Joan eduki nagusira

Unibertsitate Master Bikoitza Telekomunikazio Ingeniaritzan eta Komunikazio Aurreratuetan eta Ikusmen Artifizialean

Espezializa zaitez ikusmen artifizialaren bidez gidatutako robotikan, telekomunikazio sareetan eta IKT proiektuen kudeaketan. Gidatu itzazu enpresen eraldaketa digitaleko prozesuak eta komunikazio aurreratuen, belaunaldi berriko sareen, ikusmen artifizialaren, multimedia aplikazioen garapenaren eta enpresaren alorretako bilakaera teknologikoa.
Master honek Telekomunikazioko ingeniariaren lanbidean aritzeko gaitasuna ematen du.

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren masterra.

ods 5 ods 7 ods 8 ods 9 ods 11 

 

Zergatik ikasi Telekomunikazio Ingeniaritzako eta Komunikazio Aurreratuetako eta Ikusmen Artifizialeko Unibertsitate Master Bikoitza?

  • Titulazio bikoitza eskuratuko duzu honako hauetan:
  • Halako profesional asko behar dira: lanbide-profil horren garrantzia eta zer profesional gutxi dauden ikusita, Europako Batzordearen helburua da IKTetako espezialistak guztizko enpleguaren % 10 izatea 2030. urtean.
  • Nafarroako Espezializazio Adimenduneko S4 Estrategiarekin lerrokatuta dago; izan ere, estrategia horren lan-ildoen artean dago prozesuen, produktuen eta zerbitzuen trantsizio digitalean lan egin beharra. Zehazki, haren zazpigarren lan-ildoa masterraren gaiekin lerrokatuta dago: produkzio lerro autonomoagoak eta malguagoak izatea, informazio-sistemekin integratuak eta fabrikazio-teknologia berriak ezarriak izanen dituztenak.
  • Irakasleek bikaintasun egiaztatua dute irakaslanean eta ikerketan.
  • Talde txikiak izaten dira.
  • Aukera izanen duzu industriara transferitzeko proiektuetan parte hartzeko, NUPen, Institute of Smart Cities institutuaren barrenean.
  • Eskuratuko dituzun ezagupen, gaitasun eta ahalmenei esker, aukera izanen duzu:
    • Sarbide sareak eta sentsoreenak diseinatzeko eta ingurune errealetan aplikatzeko, zuntz optikoa eta teknologia ez-gidatuak erabiliz, baita sare optikoak, ikusmen artifiziala, telematika eta elektronika, eta ikusmen artifizialaren bidez gidatutako robotika-sistemak ere.
    • IKT proiektuak kudeatzeko, lortutako prestakuntzak bidea emanen baitizu ongi ulertzeko bai IKT enpresetan negozioa garatzeko gakoak zein diren, baita proiektuak finantzatzeko oinarriak eta enpresan duten eragina ere.
    • Seinaleak prozesatzeko (machine learning).
    • Diziplinarteko proiektuak lantzeko, ez soilik telekomunikazio sare eta zerbitzuei buruzkoak, baita instrumentazioari, aplikazioen garapenari eta kideko arloei buruzkoak ere.

Telekomunikazio Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra EUR-ACE® ingeniaritzetarako Europako kalitate-ziurtagiriarekin aitortu dute.

Sello de calidad Eur-Ace

Master hau hauekin batera egiten ahal duzu:

Espezializazioa

Gaitasunen inguruko prestakuntza

Hizkuntzak

Zer gradutatik sartzen ahal naiz Telekomunikazio Ingeniaritzako eta Komunikazio Aurreratuetako eta Ikusmen Artifizialeko Unibertsitate Master Bikoitzera?

  • Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzako Gradua edo Telekomunikazioaren Goi Mailako Ingeniaritza.
  • Beste gradu batzuetatik, baldin eta gradu horietako tituluak CIN/355/2009 Aginduaren 4.2.1 eta 4.2.2 apartatuetan ezarritako sarbide-baldintzetako batzuk betetzen baditu.

Zertan egiten ahalko dut lan Telekomunikazio Ingeniaritzako eta Komunikazio Aurreratuetako eta Ikusmen Artifizialeko Unibertsitate Master Bikoitza bukatzen dudanean?

  • I+G+b-ko proiektuak kudeatzen eta gidatzen, telekomunikazioko instalazioak eta zerbitzuak hedatzeko eta ustiatzeko: irrati-komunikazioak, sare optikoak eta satelite bidezkoak, belaunaldi berriko sareak, 4.0 industria, multimedia-zerbitzuak, komunikazio optikoak, sentsore sareak, etab.
  • Diziplina anitzeko taldeak gidatzen askotariko erakundeetan: sailetako, taldeetako, IKT proiektuetako, produktuetako edo zerbitzuen marketineko zuzendari izaten ahalko zara.
  • Zuzendari teknikoa izaten ahalko zara honako hauetan: datuen sareak, telekomunikazioko zerbitzuak, enpresen aholkularitza, software eta multimedia aplikazioen diseinua.
  • IKTak garatzen eta aplikatzen sektore hauetan: energia berriztagarriak, ingeniaritza biomedikoa, 4.0 industria, smart cities, etab.
  • Ikerketa-karrera garatzen ahalko duzu.

Ikaskuntzaren emaitzak

Sarbidea eta onarpena

Sartzeko baldintzak

Master ikasketa ofizialetara sartzeko, beharrezkoa izanen da Europako Unibertsitate Eremuko edo beste herrialderen bateko goi mailako hezkuntza erakunde batek emandako unibertsitate titulu ofizial bat edukitzea, titulua eman den herrialdean master ikasketetara sartzeko aukera ematen duena.

Sartzeko baldintzak Sartzeko baldintzak

Masterraren irizpide espezifikoak

Sarbideko graduaren espediente akademikoak zehaztuko du onarpenerako eta matrikularako lehentasun ordena. Nolanahi ere, onartua izateko gutxieneko nota master bikoitza osatzen duten masterretako bakoitzerako onarpen nota adinakoa edo handiagoa izan beharko da

Aurreinskripzioa Aurreinskripzioa
Matrikula Matrikula