Joan eduki nagusira

Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako GMET

Eskola

Nor gara?

Jakin ezazu nor den nor Eskolan eta nola jarri haiekin harremanetan

Zer egiten dugu?

Kontsultatu Eskolarekin lotutako ekitaldi, mintegi ikastaro eta albiste guztiak

Nola egiten dugu?

Lortutako ziurtagiriak eta kalitate parametroak
 

 

Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoak ingeniaritzako 10.000 profesionaletik gora trebatu ditu 30 bat urte hauetan. Gaur egun, profesional horiek askotariko lanpostuak dituzten enpresen munduan nahiz arlo tekniko edo zientifikoan.

Eskolak eskaintzen dituen ikasketa-planak guztiz egokituak daude egiazko mundura, eta horrek bidea ematen dut tituludun guztiek lana lor dezaten. Gaur egun eskari handia duten lanbideak izateaz gain, ingeniaritzek etorkizun handia dute gero eta azkarrago eboluzionatzen ari den mundu dinamiko honetara egokitzeko duten gaitasunagatik.

Hona hemen Eskolaren indarguneetako batzuk: izaera aplikatu nabarmena duten irakasteko metodoak, laneratzeko aukera handiak, egresatuen gogobetetasun tasa altuak eta nazioartekotzearen aldeko apustu sendoa.

IITIGMETek eskaintzen dituen tituluen kalitateak EUR-ACE eta EURO-INF zigilu europarren bermea du.

Sello Eurace    Sello euroinf

  • 100 % lana lortzen dutenak
  • 40-50 % irakaskuntza praktikoko orduak
  • + 30 ikerketa aplikatuko taldeak
  • 1 nazioarteko programa

Laneratzea

  • Ikasleen ia % 100ek lortzen dute lana titulua bukatutakoan
  • Oso pozik egon ohi dira lanpostuarekin eta ordainsariekin
  • Ingeniaritzako profesionalen eskaria oso handia da

Irakaskuntza aplikatua

  • Orduen % 40-50 irakaskuntza praktikorako
  • Enpresetako praktikak titulu guztietan (150 hitzarmenetik gora urtero)
  • Unibertsitate katedrak
  • Ikerketa aplikatuko 30 talde baino gehiago
  • Jakintza transferitzeko proiektuak

Abangoardiako ikasketak

  • Softwarearen diseinua
  • Adimen artifiziala
  • Telekomunikazioak
  • Azken belaunaldiko sareak
  • Ingeniaritza biomedikoa
  • Elektronika industriala
  • Energia berriztagarriak
  • Ingeniaritza mekanikoa eta termikoa
  • Industria-antolamendua

Nazioartekotzea

  • Nazioarteko programa bat
  • Mugikortasuna: nazioarteko 90 bat unibertsitatetan ikasteko aukera
  • Nazioarteko curriculum praktikak
  • Prestakuntza solidarioko programa
  • Ingelesezko irakasgaiak
  • Hizkuntzen ikaskuntza