Joan eduki nagusira

Bestelako tramiteak

Unibertsitateko txartela eskatzeko eta berritzeko

Zertan datzan

  • Unibertsitateko txartelak aditzera ematen du NUPen matrikulatutako ikasleak, irakasle eta ikertzaileak eta administrazioko eta zerbitzuetako langileak unibertsitateko komunitateko kideak direla.
  • Unibertsitateko txartelak iraungitze-data dauka, eta aurrealdean dago adierazia. Iraungitze-data eta balio-epea desberdinak izan daitezke, kolektiboa zein den.

Txartela egin eta jasotzeko prozedura

Graduko ikasleak

  • 2023-24 ikasturterako, txatela emateko egutegi hau ezarri da ikasle berrientzat. Bertan dago jasota ikasleek zer egun eta ordutan eta nora joan behar duten txartela egin eta jasotzeko.
    Egun horretan bertaratu ezean, Unibertsitatearen Arreta Bulegoan jaso ahal izango da txartela.

Masterreko eta doktoretzako ikasleak

  • Lehendik NUPeko ikasle izan ez badira, matrikula egin ondoren Unibertsitatearen Arreta Bulegora joan behar dute txartelerako argazkia uztera.

Titulu berezietako (esperientziaren gela barne) eta A3U programan izena emandako pertsonak

  • Aurreko ikasturteetan NUPeko ikasle izan ez badira, matrikula egin ondoren Unibertsitatearen Arreta Bulegora joan behar dute.

AZLak eta irakasle eta ikertzaileak

  • Kontratua sinatutakoan, Unibertsitatearen Arreta Bulegora joan behar dute.
  • Irakasle eta ikertzaileek Unibertsitatearen Arreta Bulegoan jasotzen ahalko dute txartela, helbide elektronikora abisua ailegatzen zaienean.
  • Jasotzean, txartelaren pin zenbakia ere emanen zaie (ez da Ikaslearen Atarirako pasahitza, beste bat baizik).

Txartela berritzeko edo beste bat eskatzeko

  • Txartela iraungi baldin bada, beste bat eskatzen ahal da Unibertsitatearen Arreta Bulegoan.
  • Txartela galdu edo hondatuz gero, edo jabeari lapurtu badiote, beste bat eskatzen ahal du Unibertsitatearen Arreta Bulegoan, 6,70 euro ordainduz, salbu eta lapurretaren salaketa aurkezten badu edo txartela berez hondatu bada. Nafarroako Unibertsitate Publikoan titulu ofizialak eskuratzeko zerbitzu akademikoengatik eta gainerako eskubideengatik indarrean den ikasturtean ordaindu beharreko prezio publikoak finkatzen dituen foru aginduan ezarritako salbuespenak aplikatuko dira.