuntza-maila horretarako. Ikaslea egiten ari den titulazio, aipamen edo programazio espezifikorako beharrezkoa den hizkuntza-mailakoa behar da izan Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiko ikastaroa.

  • Familiarekin bateragarri egiteko:

    • Hamabi urtetik beherako adingabe bat zuzeneko zaintzapean izateagatik, baldin eta eskatzaileak egiaztatzen badu bera dela adingabearen arduradun bakarra edo beste gurasoaren lanaldiak Unibertsitateko ordutegi bera duela.

    • Mendekotasunen bat duen lehen mailako ahaide bat zuzeneko zaintzapean izateagatik (aurrekoa zein ondorengoa), baldin eta etxe berean bizi ezkero eta organo eskudunak mendekotasuna egiaztatzen badu.  Kontuan hartuko da baliabiderik esleitu ote zaion eta zein ordutegitan.

  • Ikasleak behar bezala justifikatutako aparteko egoeraren bat gertatuz gero bat-batean. Beharrezkoa bada, eskumena duen errektoreordeak ebatziko ditu honelako kasuak.

2024/25eko ikasturtean eskaera egiteko epeak:

  • Udazkeneko eta udaberriko seihilekoko irakasgaiak: 2024ko irailaren 3tik 10era. 
  • Udaberriko seihilekoko irakasgaiak: 2025eko urtarrilaren 7tik otsailaren 3ra. 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Eskabidea
  • Honako kasu hauetan, dokumentuok aurkeztu beharko dira eskabidearekin bater:
    • Baldin eta irakasgaiaren ordutegia bateraezina bada laneko ordutegiarekin: lan-bizitzaren ziurtagiri eguneratua eta enpresako zigilatutako ordutegia (indarrean egon behar da matrikula egitean)
    • Baldin eta goi mailako kirolaria bazara: NUPeko Kirol Zerbitzuaren ziurtagiria
    • Baldin eta irakasgaiaren ordutegia bateraezina bada beste diziplina artistiko batzuekin: matrikula eta ikastegiak zigilatutako ordutegia
    • Familia atenditu ahal izateko: egoera justifikatzen duen dokumentazioa

Baldin eta bi ikaslek talde-trukea egin nahi badute, graduko bulegoetara joan beharko dira biak, edo bakar bat bestearen baimenarekin eta NANaren fotokopiarekin, eta hauek aurkeztu:

Taldez aldatzea: nola egiten da? Taldez aldatzea: nola egiten da?


Zilegi da matrikulatutako irakasgaien ordez kreditu kopuru bera edo handiagoa duten matrikulatu gabeko beste irakasgai batzuk hartzea, betiere graduko ikasketen arauan ezarritakoa betetzen bada.
Gradu ikasketak arautzen dituzten arauak

2024/25eko ikasturtean eskaera egiteko epeak:

  • Udazkeneko eta udaberriko seihilekoko irakasgaiak: 2024ko irailaren 3tik 10era. 
  • Udaberriko seihilekoko irakasgaiak: 2025eko urtarrilaren 7tik otsailaren 3ra. 

Irakasgaiak ordeztea: nola egiten da? Irakasgaiak ordeztea: nola egiten da?


Irakasgai gehiagotan matrikula zaitezke, baldin eta ez baduzu gainditzen arauetan ezarritako gehieneko kreditu kopurua.

2024/25eko ikasturtean eskaera egiteko epeak:

  • Udazkeneko eta udaberriko seihilekoko irakasgaiak: 2024ko irailaren 3tik 10era. 
  • Udaberriko seihilekoko irakasgaiak: 2025eko urtarrilaren 7tik otsailaren 3ra. 

Irakasgaiak gehitzea: nola egiten da? Irakasgaiak gehitzea: nola egiten da?


Kasu hauetan ken ditzakezu irakasgaiak matrikulatik:

  • Lehenbizikoz matrikulatutako irakasgaietarako bakarrik balio du.
  • Behin bakarrik eska dezakezu irakasgai bakoitzeko.
  • Ordaindutako zenbatekoa ez da itzuliko.
  • Gutxienez 30 ECTS kreditutan matrikulatua gelditu behar duzu ikasturte bakoitzean.
  • Kasu guztietan, Graduko ikasketen arautegian kredituen sekuentzialtasunari buruz ezarritakoa bete behar da.

