Joan eduki nagusira

Masterrak: matrikula 

 

Matrikula egin baino lehen


Matrikula Interneten bidez egin behar da, eta webguneko egutegiari jarraitu behar zaio. Laugarren onarpen aldian, matrikula Graduondoko Ikasketen Ataleko bulegoetan eginen da.

Akatsik ez egiteko, eta ondoren aldaketarik egin beharrik ez izateko, matrikula egin aurretik garrantzitsua da orrialde honetan ematen diren oharrak arretaz irakurtzea.

Gogoan izan

  • Matrikulan sartuko diren irakasgaiak, ordutegiak eta ikasgelak, zein hizkuntzatan eginen diren (bat baino gehiago badago).
  • Zenbat kreditu gainditu behar diren gutxienez ikasketekin segitu ahal izateko.
  • Matrikularen prezioa eta salbuespenak.
  • Ordaintzeko modua: ordainketa bakarrean edo epeka.
  • Bekaren bat eskatuko ote den.
  • Kredituen aitorpena eskatu behar den.
  • Zein dokumentu aurkeztu behar diren.
     


Matrikula egiteko, erabiltzaile izena eta pasahitza eduki behar dira. Honela lortuko dira:

  • Graduko ikasketetako matrikula egitean, NUPen egin badira.
  • Masterretarako aurreinskripzioa egiteko prozesuan, aurretiaz NUPen ikasi ez bada.

Zure erabiltzaile izena eta pasahitza ahaztu bazaizkizu, esteka honetan lortzen ahal dituzu: Berreskuratu pasahitza


Zein zerrendatan onartua izan zaren, matrikulazio data bat edo beste egokituko zaizu. Ez baduzu matrikula formalizatzen zerrenda horretarako ezarritako epean, galdu eginen duzu lortutako ikaspostua.

Data jakin batean onartua izanez gero, data horren ondo-ondoko epean du ikasleak matrikula formalizatzeko eskubidea. Egiten ez bada, lortutako ikasposturako eskubidea galtzen da.

Kontsultatu datak matrikula egiteko egutegian.


Ordutegia zein den eta eskolak zein ikasgelatan emanen diren kontsultatzeko moduak:

  • Zure masterraren “Ordutegiak eta ikasgelak” atalean


Master bakoitzaren “Irakasgaien eta Irakasleen Gida” atalean kontsultatzen ahal duzu zer hizkuntzatan emanen den irakasgai bakoitza.

Euskarazko edo ingelesezko irakasgai batean edo gehiagotan matrikula egiterakoan, hizkuntza horietako talderik baldin badago, irakasgaian klik egitean beste pantaila bat agertuko zaizu, eta hizkuntza aukeratzen ahalko duzu.

Arduraldia

Ikasleak matrikula egiten duen unean erabakiko du zein arduraldi izanen duen:

Arduraldi osoko ikaslea:

  • Gutxienez 60 ECTS (edo masterra amaitzeko falta zaizkion kredituak) eta gehienez 84 ECTS ikasturte bakoitzeko.

Arduraldi partzialeko ikaslea:

  • Gutxienez ere 15 ECTS kredituren eta gehienez 59 ECTS kredituren matrikula egin beharko du ikasturte bakoitzeko.
  • Ikasketak amaitzeko falta zaizkion kreditu guztiak matrikulatzen badira, arduraldi osoko ikaslea izanen da.

Hezkuntza premia bereziak dituen ikaslea:

  • Ikasle bakoitzaren azterketa egin behar da.

Ikasle bisitaria:

  • Master edo irakasgai multzo bateko modulu bat baino gehiago matrikulatzen dituena.
  • Ikasle bisitari gisa onartua izateko baldintza izanen da ikaspostuak libre gelditzea, behin unibertsitateko masterreko ikasleen matrikularako ohiko epea bukatu eta gero.
  • Beste master bat ikasten ari bada, kredituak unibertsitateko master honetako bere espediente akademikoan transferitu edo onartu ahal izanen dira. 

Industria Ingeniaritzako eta Enpresa Zuzendaritzako Master Bikoitzaren kasuan, berariazko programazioak zehaztuko du gutxieneko eta gehieneko kreditu kopurua.

