Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako GMET
Masterreko curriculumetik kanpoko praktikak
Masterreko ikasketetan, curriculumetik kanpoko praktikak egiten ahal dituzu ingeniaritzaren eremuan diharduten kanpoko entitateetan. Praktika horiek curriculumeko praktiken helburu berak dituzte, baina ez daude ikasketa-planaren barnean, ezta irakasgai bati lotuak ere. Alabaina, Tituluaren Europako Gehigarrian azalduko dira curriculumeko praktikekin batera, halakorik eginez gero.
Praktika horien esleipena curriculumeko praktikena baino askoz malguagoa da: ez da notaren araberakoa, eta ez dira nahitaez bete behar curriculumeko praktiken kasuan bete beharreko epeak hasierari eta bukaerari dagokienez. Edozein unetan egiten ahal dira, dela udan, dela ikasturtean zehar, betiere ordutegiak horretarako aukera ematen badu.
- Kontsultatu eskaintza Unibertsitate-Gizarte Fundazioaren webgunean
- Egiaztatu baldintzak betetzen dituzula
- Eman izena zuk aukeratutako enpresan
- Interesdun bat baino gehiago egon daitekeenez, enpresak ebaluatuko du zure eskera, berak eginen baitu hautaketa
Praktikak zerrendan ageri ez den enpresaren batekin adostu badituzu::
- Jar zaitez harremanetan zuzenean Unibertsitate-Gizarte Fundazioarekin
- Fundazioak egin behar dituzun tramiteen berri emanen dizu
Ikusi eskaintza Ikusi eskaintza
Nazioarteko praktikak
- Nori zuzenduak: IITIGMETeko titulazio guztietako ikasleei.
- Zertan diren: seihileko batez egon zaitezke atzerriko erakunde batean, lanaldi osoan, zure prestakuntza osatzen, hizkuntza-maila hobetzen eta gaitasun berriak eskuratzen ikasketa amaierako lana egiten duzun bitartean.
- Bi modu daude nazioarteko curriculum praktiketara sartzeko:
- Unibertsitatearen mugikortasun deialdiaren bidez
- Norberak enpresa bat aurkeztuz (kasu honetan, Eskolak onartu behar du proposamena)