2023/24eko ikasturtean eskaera egiteko epea:

  • Udazkeneko seihilekoko irakasgaiak: 2023ko azaroaren 6tik 10era.
  • Udaberriko seihilekoko irakasgaiak: 2024ko martxoaren 11tik 15era.

2024/25eko ikasturtean eskaera egiteko epea:

  • Udazkeneko seihilekoko irakasgaiak: 2024ko azaroaren 4tik 8ra.
  • Udaberriko seihilekoko irakasgaiak: 2025eko martxoaren 10etik 14ra.

Irakasgaiak kentzea: nola egiten da? Irakasgaiak kentzea: nola egiten da?


Eskumena duen errektoreordeak ebatziko ditu halako kasuak. Matrikularen zenbatekoa itzuli eginen da, bidezkoa dela iritziz gero.

Eskaera egiteko epea:

  • Egoera gertatzen den unean eta irakasgaiaren ebaluazioa baino lehen.
     

Irakasgaiak kentzea: nola egiten da? Irakasgaiak kentzea: nola egiten da?


NUPen gainditu gabeko irakasgairen bat ezin baduzu egin mugikortasuneko programa egiten ari zaren bitartean irakasten delako, zilegi da irakasgaia matrikulatik kentzea. Prezio publikoen zenbatekoa itzuliko zaizu.

2024/25ko ikasturtean eskaera egiteko epeak:

  • Udazkeneko eta udaberriko seihilekoko irakasgaiak: 2024ko irailaren 3tik 10era
  • Udaberriko seihilekoko irakasgaiak: 2025eko urtarrilaren 7tik otsailaren 3ra

Irakasgaiak kentzea: nola egiten da? Irakasgaiak kentzea: nola egiten da?


Matrikula egiten ari zinela salbuespen edo diru-onuraren bat ez bazenuen eskatu edo beste ordainketa kontzepturen bat eskatu behar baduzu, hala nola ordainketa zatikatzea.

2024/25eko ikasturtean eskaera egiteko epeak:

  • Udazkeneko eta udaberriko seihilekoko irakasgaiak: 2024ko irailaren 3tik 10era. 
  • Udaberriko seihilekoko irakasgaiak: 2025eko urtarrilaren 7tik otsailaren 3ra. 

Aurkeztu beharreko dokumentuak: eskabidea

Lekua: Graduko Ikasketen Ataleko bulegoak.

Matrikula baliogabetzea


Kasu hauetan ken ditzakezu irakasgaiak matrikulatik:

 

  • Lehenbizikoz matrikulatutako irakasgaietarako bakarrik balio du.
  • Behin bakarrik eska dezakezu irakasgai bakoitzeko.
  • Ordaindutako zenbatekoa ez da itzuliko.
  • Gutxienez 30 ECTS kreditutan matrikulatua gelditu behar duzu ikasturte bakoitzean.
  • Kasu guztietan, Graduko ikasketen arautegian matrikulatutako kredituen sekuentzialtasunari buruz ezarritakoa bete behar da.

2023/24ko ikasturtean eskaera egiteko epea:

  • Udazkeneko seihilekoko irakasgaiak: 2023ko azaroaren 6tik 10era
  • Udaberriko seihilekoko irakasgaiak: 2024ko martxoaren 11tik 15era.

2024/25eko ikasturtean eskaera egiteko epea:

  • Udazkeneko seihilekoko irakasgaiak: 2024ko azaroaren 4tik 8ra
  • Udaberriko seihilekoko irakasgaiak: 2025eko martxoaren 10etik 14ra.

Irakasgaiak kentzea: nola egiten da? Irakasgaiak kentzea: nola egiten da?


Eskumena duen errektoreordeak ebatziko ditu halako kasuak. Matrikularen zenbatekoa itzuli eginen da, bidezkoa dela iritziz gero.

Eskaera egiteko epea:

  • Egoera gertatzen den unean eta irakasgaiaren ebaluazioa baino lehen.
     

Irakasgaiak kentzea: nola egiten da? Irakasgaiak kentzea: nola egiten da?


NUPen gainditu gabeko irakasgairen bat ezin baduzu egin mugikortasuneko programa egiten ari zaren bitartean irakasten delako, zilegi da irakasgaia matrikulatik kentzea. Prezio publikoen zenbatekoa itzuliko zaizu.

