Joan eduki nagusira

Antolamendua

Errektoreordetzak

Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako Errektoreordea

Cristina Bayona SáezCristina Bayona Sáez
Tel: 948 16 6257
Helbide elektronikoa: vicerrectorado.estudiantesyempleo@unavarra.es

 

 

 

Cristina Bayona Sáez (Iruñea, 1966) Enpresa Zientzietan diplomaduna eta Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna da Zaragozako Unibertsitatean, eta, halaber, Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan doktorea Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

NUPeko Enpresen Kudeaketa Sailean dabil irakasle, Enpresen Antolaketaren arloko katedradun gisa. 1993an hasi zen irakasle-lanetan sail horretan, irakasle elkartu gisa, eta, 2003az geroztik, sail berean jarraitzen du unibertsitateko titular modura. 1999an ikerketa-egonaldi bat egin zuen Madrilgo Karlos III.a Unibertsitatean.

Ikerketari dagokionez, Enpresaren Ekonomia ikerketa-taldeko partaidea da, baita Institute for Advanced Research in Business institutuko ikertzailea ere (INARBE). Arreta berrikuntzaren kudeaketan jarri du nagusiki, hainbat ikuspegitatik begira: berrikuntza-sistemak eta politika publikoen analisia, lankidetza berrikuntzan eta berrikuntza irekia. Arlo horretako 30 lan baino gehiago argitaratu ditu, gehienak nazioarteko hainbat aldizkari indexatutan. Ikerketa-lan hori 10 ikerketa-proiektutan egin izan du, zeinak eskualdeko, Espainiako eta Europako hainbat deialditan finantzatu baitziren. Europar deialdian, gainera, proiektuaren ikertzaile arduraduna izan zen. Bi doktoretza-tesiren zuzendarikide izan da, eta ikerketan hiru seiurteko eta irakaskuntzan bost bosturteko ditu aitortuak.

Irakaskuntzako kudeaketa-lanetan izan duen partaidetzari dagokionez, nabarmendu behar da Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatearen Batzordeko kidea izan dela, baita Enpresen Kudeaketako Sailaren zuzendariordea, Ekonomiako Graduko lantaldeko kidea, Enpresak Sortzeko Unibertsitate Laborategia Kudeatzeko Batzordeko kidea eta, azkenik, klaustrokidea ere. 2008-2015 tartean zuzendaria izan da Jakintza Transferitzeko Arloan, Ikerketako Errektoreordetzan. 2015eko ekainetik 2019ko ekainera bitartean Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasleen gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako errektoreordea izan da.

Arloetako zuzendariak

Ritxar Arlegi Pérez

Ritxar Arlegi Pérez
Tel: 948 16 6257
Helbide elektronikoa: area.estudiantes@unavarra.es

Ritxar Arlegi Pérez (Iruñea, 1967) Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (1991), eta Ekonomiako doktoretza lortu zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoan (1999), doktoretza-sari berezia eta guzti. Egonaldiak egin ditu British Columbia Unibertsitatean (Kanada) eta Kaliforniako Unibertsitateko Riversideko campusean.

NUPeko Ekonomia Saileko Analisi Ekonomikoaren Hastapenetako irakasle titularra da. Eskolak eman ditu Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko titulazio guztietan, graduko nahiz graduondokoetan, izan gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez. Gaur egun, irakaskuntzako berrikuntzako bi proiektutan dihardu.

Ikerketarako arlo hauetako interesak ditu: erabaki indibidualaren teoria, hautaketa sozialaren teoria, ekonomia esperimentala eta kirolaren ekonomia. 1999az geroztik, artikulu zientifikoak argitaratzen ditu erregularki nazioarteko aldizkari entzutetsuetan, besteak beste, European Journal of Operational Research, Journal of Economic Theory eta Journal of Economic Behaviour and Organization aldizkarietan. 2010ean ikerketa-bikaintasuna aitortzen duen Consolider saria jaso zuen. Doktoretza-tesi bateko zuzendari izan da, eta, gaur egun, NUPeko SEED ikerketa-taldeko eta Ikerketako Plan Nazionalaren ikerketa-proiektu bateko ikertzaile nagusia da.

Kudeaketaren ikuspegitik, NUPeko Ekonomia Saileko zuzendariorde izan da bi alditan (2011-2012 eta 2016-2018), eta Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko dekanordea 2012tik 2016ra. NUPeko Hizkuntza Plangintzako Batzordeko kide ere izan da 2007tik 2016ra. 

Ebaluazioaren arloan, Ebaluaziorako Euskal Agentziarentzat (Unibasq) lan egin du irakasleen ebaluatzaile gisa, bai eta euskal unibertsitateetan irakaskuntza ebaluatzeko sistemak ezartzeko ebaluatzaile gisa ere. Ikerketako Plan Nazionaleko proiektuen ebaluatzaile ere aritu izan da Kalitatea Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalarentzat (ANECA).
 

Paula Anzola Román

Paula Anzola Román
Tel: 948 16 6257
Helbide elektronikoa: area.emprendimiento@unavarra.es

Paula Anzola Román (Bilbo, 1983) Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan lizentziaduna da Deustuko Merkataritza Unibertsitatean (2006), eta Ekonomian, Enpresan eta Zuzenbidean doktorea Nafarroako Unibertsitate Publikoan (2018).

Kudeaketaren arloan dihardu irakasle, eta NUPeko Enpresen Kudeaketa Saileko kidea da gaur egun. Irakasle elkartu gisa hasi zen bertan, bi ikasturtez, eta irakasle laguntzaile doktore bilakatu zen 2019ko irailean. Eskolak gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez eman izan ditu, batez ere Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Graduan, eta titulazio horretako ikasketa amaierako zenbait lanen zuzendaria izan da.

Ikertzaile izan baino lehen, hiru urteko esperientzia izan zuen enpresa pribatuan, zerga-aholkularitzaren arloan, eta horren ondotik hasi zen NUPen, Enpresen Kudeaketa Sailean aritzeko zenbait ikerketa-kontraturen bidez. Gero, berrikuntzaren kudeaketari buruzko ikerketen esparruan garatu zituen bere doktoretza-tesia eta ikerketa-jarduera, bereziki berrikuntza irekiarekin eta antolaketa-berrikuntzarekin lotutako alderdietan. Estatuko eta Europako hainbat ikerketa-proiektutan hartu du parte, eta zenbait aldizkari indexatutan argitaratu du, hala nola Journal of Business Research eta Journal of Knowledge Management aldizkarietan.

Berrikiago, ekintzailetza sustatzeko eta aztertzeko lanak egin ditu; besteak beste, NUPeko ikerketa-emaitzetatik sortutako enpresa-ekimenei buruzko azterlan batean hartu du parte, eta gazte ekintzaileentzako programak koordinatu ditu. Lan horren esparruan sortu da Ekintzailetzaren Arloko Zuzendaritza, hots, Paula Anzola Románek gaur egun duen kudeaketa-kargua.