Joan eduki nagusira

USEa: irakasleak

Irakasleen parte-hartzea

 

Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetako irakasleek eta NUPekoek USEaren garapenean parte hartzen ahal dute, dela epaimahaietan parte hartuz dela azterketak zuzentzeko lanak eginez. Gainera, Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek ordezkari bat izendatuko dute probak egiten diren egunetarako.

Epaimahaietan parte hartzea

Izena emateko epea

Izena emateko epea graduko ikasketa ofizialetarako sarbide probaren epaimahai kalifikatzaileetan parte hartzeko: 2024ko otsailaren 5eko 09:30etik otsailaren 16ko 14:00etara.

Eskaera aurkeztea

Horretarako diseinatutako aplikazioaren bidez bete beharko dituzte irakasleek datu pertsonalak eta akademikoak. Batxilergoko ikastetxe publikoek aplikazio horretan sartzeko moduari buruzko informazioa jasoko dute. Gainera, ziurtapen-agiria eskuz bete eta ikastetxeko zuzendaritzan aurkeztu behar dute, sinatuta, ezarritako epearen barnean.

Ikastetxeko zuzendaritzak eskaeraren datuak benetakoak direla egiaztatuko du, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Sarbide Bulegora igorriko du.

Baldintzak

  • Ikasturte honetan, ikastetxe publiko bateko Batxilergoko 2. ikasmailako irakasle izatea.
  • USE probako irakasgaietako espezialista izatea.
  • Bateraezintasunik ez izatea 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan jasotako arrazoiren batengatik, USE proban parte hartzen ahal duten ikasleekin loturik (ahaidetasuna, etab.). Parte hartzeko eskaeran bateraezintasun hori adierazi beharko da, USEaren Batzorde Antolatzaileak horren arabera jardun dezan.
     

Izena emateko epea

Izena emateko epea graduko ikasketa ofizialetarako sarbide probaren epaimahai kalifikatzaileetan parte hartzeko: 2024ko otsailaren 5eko 09:30etik otsailaren 16ko 14:00etara.

Eskaera aurkeztea

Eskaera betetzeko, horretarako diseinatutako aplikazioa erabili behar da. NUPeko irakasleei irakasle eta ikertzaileen posta zerrendaren bidez bidaliko zaie informazioa (lista-PDI). Argibideak 

  • Ikasturte honetan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea izatea, eta jardunean egotea.
  • Unibertsitatean Sartzeko Probako gaietako espezialista izatea. Horretarako, kontuan hartuko da irakaslea zer jakintza-arlotakoa eta zer sailetakoa den.
  • Bateraezintasunik ez izatea 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan jasotako arrazoiren batengatik, USE proban parte hartzen ahal duten ikasleekin loturik (ahaidetasuna, etab.). Parte hartzeko eskaeran bateraezintasun hori adierazi beharko da, USEaren Batzorde Antolatzaileak horren arabera jardun dezan. 
  • Unibertsitateko irakasle izanik Batxilergoko edo Goi Mailako Lanbide Heziketako ikastetxe batean ere eskolak ematen dituztenek jakitera eman behar dute zer ikastetxetan ari diren lanean. Eskabidea betetzean adierazi behar dute hori, aplikazioaren 'Oharrak' eremuan, hain zuzen.
     

Batzorde Antolatzaileak zuzentzaileak izendatu eta epaimahai kalifikatzaileak eratuko ditu, eta ikasleek egindako ariketa guztiak USE probako irakasgaietako espezialistek kalifikatuko dituztela ziurtatuko du. Bestalde, epaimahaietako emakume eta gizon kopurua orekatua dela bermatzen ahaleginduko da.

Oro har, ikasgai bakoitzeko aholkulari eta koordinatzaileak epaimahai kalifikatzaileetako kide izendatuko dira.

Deialdi berezirako matrikula egiteko epea bukaturik, ikusten bada ez dagoela ikaslerik zu hautatua izan zaren epaimahairako, Antolamendu Batzordeak zure izendapena ken lezake ez zarela beharrezkoa ikusita.

