Joan eduki nagusira

Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako GMET

Master amaierako lana

MALaren matrikula beste edozein irakasgairena bezalakoa da, matrikulaziorako aldi arruntean egin beharrekoa. Lana urteko hiru deialdietako edozeinetan defendatzeko eskubidea ematen du matrikulak.

Zerorrek aukeratu behar duzu zure MALaren gaia, eta Eskolako edozein irakasle izan daiteke zuzendaria. MALaren matrikula egin eta gero, bi aukera dituzu:

  1. MALa Eskolako irakasle batekin adostu (edo batekin baino gehiagorekin, zuzendari gehiago izanez gero).
    • Irakasle batekin harremanetan jarri eta hari gai bat proposatu.
    • Ados badago, proposamen inprimakia bete beharko duzu akordioa erregistratua eta, beraz, MALa esleitua gelditu dadin. Inprimaki hori ikasturtearen edozein momentutan bete dezakezu. 
  2. Aukeratu gai bat eta dagokion zuzendaria zure titulazioko eskaintzen zerrenda batetik:

Jarri harremanetan zure tutorearekin MALa hasteko, eta ekin lanari. Adostu tutorearekin nola eginen duzun lan, eta, aldian aldiko bileren bidez, orientabidea emanen dizu MALa nola egin jakiteko (garatu beharreko gaiaren egitura, auzi teknikoak edo memoriaren ikuspuntua).

MALaren proposamenean, aldez aurretik definituak egonen dira egin beharreko lana, helburuak eta aurreikusitako zereginak. Baldin eta MALa egin bitartean ezustekoren batek nabarmen desbideratzen badu lana hasierako proposamenetik, proposamen eguneratu bat prestatu beharko da, eta ikasleak eta lanaren zuzendariak berriz sinatu beharko dute.

Dokumentazioa eta hura nola entregatu

MALa bukatutakoan, inskripzioa egiteko eta lana argitara dadin baimentzeko inprimakia bete beharko duzu, betiere zuzendariak lana ontzat eman badu. MALaren defentsa egiteko, hiru epealdik dute lehentasuna: otsailekoak, ekainekoak eta irailekoak. Inskripzioa urtarrilean edo maiatzean egin behar da, aurkezpena noiz den. 

Defentsarako epealdien barnean, sail bakoitzak egokitzat jotzen dituen datak ezarriko ditu defentsarako. Sailak berak jakinaraziko dizu egun zehatza, eta, kasuren batean, modua izanen duzu eguna zure lanaren zuzendariarekin adosteko.

Gainera, defentsa egin ahal izateko, lanaren memoria entregatu beharko duzu, NireIkasgelategian Master Amaierako Lana irakasgaiari dagokion gunean. PDF formatuan gordailutu beharko duzu, “Gune partekatua” izeneko atalean. Beharrezkoa bada, harekin loturiko dokumentu guztiak erantsi beharko zaizkio memoriari (planoak, etab.). MALa aurkezteko, gomendio hauei jarraitu beharko zaie: 

Gero, lana epaimahai baten aurrean defendatu behar da, eta komenigarria da aurkezpen bat prestatzea (PowerPoint bat edo antzekoa).

Zilegi da MALa beste hizkuntza batean idaztea eta/edo defendatzea, betiere lanaren zuzendariarekin hala adostu eta sailak baimena emanez gero. Zenbait titulaziotan, nazioarteko programetan esaterako, betebehar espezifikoa da MALa beste hizkuntza batean defendatzea; hortaz, kasu horietan derrigorrezkoa izanen da.

Egutegia

Master Amaierako Lana
Prozedura Eguna Tokia
Irakasgaiaren matrikula

Matrikula epe arrunta

Online
Proposamena (online)

MALaren zuzendariak ontzat emana
Lana hastean Entrega: saileko idazkaritzan
Defentsa egiteko inskripzioa

MALaren zuzendariak ontzat emana

*Ingeniaritza Saileko MALei buruzko informazio gehiago
Entrega: saileko idazkaritzan
Memoria aurkezteko eguna Inskripzioa egin eta gero Nireikasgelategia
Defentsa

2022-2023 IKASTURTEA

2023ko otsailaren 20etik 24era

2023ko ekainaren 19tik 23era

2023ko irailaren18tik 22era


*Ingeniaritza Saileko MALei buruzko informazio gehiago
**Adierazitako epealdiek lehentasuna dute Kontsultatu MALaren zuzendariarekin noiz, zer ordutan eta non egin behar duzun defentsa
-

Epaimahai baten aurrean defendatu behar da lana, eta hark ebaluatuko du.

Inskripzioa egin ondoren jakinaraziko zaio ikasleari noiz eta zer ordutan egin behar duen defentsa.

Ondorio administratiboetarako, zure mugikortasun egonaldiaren arduraduna azalduko da NUPeko zuzendari gisara, baina zure egiazko tutorea (lanean gidatuko zaituena) destinoko unibertsitateko irakasle bat izanen da. Zure mugikortasun egonaldiaren arduradunak destino unibertsitateko irakasleren batekin harremanetan jartzen laguntzen ahalko dizu.

Ez da beharrezkoa MALaren proposamen bat egitea, non eta zure mugikortasun egonaldiaren arduradunak eskatzen ez dizun.

Proiektua destinoko unibertsitatean defendatu beharko da.

Lanaren memoria entregatu beharko duzu MAL osoarekin batera. Nolanahi ere, zure MALaren kopia bat entregatu beharko duzu NUPen. Kopia hori NireIkasgelategian Master Amaierako Lana irakasgaiari dagokion gunearen bidez entregatu beharko duzu (PDF formatuan, “Gune partekatua” atalean). Zure destinoko unibertsitateak ez badu nahi lana argitaratu dadin, inskripzioa egiteko eta lana argitaratzeko inprimakia bete beharko duzu, eta, bertan, memoria konfidentziala dela adierazi.

Mugikortasun egonaldi batean egindako MALen kasuan, ez zaizkie aplikatuko lanak NUPen entregatzeko epemugak.