Joan eduki nagusira

Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako GMET

Praktikak

Gradua

Jar itzazu praktikan graduan eskuratu dituzun ezagupenak, eta gara itzazu jardun profesionalerako trebatuko zaituzten gaitasunak

Masterra

Aplika itzazu masterrean eskuratu dituzun ezagupenak, eta osa itzazu zure lanbiderako trebatuko zaituzten gaitasunekin

Lagundu Eskolari

Enpresa edo erakunde bateko kide bazara eta Eskolako ikasleak nahi badituzu praktikak zure enpresan egiteko

Kanpo praktikak IITIGMETen

Ikasleei beren prestakuntza akademikoan lortutako ezagupenak aplikatzeko eta osatzeko aukera ematea helburu duten prestakuntza-jarduerak dira kanpoko praktika akademikoak, eta zenbait gaitasun eskuratzeko balio dute, ikasleok lanbiderako presta daitezen, lana errazago aurki dezaten eta ekintzailetzarako duten gaitasuna susta dezaten.

Unibertsitatetik kanpoko enpresetan egiten ahal dira, zentro teknologikoetan, gobernuz kanpoko erakundeetan edo, oro har, Espainiako edo nazioarteko edozein erakunde publiko zein pribatutan. Nolanahi ere, praktikek berezko prestakuntza-programa dute, eta Eskolako irakasleek gainbegiratzen dituzte.

Ikasketa-planaren parte diren ala ez, kanpoko praktikak curriculumekoak nahiz curriculumetik kanpokoak izan daitezke.

  • 240praktiketako ikaselak 
  • % 43praktikak egiten dituzten ikasleak 
  • 130 erakunde laguntzaileak
  • % 50 9tik gorako iritzia dutenak