Joan eduki nagusira

Unibertsitate Master Bikoitza Telekomunikazio Ingeniaritzan eta Zibersegurtasunean

Lortu profil espezializatua telekomunikazioen eta zibersegurtasunaren arloan, informazioaren gizartearen erronkei aurre egiteko
Master honek Telekomunikazioko ingeniariaren lanbidean aritzeko gaitasuna ematen du.

 

IKTetako Talentu Programa

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Telekomunikazio Ingeniaritzako eta Zibersegurtasuneko Unibertsitate Master Bikoitzak aukera ematen dizu ikasketak egiten dituzun bitartean lan-kontratu bat izateko IKTen sektoreko Nafarroako enpresetan. Zure ikasketekin bateragarria izanen den prestakuntza-kontratu bat eskaintzeaz gain, enpresak masterreko matrikularen kostuak ordainduko dizkizu.

Hautaketa-prozesuan parte hartzeko, inprimaki hau bete eta aurreinskripzio eskaerari erantsi besterik ez duzu egin behar.

Gogoan izan zein diren aurreinskripzioa egiteko azken egunak:

  • Apirilaren 18a, lehenbiziko epean*
  • Ekainaren 21a, bigarren epean*

Europar Batasunekoak ez diren nazioarteko ikasleek lehenbiziko epean soilik egiten ahalko dute aurreinskripzioa.
Hautaketa-prozesua masterrean onartua izateko prozesuarekin batera eginen da.