Joan eduki nagusira

Bestelako tramiteak

Prestakuntza osagarriko unibertsitate jarduerengatik kredituen aitorpena

Zertan datza?

Ikasleei pertsona gisa garatzen laguntzen dieten jarduerak espediente akademikoan eransteko aukera ematen du NUPek:

  • Elkartasun eta lankidetza jarduerak
  • Kultur jarduerak
  • Kirol jarduerak
  • Hizkuntzak
  • Ikasleen ordezkaritza
  • Zeharkako prestakuntzako jarduerak
  • Beste batzu

Baldintzak

Jarduera horiek espedientean aitortzeko, ikasleek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Aukerako kredituen ordez, gehienez 24 ECTS lor daitezke. Kontsultatu hurrengo taulan zure ikasketa-planean aitortu daitezkeeen ECTSen kopurua.
  • Ikasketa-planaren aukerako kredituetatik deskontatuko dira ECTS horiek.
  • Graduko ikasketekin batera egin beharko dituzte jarduerak. Titulazio bat baino gehiago egiten ari direnek haietako bakar batean aplikatzen ahalko dute.
  • Jarduera egiteagatik aitortutako kredituak ez dira zenbakiz kalifikatuko eta ez dira kontuan hartuko espediente akademikoaren batez besteko nota kalkulatzeko.

Aitortzen ahal diren jarduerak

A. NUPEK ANTOLATUTAKO EDO BAIMENDUTAKO JARDUERAK 

  • Zeharkako prestakuntzako jarduerak: zeharkako gaitasunen programa espezifikoak, gradu jakin batzuetako irakagaiak, prestakuntza integraleko ikastaro et irakasgaiak, ikasketa berekiak, ekintzailetzako eta lan orientazioko ikastaroak eta beste batzuk.
  • Elkartasuneko eta lankidetzako jarduerak: mentoretza- eta boluntariotza-programak, garapen jasangarrirako helburuak eta garapenerako lankidetza.
  • Kultur jarduerak: ikastaroak, kultur ekoizpeneko talde egonkorrak, eztabaida-liga eta beste batzuk.
  • Kirol jarduerak: kirol eskolek zuzendutako eta antolatutako jarduerak, kirol eta osasun gela eta NUPeko zein unibertsitateen arteko txapelketak.
  • Hizkuntzen ikaskuntza: NUPeko Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiko ikastaroak.
  • Ikasleen ordezkaritzako eta asoziazionismoko jarduerak: gobernu organoetako ordezkaritza, taldeko delegatuak eta beste batzuk.
  • Beste jarduera batzuk: prestakuntza osagarriaren ardura duen errektoreordetzak zehaztuko ditu ikasturte bakoitzean.

Graduko ikasleen espedienteetan kredituengatik aintzatetsi daitezkeen prestakuntza osagarriko unibertsitate-jarduerak

 

B. UNIBERTSITATEEN G9 TALDEAK ANTOLATUTAKO JARDUERAK 

Prestakuntza osagarriko kredituak eskuratzen ahalko dira G9 Taldeko unibertsitateek sinatutako hitzarmenaren baldintzak betez gero.

Prozedura eta epeak

  • Aitortzen ahal diren jarduerak automatikoki aipatzen dira espediente akademikoan.
  • Espedientean kontsultatzen ahalko dute ikasleek zer jarduera egin dituzten.
  • Jarduera bat espedientean sartzeko, eskaera bat egin behar da, eta dagokion tasa ordaindu:
       
    • Epea: edozein unetan egin daiteke.
    • Tasa: aitortatutako kredituen prezioaren %25a.
  • Nola tramitatu
  • Nola kontsultatu espedientean norberak zer jarduera egin dituen

Araudia

Graduko Ikasketetako prestakuntza osagarriko unibertsitate jarduerengatik kredituak aitortzeko araudia onesten duena.
Gobernu Kontseiluaren 2023ko apirilaren 25eko erabakia