Joan eduki nagusira

Masterrak: matrikula 

Master Amaierako Lanaren matrikula

 

  • Proiektu bat da, eta ezinbestekoa da unibertsitate masterreko titulua eskuratzeko.
  • Ikasketa-planaren bukaeran egiten da
  • Banakako lana da.
  • Epaimahai ebaluatzaile batean aurrean defendatzen da.
  • Masterrean ikasitako edukia eta gaitasunak aplikatzen eta garatzen dira, memorian ezarritakoaren arabera.
  • Elkarlanean egiten da ikerketa-talde, erakunde edo Espainiako edo atzerriko enpresa batekin.

MALaren defentsa egiteko pausoak

1. Matrikula egitea. Master Amaierako Lanaren irakasgaian matrikulatu behar du ikasleak egutegi administratiboak ezarritako epeetan.

2. Lana egitea MALaren zuzendariak gainbegiratuta; zure masterreko irakasle bat izanen da zuzendaria.

3. MALa defendatzeko inskripzioa egitea. Inskripzioa egiteko eta lana argitara dadin baimentzeko inprimakia betetzea; ikastegiko webgunean egonen da eskuratzeko moduan. Inprimakia noiz entregatu?

  • Urtarrilean, lana otsailean defendatuko bada.
  • Maiatzean, lana ekainean edo irailean defendatuko bada.

4. Dagokion ikastegian kontsultatzea MALaren memoria eta defentsa entregatzeko baldintzak.

 

  • Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasketa Amaierako Lanen Arautegia.
  • 338/2021 Ebazpena, 2021eko otsailaren 16koa, Irakaskuntzako errektoreordeak emana, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasketa Amaierako Lanen defentsa eta inskripzioa egiteko egutegia.
  • Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitate Masterreko Ikasketen Arauak (Gobernu Kontseiluaren 2020ko ekainaren 29ko Erabakia).
     

Matrikula egiteko baldintzak

MALaren matrikula egin ahal izateko, titulua lortzeko gainerako irakasgaiak gaindituak eduki behar dira edo matrikulatuak.

Titulazioari dagokion ikastegian MALa inskribatu aurretik egin behar da beti haren matrikula.

Noiz egiten da matrikula?

Bi aukera daude:

  • Batetik, ikasturteko matrikula arrunta egitean, gainerako irakasgaiekin batera (automatrikularako programaren bidez).
  • Bestela, aurrerago, aurrez aurre Graduondoko Ikasketen Atalean edo posgrado@unavarra.es helbidera mezu bat bidaliz.

Zenbat deialdi daude?

Matrikulak deialdi bakar baterako eskubidea ematen du matrikula egin den ikasturte horretan bertan.


Gainerako irakasgaien prezio berak aplikatzen zaizkio MALari. Era berean, beste irakasgaien salbuespen eta hobari berberak lortzeko eskubidea izaten dute ikasleek.

Masterrak: prezioak eta salbuespenak


Master Amaierako Lanaren matrikula egiteko epea ikasturte bakoitzeko egutegi administratiboan dago ezarria:

2023-2024

2024-2025

  • Matrikula: 2025ko maiatzaren 12ra arte
  • Masterren egutegi administratiboa: 2024-2025 ikasturtea 


Matrikula egin ondoren, ikasleak bere ikastegira joan behar du. Han, gai edo proiektu bat esleituko diote MALerako.

Ikastegi bakoitzean kontsultatu behar da MALen esleipenari, inskripzioari eta defentsari buruzko informazioa