Joan eduki nagusira

Masterrak: matrikula 

 

Egin zure matrikula


Matrikula Interneten bidez egin behar da, eta webguneko egutegiari jarraitu behar zaio. Zein zerrendatan onartua izan zaren, matrikulazio data bat edo beste egokituko zaizu.

Online matrikula bukatutakona, matrikulazio-prozesua amaitutzat eman dadin, dokumentazioa bidali eta ordainketa egin beharko da (Internet bidez edo bankuan) irailaren 30a baino lehen.

Gidan dago adierazia pausoz pauso matrikula nola egin.

Matrikula egin Matrikula egin

Berreskuratu pasahitza

Automatrikularen programak bidea ematen du matrikularen frogagiria, abonu agiria eta egiaztagutuna ikaslearen helbide elektronikora bidaltzeko. EZ da nahitaezkoa dokumentu horiek Unibertsitatean aurkeztea.

Nola eta noiz ordaindu behar da?

Matrikula bukatutakoan, abonu agiri (edo ordainketa gutun) bat eskuratuko duzu, eta prozesua amaitzean deskargatzen edo inprimatzen ahalko duzu. Bi aukera hauetako baten bidez egin beharko duzu ordainketa:

Epea: 15 egun natural. Ez da beharrezkoa ordainagiria Unibertsitatean aurkeztea.

Garrantzitsua: unibertsitateak ez du inoiz ordainketarik helbideratzen kontu korrontearen bidez; hortaz, abonu agiria da ordaintzeko modu bakarra.

Oradinketa bakarra edo zatikatua

Matrikula egitean ordaintzeko modalitatea hautatu beharko duzu, ordainketa bakarrean edo zatikatuan.

  • Ordainketa bakarra
    Matrikularako ohiz kanpoko aldietan, matrikula zabalpena egiten denean, edo bekak indargabetzeagatik eratorritako kalkulu berrietan, ordainketa bakar bat egin behar da dagokion zenbatekoa ordaintzeko, adierazten den epean.
  • Ordainketa zatikatu. Ordainketa zatikatua ez da ezarriko 350 €-tik beherako kopuruetan. Epe bakoitzean ikasleak jasoko du bere posta elektronikoan ordainagiria edo abonu-agiria.
    • 1. epea. Kopuru osoaren % 40: irakaskuntza eta administrazio tasak
      Matrikularen abonu-agirian adierazten den epean.
    • 2. epea. Zenbatekoaren % 20
      2023ko urriaren 13tik azaroaren 3ra arte 
    • 3. epea. Zenbatekoaren % 20.
      2024ko urtarrilaren 12tik otsailaren 2ra arte
    • 4. epea. Zenbatekoaren % 20.
      2024ko apirilaren 15etik maiatzaren 3ra arte


Matrikula egiten bukatutakoan, honako agiri hauek eman beharko zaizkio graduondoko atalari irailaren 30a baino lehen:

  • Tasak ordaintzetik salbuetsita geratzeko edo murrizteko eskubidearen frogagiria.
    Matrikula ez ordaintzeko salbuespenak: familia ugaria, desgaitasuna, terrorismoaren edo genero indarkeriaren biktima: Joan den ikasturtean emandako dokumentuak indarrean badira, ez da dokumenturik aurkeztu behar (automatrikularen programan adieraziko da). Dokumentazioa iraungita badago, matrikula arrunta egin eta dagokion egiaztagiri berritua aurkeztu beharko da. Nafarroan auzotasun administratiboa duten ikasleek, familia ugariaren izaera indarrean badute, ez dute inongo egiaztagiririk aurkeztu behar.
  • Zure ikasketen ziurtagiria eta unibertsitateko titulua (jatorrizkoa eta kopia, edo fotokopia konpultsatua), NUPeko ikasleak izan ezik. Atzerrian egindako ikasketen kasuan, kalifikazioen ziurtagiria eta unibertsitateko titulua legeztatuta egon behar dira.

Dokumentazioa, ikasketa-ziurtagiria eta titulua izan ezik, NUPera bidaltzen ahal da honen bidez:

  • posta elektronikoz helbide honetara: posgrado@unavarra.es
  • postaz helbide honetara: Nafarroako Unibertsitate Publikoa, 204 posta-kutxa, 31080 Iruñea / Masterren matrikula

Masterreko bigarren ikasmailako ikasleek ez dute dokumentaziorik aurkeztu behar.

Aipatu dokumentazioa aurkezten ez bada, matrikula baliogabetzen ahalko da eta, betiere, ondoren ez da tramite akademiko-administratiborik egiten ahalko.