Epaimahaikide zuzentzailea izanez gero, konpromiso hauek hartuko dituzu:

  • Proba behar bezala gauzatzeko ezartzen diren epe eta ordutegiak bete behar dituzu. Zailtasunik izanez gero izena eman duzun deialdietakoren batean eperen bat betetzeko edo egunen batean joateko (gogoan izan bigarren zuzenketako egunak), horren berri eman behar duzu aplikazioko “Oharrak” eremuan, epaimahaikide zuzentzaile gisa aritzeko izena ematen duzunean.
  • Esleitu dizuten epaimahaia eratzeko bilerara joan behar duzu.
  • Esleitu dizuten epaimahaiko buruak eskatuta, azterketak egiteko erabiltzen diren ikasgeletan zaintzaile egon behar duzu, dagokion ordutegian. Nahitaez joan behar duzu mahaikide izendatu zaituzten ikasgaia garatzen den bilerara.
  • Nahitaez joan behar duzu zuzenketa-irizpideak argitzeko zure ikasgaiaren aholkulariak deitzen duen bilerara. Bilera horiek probaren egun beretan eginen dira, adosten den ordutegiaren arabera. Bileretan banatuko den materiala konfidentziala izanen da, eta zuzentzaileek baizik ezinen dute erabili. USEaren egutegia
  • Esleitu dizkizuten ariketak zuzentzean irizpide horiek aplikatu behar dituzu.
  • Ariketa zuzenduak Sarbide Bulegora eraman behar dituzu esaten zaizun egunean eta orduan.
    • Deialdi arruntean ariketa zuzenduak entregatzeko egunak:
      • Ekainaren 10a, 10:00ak baino lehen, ekainaren 4an egindako azterketak zuzentzen dituztenentzat.
      • Ekainaren 10a, 15:00ak baino lehen, ekainaren 5ean egindako azterketak zuzentzen dituztenentzat.
      • Ekainaren 11, 10:00ak baino lehen (ezin da atzeratu), ekainaren 6an egindako azterketak zuzentzen dituztenentzat.
    • Deialdi berezian ariketa zuzenduak entregatzeko egunak:
      • Uztailaren 1a, 10:00ak baino lehen (ezin da atzeratu).
  • Esleitu dizuten epaimahaiko bigarren zuzenketak egiteko bilerara joan behar duzu, halakorik eskatu denean. Bilera horretan aldez aurretik beste espezialista batek zuzendu duen ariketa bat bigarrenez zuzenduko da, epaimahaian ematen diren argibideak kontuan hartuta. Ikasgai batean ez badago erreklamatutako azterketarik, epaimahaia dagokion kidearekin harremanetan jartzen saiatuko da, aipatu bilerara joan ez dadin. Bigarren zuzenketarako bilera ekainaren 19an izanen da, goizeko 09:00etan, deialdi arruntean, eta uztailaren 16an, goizeko 09:00etan, deialdi berezian.
  • Batzorde kalifikatzailea eratzeko bileran epaimahaiak adierazten dituen beste zeinahi eginkizun.

USEaren epaimahaietan parte hartzeagatiko ordainsariak: 841/2017 Ebazpena, 2017ko maiatzaren 17koa.

Ikastetxeko ordezkari gisa parte hartzea

Ikastetxe, deialdi eta hizkuntza-eredu bakoitzeko ordezkari bat izendatuko da (A eta G ereduak eredu bakartzat hartzen dira kasu honetan). Ikastetxeak nahi badu, ordezkari bakar bat izendatzen ahal du bi hizkuntza-ereduetarako eta/edo bi deialdietarako.

Ikastetxeak Unibertsitateari jakinaraziko dio zein ordezkari izendatzea proposatzen duen deialdi arrunt eta berezirako. Horretarako diseinatutako aplikazioaren bidez bete beharko dituzte datu pertsonalak. Ikastetxeek aplikazio horretara sartzeko moduari buruzko informazioa jasoko dute.

