Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako GMET
Kalitatea eta ziurtagiriak
AUDIT ziurtagiria
NUPeko Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoak AUDIT ziurtagiria du Kalitatearen Barne Bermerako Sistema (KBBS) ezartzearen ondorioz. Sistema hori ikasleei ematen zaien prestakuntza etengabe hobetzera dago bideratua, eta, aldi berean, Ikastegiko Kalitatearen Berme Batzordea (IKBB) arduratzen da Eskolaren kalitateaz..
UCR-I 063/2021 zenbakidun ziurtagiria, 27/07/2021/07/27an emana
Unibertsitateen Kontseiluaren ebazpena, 2022/03/01ean emana
Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak (ANECA) emandako ziurtagiri horrek aukera ematen du Eskolaren akreditazio instituzionala egiteko eta, horrekin batera, graduko eta unibertsitate masterreko titulu ofizial guztiak sei urterako automatikoki berritzeko.
Enplegagarritasunaren eta ekintzailetzaren zigilua
Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak (ANECA) ematen duen enplegagarritasunari eta ekintzailetzari buruzko kalitatearen nazioarteko zigilua lortu du Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP). Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioaren mendeko erakundea da ANECA. NUPek 2024. urtearen amaieran jaso zuen sari hori bete beharrekorik gabe, eta horrek esan nahi du ziurtagiriak 6 urteko baliozkotasuna duela eta, horrenbestez, 2030era bitartekoa.
Enplegagarritasunari eta ekintzailetzari buruzko kalitatearen nazioarteko zigilua
Kalitatearen Barne Bermerako Sistema
Eskolaren KBBSa ikastegiaren kudeaketarako eskuliburuan dago deskribatua, eta NUPeko ikastegi eta zerbitzuetan tituluen kalitatea eta etengabeko hobekuntza bermatzeko gauzatu behar diren prozesuen barne funtzionamendua arautzen du, horiek interes-taldeetara bideratzen saiatuz betiere. Eskolan egiten diren kudeaketa-jarduera nagusien nondik norakoak ikastegiaren kudeaketa-egutegian kontsultatzen ahal dira.
KBBSaren diseinua prozesuen mapan bistaratzen ahal diren prozesu estrategikoen, operatiboen eta laguntzazko prozesuen xehakapenean oinarritzen da.
Kalitateari buruzko politika eta helburuak
NUPen kalitateari buruzko politika eta helburuak, de la UPNA, Gobernu Kontseiluak onetsiak, nabarmendu egiten dute erakundeak nolako konpromisoa duen ikasketetan eta ikerketa-, kudeaketa- eta transferentzia-jardueretan kalitatea eta bikaintasuna bultzatzeko.
Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoaren jarraibideak kalitatea eta bere emaitzak kudeatzera daude bideratuak, eta 2020-2023 aldirako NUPen Plan Estrategikoan daude islatuak.
Erregistroak eta argitalpen ofizialak
Ondorioak noiztik | Ebaluazioa | Txostena |
---|---|---|
16/12/2020 | AUDIT Diseinua | Diseinuaren ziurtagiria - KBBS |
27/07/2021 | AUDIT Ezarpena | Ezarpenaren ziurtagiria - KBBS |
01/03/2022 | Akreditazio instituzionala | Txostena |
Txostenak eta ebidentziak
Segimenduaren emaitza gisara, zenbait txosten eta ebidentzia sortzen dira, eta erabiltzaileek, baimena izanez gero, gardentasun atarian dituzte ikusgai, NireIkasgelategian dagokien gunean.