Joan eduki nagusira

Unibertsitate Masterra Genero, Emakume eta Berdintasun Gaietan

Lor itzazu prestakuntza ona eta gaitasun profesionalak berdintasuna bultzatzeko eta genero indarkeria desagerrarazteko. Eskura itzazu genero ikasketetako ezagupen zehatzak eta genero ikuspegia aplikatzeko gaitasuna, errealitate soziala modu kritikoan aztertzeko eta partzialtasunik gabeko lan zientifikoak produzitzeko.

Emakumeen Institutuaren laguntzak

Emakumeen Institutuko matrikularako laguntzak

Genero, Emakume eta Berdintasun Gaietako Unibertsitate Masterrak, Espainiako Gobernuaren Emakumeen Institutuak ikasketa feministetako eta generoko graduondokoak egiteko urtero ematen dituen diru-laguntzen deialdiaren bidez, matrikularako laguntzak ematen ditu.

Ministerio de Igualdad. Instituto de las Mujeres

Laguntzen zenbatekoa

Laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, dirulaguntzaren zenbatekoa zati ikasturte bakoitza bukatzean gainditutako ECTS kopurua egin behar da (kopuru horretatik kendu behar dira aitortutako edo baliozkotutako ECTSak). 

Laguntza horietatik kanpo geratuko dira beken, laguntzen eta beste salbuespen edo hobarien bidez matrikularen zenbateko osoa jaso dutenak. 

Laguntzak emateko irizpide horiek zenbateko hauek izanen dituzte 23/24 ikasturtean:

 2023-2024ko laguntzen zenbatekoa
Ikasturtea Gainditutako ETCS bakoitzeko zenbatekoa ECTS bakoitzaren kostuarekiko ehunekoa
2023-2024 16,59 euro. % 58,5