Joan eduki nagusira

Unibertsitate Masterra Genero, Emakume eta Berdintasun Gaietan

Lor itzazu prestakuntza ona eta gaitasun profesionalak berdintasuna bultzatzeko eta genero indarkeria desagerrarazteko. Eskura itzazu genero ikasketetako ezagupen zehatzak eta genero ikuspegia aplikatzeko gaitasuna, errealitate soziala modu kritikoan aztertzeko eta partzialtasunik gabeko lan zientifikoak produzitzeko.

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren masterra.

ods 5 ods 10 ods 16 

 

Zergatik ikasi Genero, Emakume eta Berdintasun Gaietako Unibertsitateko Masterra?


 

  • Genero ikasketen eta teoria feministaren arloan trebatzeko eta behar bezala ulertzeko nolakoak diren generoak eragindako desparekotasunak eta botere harremanak gizartearen arloetan.
  • Genero ikuspegia duten diagnostikoak eta ikerketa akademikoak egiteko. 
  • Berdintasuneko programak eta politikak diseinatzen, ezartzen, kudeatzen eta ebaluatzen ikasteko, bai eta politika publikoetan generoaren ikuspegia zeharka aplikatzen ere.
  • Gaitasun teorikoa zein praktikoa dituen profesional gisa lan egiteko, eta jakiteko nola txertatzen den generoaren ikuspegia lan prozeduretan eta nola bultzatzen diren genero ikuspegiaren aldeko ekintzak lan arloan.
  • Eraldaketa soziala indartzeko eta genero berdintasuna eta emakumeen ahalduntzea sustatzeko. 

Master hau hauekin batera egiten ahal duzu:

Gaitasunen inguruko prestakuntza

Hizkuntzak

Zer gradutatik sartzen ahal naiz Emakume eta Berdintasun Gaietako Unibertsitateko Masterrera?

  • Honako diplomatura edo gradu hauetatik: Gizarte Lana, Gizarte Hezkuntza, Soziologia, Psikologia, Irakasletza eta Pedagogia.
  • Antzeko zientzietako diplomatura edo graduetatik: Gizarte Zientziak, Giza Zientziak, Zientzia Juridikoak eta Osasun Zientziak.

¿En qué podré trabajar cuando termine el Máster Universitario en Género, Mujeres e Igualdad?

  • Berdintasuneko teknikari gisa, eta genero ikuspegia lanaren arloan eta arlo sozialetan eta kulturaletan zeharka aplikatzeaz arduratzen diren profesional espezialista gisa.
  • Berdintasun gaietako aholkulari gisa programak eta politikak martxan jartzeko erakunde publiko, elkarte, GKE, enpresa eta erakunde pribatuetan.
  • Ikerketa feminista egiten ahalko duzu arlo akademikoan, ikuspegi feminista txertatu jakintza-arloetan eta horren dibulgazio zientifikoa egin.
  • Doktoretza-ikasketak egiten hasten ahalko zara.

Ministerio de Igualdad. Instituto de las Mujeres

Titulu honek Espainiako Gobernuko Emakumeen Institutuak finantzatutako bekak ematen ditu

Gaitasunak

Sarbidea eta onarpena

Sartzeko baldintzak

Master ikasketa ofizialetara sartzeko, beharrezkoa izanen da Europako Unibertsitate Eremuko edo beste herrialderen bateko goi mailako hezkuntza erakunde batek emandako unibertsitate titulu ofizial bat edukitzea, titulua eman den herrialdean master ikasketetara sartzeko aukera ematen duena.

Aurreinskripzioa egitean, alegatzen diren merezimenduen fotokopiak erantsi behar dira kontuan hartuak izan daitezen. Bestela, ez dira aintzat hartuko.  
Argi eta garbi aurkeztu behar da espediente akademikoaren batez besteko nota, 1etik 10erako edo 1etik 4rako eskala numerikoan
 

Sartzeko baldintzak Sartzeko baldintzak

Matrikula

Graduko ikasketak amaitu dituzten ikasleak onartuko dira, ez besterik.

Masterraren irizpide espezifikoak

Masterreko Batzorde Akademikoa da, azken buruan, ikasleen onarpena zehazteko ardura duena.

Masterreko Batzorde Akademikoa da, azken buruan, ikasleen onarpena zehazteko ardura duena. Irizpide hauek hartuko dira kontuan:

  • Espediente akademikoa: 4 puntu.
  • Lan esperientzia emakumeekiko esku-hartzeetan edo berdintasunaren sustapenean: 2 puntu.
  • Lan esperientzia genero ikuspegia txertatzeko gaietan: 1 puntu.
  • Unibertsitateko beste titulu batzuk: 1 puntu.
  • Hizkuntzak: 1 puntu.
  • Beste batzuk: 1 puntu.

Aurreinskripzioa egitean, alegatzen diren merezimenduen fotokopiak erantsi behar dira.

Aurreinskripzioa Aurreinskripzioa
Matrikula Matrikula