  • Ordezkariak nor izanen diren jakinarazteko epea: martxoaren 4tik 15era arte
  • Ikasleei nor diren egiaztatzeko deitzen zaienean, han egotea, norbaiti dokumentazioa ahazten bazaio haren nortasuna baieztatzeko.
  • Azterketak egiten direnean bere ikastetxeko ikasleei gertatzen ahal zaien edozein gorabeheratan laguntza emateko prest egotea. Ikastetxeetako ordezkariek ez dituzte azterketak zuzenduko eta ez dira ikasgeletan egonen azterketak egiten diren artean.
  • Bere ikastetxeko ikasleen etiketa-orrietan agertzen diren helbide elektronikoen zuzenketak jasotzea eta azterketa egunetan dagokion epaimahaiaren egoitzan entregatzea.
  • Beharrezkoa izanez gero, norberaren ikastetxeko ikasleren bat ondoezik sentitzen delako, Ikasgelategiko 024. ikasgelako Osasun Laguntzarako Zerbitzura laguntzea (tel.: 948 169 610).
  • Batzorde Antolatzaileak egokitzat jotzen duen beste edozein eginkizun.
  • Ordezkariak azterketa egunetan baizik ez dira bertan egon behar. USEaren egutegia
  • Behin amaitu eta gero, azterketak NUPen webgunean argitaratuko dira, kalifikazio irizpide espezifikoekin batera, halakorik baldin badago. Zuzentzeko irizpide orokorrak dagoeneko argitaratu dira webgunean.
  • Emaitzen txartelak ikasleek jaitsiko dituzte zuzenean webgunearen bidez.
  • Kalifikazio orriak ikastetxeek jaitsiko dituzte zuzenean USEaren matrikularako gaitua daukaten aplikazioaren bidez:
    • Deialdi arrunta, lehen zuzenketa: 2023ko ekainaren 14ko 13:00tik aurrera.
    • Deialdi arrunta, erreklamatu ondoren: 2023ko ekainaren 22ko 14:30tik aurrera.
    • Deialdi berezia, lehen zuzenketa: 2023ko uztailaren 4ko 14:30etik aurrera.
    • Deialdi berezia, erreklamatu ondoren: 2023ko uztailaren 20ko 11:00etik aurrera.
       

 

USEan ikastetxeko ordezkari gisa parte hartzeagatiko ordainsariak: 841/2017 Ebazpena, 2017ko maiatzaren 17koa.

Araudia eta txostenak

Batzorde antolatzailea

Sarbideko koordinatzailea. Batzordeburua: Ana Zabalza Aznárez

USErako koordinatzailea Hezkuntza Departamentuan: Ana Mª Martínez Mongay

Unibertsitate irakaslea: Gustavo Ochoa Lezáun

Batxilergoko irakaslea ikastetxe publiko batean: Raúl Abadías Camon

Emaitza akademikoen ikerketen arloko aditua: José Miguel Zabaleta Trecu

Idazkaria: Roberto Azanza Gazólaz

  • Unibertsitateen eta Batxilergoa irakasten den ikastetxeen arteko koordinazio lanak egitea proba antolatzeko eta gauzatzeko ez beste deusetarako.
  • Informazio mekanismo egokiak martxan jartzea.
  • Behar diren neurriak hartzea bermatzearren ariketak prestatzeko eta hautatzeko prozeduraren isilpekotasuna eta ikasleen anonimotasuna.
  • Behar diren neurriak hartzea bermatzearren ikasleek nahi duten hizkuntza, euskara edo gaztelania, aukeratzen ahal dutela ariketak egiteko, Nafarroako Foru Komunitateko hizkuntza ofizialak direnez gero, irakasgai hauetako ariketak egiteko izan ezik: Gaztelania eta Literatura II, Euskara eta Literatura II, Ingelesa, Frantsesa eta Alemana, zeinak irakasgaiaren hizkuntzan berean eginen baitira.
  • Behar diren neurriak hartzea ziurtatzearren sarbide-proben edukiak bat datozela Batxilergoko ikasleen irakasgaien curriculumarekin.
  • Azterketa-proposamenak prestatzeko irizpideak definitzea.
  • Ariketak ebaluatzeko irizpide orokorrak ezartzea.
  • Epaimahaikideak izendatzea eta epaimahaiak eratzea.
  • Sarbide-proben deialdiaren berri ematea eta argitaratzea eta probak non, zer egunetan eta zer ordutan eginen diren aditzera ematea.
  • Erabakitzea zer neurri hartu behar diren bermatzearren desgaitasunen bat duten ikasleek gainerako ikasleen kondizio beretan eginen dituztela probak. 
  • Behin betiko kalifikazioak ezartzea eta kalifikazioak berrikusteko prozedura itxitzat ematea Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektorearen edo hark eskuordetzen duen pertsonaren ebazpen baten bidez. 
  • Sarbide-proben harira sortzen diren gatazkak konpontzea.
  • Proben garapenari eta emaitzei buruzko urteko txostena egitea.