Matrikulatzeko arauak

  • Ikasle bakoitzak, irakasgai batean lehenbizikoz matrikulatu baino lehen, aurreko ikasturteetan gainditu gabeko irakasgai guztien matrikula egin behar du. Betebehar horretatik salbuetsita daude mugikortasun programa batean parte hartzen duten ikasleak mugikortasunean ematen diren irakasgaietarako.
  • Gainditu gabeko aukerako irakasgaiak utzi eta berriak matrikulatzen ahalko dira. Irakasgai berrietan ez da kontuan hartuko bertan behera utzitakoen deialdi edo matrikulazio kopurua.
  • 60 ECTS baino gehiagoko iraupena duten unibertsitateko masterren kasuan, lehen ikasmailako nahitaezko irakasgai guztiak bigarren ikasmailakoak baino lehenago matrikulatu beharko dira.

Irakasgai batean matrikulatzeak deialdi bakar baterako eskubidea ematen du matrikula egin den ikasturte horretan bertan.

Ikasleak hiru deialditarako eskubidea izanen du irakasgai bakoitza gainditzeko:

  • lehenbiziko bi deialdiak arruntak izanen dira.
  • Hirugarren deialdia eta azken deialdia bereziak izanen dira.

Irakasgai baten lehen matrikulan, irakasgaiaren aktan “Ez aurkeztua” kalifikazioa azaltzen bada, ikasleak ez du deialdirik gastatuko. Irakasgai baten bigarren eta hirugarren matrikuletan, irakasgaiaren aktan “Ez aurkeztua” kalifikazioa azaltzen bada, ikasleak deialdia gastatu duela ulertuko da.

Ikasleek aukera dute eskatzeko azken deialdiko ebaluazioa epaimahai batek egitea.

Gutxieneko errendimendua

NUPeko edozein unibertsitate-masterretan matrikulatutako ikasleari gutxienez 6 ECTS gainditzea eskatuko zaio ikasturte bakoitzaren amaieran. Horri esker ikasketekin jarraitzen ahalko du hasi duen titulazioan.

Unibertsitate masterreko ikasketa ofizialetan jarraitzeko gehieneko epea honako taula honetan ezarritakoa izanen da:

Iraupena gehienez
Unibertsitate masterraren kreditu kopurua Ikasturte kopurua gehienez
60 ECTS 4 ikasturte
61-90 ECTS 5 ikasturte
+ 90 ECTS 6 ikasturte

Ikasle bati titulua eskuratzeko beharrezkoak diren kredituen % 15 edo gutxiago falta zaizkionean, ez zaio aplikatuko taulan ezarritakoa.

Industria Ingeniaritzako eta Enpresa Zuzendaritzako Master Bikoitzaren kasuan, berariazko programazioak zehaztuko du ikasturte bakoitzaren amaieran eskatutako gutxieneko kreditu kopurua.

Arauak ez betetzea

Iraupen-araubidea betetzen ez dutenek, Iraupen Batzordeari eskabide bat aurkezteko aukera izango dute ikasketekin jarraitzeko.

Iraupen Batzordeari eskatzeko epea:

  • 2024-2025 ikasturtea: 2024ko irailaren 2ra arte

Ebazpena ikasle bakoitzari banaka jakinaraziko zaio

Nolanahi ere, zilegi da ikasleek aukera hauetako bat hautatzea Iraupen Batzordeari eskaerarik aurkeztu gabe (bi bide bateraezin dira, hauetako bat aukeratu behar du):

  • Beste unibertsitate ikasketa batzuk hasi, onarpen prozedura orokorraren arabera, edo
  • Bere ikasketak bi urtez utzi, orduan eskaera egin utzitako ikasketei berriz heltzeko (posgrado@unavarra.es), eta, azkenik, berriz matrikulatu iraupena bete ez zuen ikasketetan.

Aurreko bi aukerek ez dute eragozten Iraupen Batzordeari irakaskuntza errendimendua bete ez den tokian ikasketekin jarraitzeko eskatzea. Iraupen Batzordearen baimena lortuz gero ikasketekin jarraitzeko eta titulazioaz aldatzea aukeratuz gero, dagokion aurreinskripzioa egin eta gero zilegi izango da sarbide berriko matrikula baliogabetzea eta matrikula eskatzea iraupena bete ez den ikasketetan.

Iraupen-araubidea