Epea: 2024ko martxoaren 13tik apirilaren 12ra, 14:30ak baino lehen
Nazioarteko talentua erakartzea. 2024/25 ikasturtean Nafarroako Unibertsitate Publikoan masterreko ikasketa ofizial hauek egitera zuzenduta daude.
Espainiako edo nazioarteko unibertsitateren batean graduatutako ikasleak, bizilekua Europar Batasuneko estaturen batean ez badute.
(*) Master honek lanbidean aritzeko gaitzen du; hortaz, masterra egin ahal izatearren, sartzeko eskatzen den Espainiako hezkuntza-sistemako graduko titulu ofiziala (edo harekin homologatutako atzerriko titulua) eduki beharko du ikasleak.
(**) Unibertsitatearteko Masterra
Epea: 2024ko martxoaren 13tik apirilaren 12ra, 14:30ak arte
Eskaera egiteko, beharrezkoa da sartzeko pasahitz bat edukitzea. Hori eskatzeko, aurretik esteka honetan erregistratu behar duzu:
Aurkeztu beharreko dokumentazioa (eskabideari berari erantsi behar zaio): jarraibideak, deialdiaren oinarrietan
Garrantzitusa. Masterra egiteko nahi dutenek, nahiz eta dirulanguntza lortu gabe, aurreskripzioa egin beharko dute jarritako epeetan.
Masterreko matrikularen, ostatuaren eta mantenuaren gastuak hartzen ditu barne, 8.000 € arte.
Matrikula gastuen barruan sartuko da aseguru hauen tramitazioa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskutik aukeratutako ikasleentzako:
- 28 urtetik beherakoek eskola aseguru bat egin beharko dute. Aseguru horrek estaltzen ditu ikasturteak dauzkan eskola-orduetan campusean istripua edukitzeagatik egokitzen diren osasun zainketak, bai eta neuropsikiatriari, kirurgiari, tokologiari, eta biriketako eta hezurretako tuberkulosiari dagozkien osasun zainketak ere. Prezioa: 1,12 €, irakaskuntza-tasan sartua. Nahi izanez gero, Cum laude aseguru bat kontratatzeko aukera dute, eskola asegurua osatzeko.
- 28 urtetik gorakoek nahitaez egin behar dute istripu aseguru bat. Aseguruaren kostua 13 € izango da ikasturte bakoitzeko: Cum laude asegurua
Horrez gainera, aukeratutako ikasleek aseguru hauek kontratatu eta ordaindu beharko dituzte:
- istripu eta eritasunen aseguru pribatu bat, gabeziarik eta koordainketarik gabea, laguntza medikoaren (anbulatorioa eta ospitalekoa) eta farmazeutikoaren estaldura gutxienez 30.000 eurokoa duena eta espezialitate medikoetan murrizketarik ez duena. Europar Batasuneko ikasleen kasuan, aski da Europako Osasun Txartela edukitzea.
- aseguru pribatua, estaldura mugagabeak dituena bai zauritu edo gaixoak aberriratzeko eta ebakuatzeko/lekualdatzeko, bai hildako aseguratuak aberriratzeko edo garraiatzeko.
Ikasketa bisa. Espainian sartzeko, aukeratuek D motako ikasketa bisa eskatu behar dute Espainiak beren jatorrizko herrialdean duen kontsulatuan. Horretaz gainera, behin Espainian ikasle txartela eskatu eta, hala badagokio, berritu behar dute.
Ostatua. NUPek egonaldia kudeatzen lagunduko die ikasleei, Unibertsitate Arretarako Bulegoko Egoitza Zerbitzuaren bidez.
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Behin-betiko onartuen zerrenda, 2024ko maiatzaren 24an
Behin-behineko zerrenda, 2024ko maiatzaren 13an
Oinarriak eta argibide gehiago
Ebazpena eta deialdiaren oinarriak
Argibide gehiago: incoming@unavarra.es