Joan eduki nagusira

Unibertsitate Master Bikoitza Telekomunikazio Ingeniaritzan eta Komunikazio Aurreratuetan eta Ikusmen Artifizialean

Espezializa zaitez ikusmen artifizialaren bidez gidatutako robotikan, telekomunikazio sareetan eta IKT proiektuen kudeaketan. Gidatu itzazu enpresen eraldaketa digitaleko prozesuak eta komunikazio aurreratuen, belaunaldi berriko sareen, ikusmen artifizialaren, multimedia aplikazioen garapenaren eta enpresaren alorretako bilakaera teknologikoa.
Master honek Telekomunikazioko ingeniariaren lanbidean aritzeko gaitasuna ematen du.

IKTetako Talentu Programa

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Telekomunikazio Ingeniaritzako eta Komunikazio Aurreratuetako eta Ikusmen Artifizialeko Unibertsitate Master Bikoitzak aukera ematen dizu ikasketak egiten dituzun bitartean lan-kontratu bat izateko IKTen sektoreko Nafarroako enpresetan. Zure ikasketekin bateragarria izanen den prestakuntza-kontratu bat eskaintzeaz gain, enpresak masterreko matrikularen kostuak ordainduko dizkizu.

Hautaketa-prozesuan parte hartzeko, inprimaki hau bete eta aurreinskripzio eskaerari erantsi besterik ez duzu egin behar.

Gogoan izan zein diren aurreinskripzioa egiteko azken egunak:

  • Apirilaren 18a, lehenbiziko epean*
  • Ekainaren 21a, bigarren epean*

Europar Batasunekoak ez diren nazioarteko ikasleek lehenbiziko epean soilik egiten ahalko dute aurreinskripzioa.
Hautaketa-prozesua masterrean onartua izateko prozesuarekin batera eginen da.