2024/25eko ikasturtean eskaera egiteko epeak:

  • Udazkeneko eta udaberriko seihilekoko irakasgaiak: 2024ko irailaren 3tik 10era. 
  • Udaberriko seihilekoko irakasgaiak: 2025ko urtarrilaren 7tik otsailaren 3ra. 

Irakasgaiak kentzea: nola egiten da? Irakasgaiak kentzea: nola egiten da?


Ikasleek eskubidea dute inolako justifikaziorik gabe matrikula erabat baliogabetzeko, horretarako ezarritako epeetan:

  • 2024ko irailaren 30a arte.
  • Matrikula irailaren 4tik aurrera formalizatuz gero, epea hilabetekoa izanen da, matrikula egin zen egunetik hasita.

Ezarritako epearen barnean egindako matrikula bat baliogabetuz gero, matrikulatu, aitortu edo baliokidetutako kredituengatik ordaindutako prezio publikoen % 100 itzuliko zaio ikasleari, betiere aipatu kreditu horiek aktan kalifikaziorik ez badute matrikula baliogabetu nahi den ikasturtean.

Nolanahi ere, matrikula baliogabetu arren, espedientea irekitzeagatik ezarritako prezio publikoak eta administrazio-kudeaketari dagozkionak ordaindu beharko dira.

Garrantzitsua: matrikula ez ordaintzeak ez dakar matrikula automatikoki baliogabetzea; berariaz eskatu behar da hori.

Matrikula baliogabetzen ez bada, Unibertsitatearekiko zorra sortzen da, eta geroago beste edozein tramite egitea eragozten du, hala nola espedientea aldatzea beste unibertsitate batera, ziurtagiriak edo tituluak ematea, bai eta beste edozein kudeaketa akademiko-administratibo ere. Ondorengo ikasturteetan ere ezin izanen da matrikularik egin.
 

Matrikula baliogabetzea Matrikula baliogabetzea


Matrikula erabat baliogabetzeari buruz ezarritakoa galarazi gabe, ikasleak ikasturtearen edozein unetan eskatzen ahalko du matrikula baliogabetzeko, baldin eta ikasleak behar bezala justifikatutako aparteko egoeraren bat gertatu bada bat-batean eta, horren ondorioz, ikasleak ezin badu bere ikasketekin jarraitu ikasturtearen gainerako zatian.

Matrikulatutako irakasgaietakoren bat jada ebaluatuta badago eta kalifikazioa ebaluazio aktetan jasota baldin badago, irakasgai hori ezin izanen da baliogabetu.

Lehen ikasmailan estreinakoz ikasleak matrikula eginda eduki, eta, ikasleak behar bezala justifikatutako aparteko egoeraren bat bat-batean gertatzearen ondorioz matrikula baliogabetzen bazaio, ikasleak ikasketa horietan lehen bezala matrikulatzeko eskubidea izaten jarraituko du, hurrengo aurreinskripzio prozesuan berriz parte hartu beharrik gabe. Ikaspostu hori ez da onarpen mugen barnean zenbatuko.

 

  • Ezarritako epearen barnean eta forman egindako matrikula bat baliogabetuz gero, matrikulatu, aitortu edo baliokidetutako kredituengatik ordaindutako prezio publikoen % 100 itzuliko zaio ikasleari, betiere aipatu kreditu horiek aktan kalifikaziorik ez badute matrikula baliogabetu nahi den ikasturtean.
    Nolanahi ere, matrikula baliogabetu arren, espedientea irekitzeagatik ezarritako prezio publikoak eta administrazio-kudeaketari dagozkionak ordaindu beharko dira. 
  • Matrikula baliogabetzen ez bada, Unibertsitatearekiko zorra sortzen da, eta geroago beste edozein tramite egitea eragozten du, hala nola espedientea aldatzea beste unibertsitate batera, ziurtagiriak edo tituluak ematea, bai eta beste edozein kudeaketa akademiko-administratibo ere.
    Matrikula ez ordaintzeak ez dakar matrikula baliogabetzea, berariaz eskatu behar da hori.
  • Ikasketak bertan behera utziz gero, lehendik formalizatutako matrikula ez ordaintzeak ez dakar matrikula automatikoki baliogabetzea. Espresuki eskatu behar da hori, Unibertsitatearekiko zorrik ez sortzeko.