Joan eduki nagusira

Bestelako tramiteak

Ikasketak uztea eta berriz hastea

Gradu bikoitzak eta nazioarteko programak uztea

Aldi baterako utzitako ikasketak berriz hastea

  • Ikasleek zilegi dute ikasturteren batean matrikularik ez egitea unibertsitateari horren berri eman gabe.
  • Ikasketak berriz hastea erabakitzen dutenean, hau egin beharko dute:
    • Graduan: eskabide bat bete 2025eko maiatzaren 20a baino lehen. Nola tramitatu
    • Masterrean: mezua bidali posgrado@unavarra.es helbidera, eta bertan adieraziko zaie zer prozedurari jarraitu behat dioten.

Dagoeneko iraungitako ikasketa-plan batean hasitako ikasketak berriz hastea

Hauetakoren bat amaitu ez zuten ikasleek:

  • Diplomatura, ingeniaritza teknikoa, lizentziatura edo goi-mailako ingeniaritza
  • Graduko ikasketak, iraungitako ikasketa-plan batean hasitakoak
  • Masterreko ikasketak, iraungitako ikasketa-plan batean hasitakoak

Ikasketak graduko edo masterreko titulura egokitzeko eskatzen ahalko dute. Horren bidez, ikasketa-plan zaharrean gainditutako irakasgaiak aitortuko dira plan berrian.

Epea: 2025eko ekainaren 20a arte. 

Nola eskatu

Egokitzapen taulak

Unibertsitate Masterra Enpresen Zuzendaritzan

Unibertsitate Masterra Informazio Sistema Integratuen bidezko Prozesuen Kudeaketan

Unibertsitate Masterra Enpresen Kudeaketan, Antolaketan eta Ekonomian / Management, Organization and Business Economics

Unibertsitate Masterra Ekonomia Zirkularrean