Aurkezpena
NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren masterra.
Zergatik ikasi Telekomunikazio Ingeniaritzako eta Zibersegurtasuneko Unibertsitate Master Bikoitza?
- Master honek Telekomunikazioko ingeniariaren lanbidean aritzeko gaitasun legalak ematen ditu..
- Programak titulu hauek lortzea ahalbidetzen du:
- Unibertsitate Masterra Telekomunikazio Ingeniaritzan: ikasleek ezagutza eta gaitasunak eskuratzen dituzte zenbait arlotan, hala nola sare optikoen eta sentsore-sareen diseinuan, irrati-komunikazioetan, ikusmen artifizialean, telematikan, elektronikan edo machine learning-ean.
- Unibertsitate Masterra Zibersegurtasunean: ikasleek prestakuntza jasoko dute besteak beste arlo hauetan: softwarearen garapena, azpiegiturak, segurtasun-auditoretza, gobernantza, araudiak betetzea.
- Maizen eskatzen diren eta gehien hazten ari diren profil profesionaletan espezializatuko da ikaslea:
- Europako Batzordeak dioenez, IKTetan espezialistak diren kolektiboak enplegu totalaren % 10 izanen dira 2030ean.
- Telekomunikazioa ekonomiaren sektorerik dinamikoenetakoa da, eta IKTen sektoreari Estatuko BPGaren % 3,23 dagokio. (Ekainaren 28ko Telekomunikazio Orokorren 11/2022 Legea).
- Espainiako 2025eko Agenda Digitalaren helburuetako bat 2025erako zibersegurtasunarekin lotutako 20.000 espezialista gehiago izatea da.
- Zibersegurtasunaren Institutu Nazionalaren arabera, zibersegurtasuneko 26.000 profesional baino gehiago falta dira Espainian.
- Irakasleek bikaintasun egiaztatua dute irakaslanean eta ikerketan.
Telekomunikazio Ingeniaritzako Masterrak ingeniaritzentzako EUR-ACE® kalitatearen europar ziurtagiria dauka..
Master hau hauekin batera egiten ahal duzu:
Espezializazioa
Gaitasunen inguruko prestakuntza
Hizkuntzak
Zer gradutatik sartzen ahal naiz Telekomunikazio Ingeniaritzako eta Zibersegurtasuneko Unibertsitate Master Bikoitzera?
- Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzako Gradutik edo Lizentziaturatik.
- Beste gradu batzuetatik, baldin eta gradu horietako tituluak CIN/355/2009 Aginduaren 4.2.1 eta 4.2.2 apartatuetan ezarritako sarbide-baldintzetako batzuk betetzen baditu.
Zertan egiten ahalko dut lan Telekomunikazio Ingeniaritzako eta Zibersegurtasuneko Unibertsitate Master Bikoitza bukatzen dudanean?
- Ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-proiektuak kudeatzen eta gidatzen, irrati-komunikazioetako, sare optikoetako eta satelite bidezko komunikazioetako, belaunaldi berriko sareetako, 4.0 industriako edo multimediako instalazioak eta zerbitzuak hedatzen eta ustiatzen.
- Diziplina anitzeko taldeak gidatzen askotariko erakundeetan: sailetako, taldeetako, IKT proiektuetako, produktuetako edo zerbitzuen marketineko zuzendari moduan.
- Informazioaren Segurtasuneko arduradun moduan (CISO, Chief Information Security Officer) askotariko sektoreetan, hala nola industrian, turismoan, merkataritza elektronikoan, osasun arloan (ospitaleak, industria farmazeutikoa...), etab.
- Edozein organizaziotan, zibersegurtasunari lotutako lanpostuetan (gobernantzan, arriskuen kudeaketan, auditoretza teknologikoan eta aplikazioen garapenean), eta SOCetan (Segurtasun Operazioen Zentroak).
- Aholkularitza- eta auditoretza-enpresetan.
- Ikerkuntzaren arloan.
Ikaskuntzaren emaitzak
Unibertsitate Masterra Telekomunikazio Ingeniaritzan
Unibertsitate Masterra Zibersegurtasunean
Sarbidea eta onarpena
Sartzeko baldintzak
Master ikasketa ofizialetara sartzeko, beharrezkoa izanen da Europako Unibertsitate Eremuko edo beste herrialderen bateko goi mailako hezkuntza erakunde batek emandako unibertsitate titulu ofizial bat edukitzea, titulua eman den herrialdean master ikasketetara sartzeko aukera ematen duena.
Masterraren irizpide espezifikoak
Sarbideko graduaren espediente akademikoak zehaztuko du onarpenerako eta matrikularako lehentasun ordena. Nolanahi ere, onartua izateko gutxieneko nota master bikoitza osatzen duten masterretako bakoitzerako onarpen nota adinakoa edo handiagoa izan beharko da.