Joan eduki nagusira

Gradua: lehen ikasmailako matrikula

 

Egin zure matrikula


Matrikula Interneten bidez egin behar da, eta webguneko egutegiari jarraitu behar zaio. Zein zerrendatan onartua izan zaren, matrikulazio data bat edo beste egokituko zaizu.

On-line matrikula bukatutakoan, matrikulazio prozesua amaitzeko, 15 egun natural izanen dituzu dokumentazioa bidaltzeko eta ordainketa egiteko (Interneten bidez edo bankuan). 

Gidan dago adierazia pausoz pauso matrikula nola egin.

Matrikula egin Matrikula egin

Berreskuratu pasahitza

Nola eta noiz ordaindu behar da?

Matrikula bukatutakoan, abonu agiri (edo ordainketa gutun) bat eskuratuko duzu, eta prozesua amaitzean deskargatzen edo inprimatzen ahalko duzu. Bi aukera hauetako baten bidez egin beharko duzu ordainketa:

Epea: 15 egun natural. Ez da beharrezkoa ordainagiria Unibertsitatean aurkeztea.

Garrantzitsua: unibertsitateak ez du inoiz ordainketarik helbideratzen kontu korrontearen bidez; hortaz, abonu agiria da ordaintzeko modu bakarra.

Oradinketa bakarra edo zatikatua

Matrikula egitean ordaintzeko modalitatea hautatu beharko duzu, ordainketa bakarrean edo zatikatuan.

  • Ordainketa bakarra
    Matrikularako ohiz kanpoko aldietan, matrikula zabalpena egiten denean, edo bekak indargabetzeagatik eratorritako kalkulu berrietan, ordainketa bakar bat egin behar da dagokion zenbatekoa ordaintzeko, adierazten den epean.
  • Ordainketa zatikatu. Ordainketa zatikatua ez da ezarriko 350 €-tik beherako kopuruetan. Epe bakoitzean ikasleak jasoko du bere posta elektronikoan ordainagiria edo abonu-agiria.
    • 1. epea. Zenbatekoaren % 40
      Matrikularen abonu-agirian adierazten den epean.
    • 2. epea. Zenbatekoaren % 20
      2023ko urriaren 13tik azaroaren 3ra arte
    • 3. epea. Zenbatekoaren % 20.
      2024ko urtarrilaren 12tik otsailaren 2ra arte
    • 4. epea. Zenbatekoaren % 20.
      2024ko apirilaren 15etik maiatzaren 3ra arte


Matrikula egiten bukatutakoan, 15 egun naturaleko epea egonen da dokumentu hauek Graduko Ikasketen Atalera bidaltzeko:

  • NANaren fotokopia
  • Ordaintzean murrizketa edo salbuespena edukitzeko eskubidearen egiaztagiria
    Batxilergoan edo Lanbide Heziketan ohorezko matrikula lortzeagatik edo familia ugaria izateagatik matrikula ez ordaintzeko eskubidea duten ikasle nafarrei markatua azalduko zaie hori automatrikularako programan, eta ez dute dokumentaziorik aurkeztu behar.
  • Unibertsitatean sartzeko proben espedientearen lekualdaketa (beste unibertsitate batean egindako hautaprobena), salbu eta ikasleari unibertsitate ikasketak hasi edo bukatu baditu
    Ikasleak hautaprobak gainditu dituzun unibertsitatean eskatu behar duzu, NUPen matrikularen frogagiria edo onarpen-gutuna aurkeztuz, eta dagozkion tasak ordainduz.

Dokumentazioa NUPera bidaltzen ahal da honen bidez:

  • posta elektronikoz helbide honetara: grado@unavarra.es
  • postaz helbide honetara: Nafarroako Unibertsitate Publikoa, 204 posta-kutxa, 31080 Iruñea.


Matrikula egin eta gero, onartuen hurrengo zerrendetan lehentasun handiagoko aukera batean ikaspostua lortu eta titulazio horretan matrikulatu nahi izanez gero, lehen matrikula baliogabetzeko eskatu beharko duzu aurrena. Mezu bat bidali beharko duzu grado@unavarra.es helbidera, NAN eskaneatua erantsita, "aukera aldaketa" gaiarekin, eta bertan adieraziko dira baliogabetu beharreko titulazioa, matrikulatu beharreko titulazioa eta izen-deiturak. Erantzuna jaso orduko, posible izanen duzu aukera berrian matrikulatzea.