Joan eduki nagusira

Antolamendua

Errektoreordetzak

Garapen Digitaleko errektoreordea

Miguel Pagola BarrioMIguel Pagola Barrio
Tel: 948 16 8058
Helbide elektronikoa: vicerrectorado.desarrollodigital@unavarra.es

Miguel Pagola (Caracas, 1976) industria ingeniaria da eta Adimen Artifizialean doktorea Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP). Titulua 2008an lortu zuen. 2003az geroztik, NUPeko Estatistika, Informatika eta Matematika Saileko Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren arloan dihardu.

Haren irakaslana batez ere zentratu da Ingeniaritza Informatikoko Graduan eta Masterrean, adimen artifizialarekin lotutako irakasgaiak eman baititu, hala nola hastapenak, ikaskuntza automatikoa eta robotika eta datuen meatzaritza bezalako aplikazioak. Bere ibilbidean, ikasketen amaierako 80 lan baino gehiago zuzendu ditu, eta proiektuetan oinarritutako ikaskuntzako inguruneetan robotek duten erabilerari buruzko ikerketak argitaratu ditu.

Ikerketari dagokionez, NUPeko Artificial Intelligence and Machine Learning Research (ARIN) ikerketa-taldeko eta Smart Cities Institutuko kidea da. Haren ikerketa-lerro nagusiak zentratzen dira adimen artifizialaren aplikazio aurreratuetan. Esaterako, deep learning teknikak erabiltzea irudiak ikusteko,  aerosorgailuen mantentze prediktiboan aplikatutako ikaskuntza automatikoa edo multzo lausoen eta haien luzapenen erabilera gutxi gorabeherako arrazoiketan.

Beste egile batzuekin batera egin ditu Journal Citation Reports-en (JCR) indexatutako aldizkari zientifikoetan argitaratutako 50 artikulu baino gehiago, liburuko 20 kapitulu eta biltzar zientifikoetako 70 ekarpen baino gehiago, eta horietatik 40 nazioarteko ekitaldietan. Finantzaketa publikoa zuten 16 ikerketa-proiektutan eta transferentzia teknologikoko 17 kontratutan parte hartu du, eta ikertzaile nagusia izan da horietako 4tan, guztiak ere adimen artifizialaren aplikazio industrialetara bideratuak. Orobat hiru doktoretza-tesi zuzendu ditu.

Komunitate zientifikoan izan duen esku hartzeari dagokionez, zenbait nazioarteko biltzarretako batzorde teknikoetako kidea izan da, saio bereziak antolatu ditu eta berrikusle lanetan aritu da zenbait aldizkari zientifiko espezializaturentzat. 

Kudeaketa akademikoaren esparruan, Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoaren (IITIGMET) zuzendariordea izan zen 2014tik eta 2019ra bitartean, eta garai horretan Ingeniaritza Informatikoko Graduaren ardura eta Ingeniaritza Informatikoko Masterraren zuzendaritza akademikoa hartu zituen bere gain. 2019az geroztik, NUPeko Transformazio Digitalaren arloko zuzendaria da, eta irakaskuntzan eta ikerketan berrikuntza digitala sustatzen dihardu, bai eta unibertsitateko beste zerbitzu batzuekin lankidetzan ere, ikasle, irakasle eta administrazio-langileen esperientzia digitala hobetzeko.
 

Arloetako zuzendariak

Daniel Paternain Dallo

Daniel Paternain Dallo
Tel: 948 16 8058
Helbide elektroikoa: area.digital@unavarra.es

Daniel Paternain Dallo (Iruñea, 1984) Kudeaketako Informatikako ingeniari teknikoa (2006), ingeniari informatikoa (2008) eta doktorea (2013) da Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta egun unibertsitate horretako irakasle titularra da Konputazioren Zientzietako eta Adimen Artifizialeko arloan.

Ikerketan, “ARIN. Artificial Intelligence and Machine Learning Research” taldekoa da. Haren ikerketa-lerro nagusiak zentratu dira batez ere ordenagailu bidezko ikusmenean, informazioaren fusioan eta adimen artifizialeko ereduetako alborapenen analisian aplikatutako ikaskuntza automatikoko ereduen proposamenean eta hobekuntzan. Ikerketa horri buruzko 40 artikulu idatzi ditu JCRko aldizkarietan eta 60 ekarpen baino gehiago egin ditu Espainiako eta nazioarteko biltzarretan. Gainera, I+G+Bko 20 proiektutan hartu du parte, plan nazionaleko 8 proiektu eta Nafarroako Gobernuaren I+G+Bko 2 proiektu estrategiko barne, eta sektoreko enpresa liderrekin egindako 20 transferentzia-kontratutan. Doktoretza aurreko zein ondoko etapan, hainbat ikerketa-egonaldi egin ditu Granadako Unibertsitatean, Deakin Universityn (Melbourne, Australia), Universidad Federal do Rio Grande do Norten (Natal, Brasil) edo Slovak University of Technologyn (Bratislava, Eslovakia). 

Irakaskuntzari dagokionez, eskolak eman ditu batez ere Ingeniaritza Informatikoko Graduko eta Masterreko irakasgaietan, eta ikasketa amaierako 60 lan baino gehiago zuzendu ditu. Zenbait irakasgai eta ikasgairen arduraduna izateaz gain, Ingeniaritza Informatikoko Masterreko kalitateko arduraduna da. Bere irakaslanaren 3 ebaluazio jaso ditu, eta horietako bik bikain kalifikazioa dute. 

Kudeaketari dagokionez, NUPeko kontratupeko irakasle eta ikertzaileen Batzordeko ordezkaria izan da 10 urtean, Klaustroko kidea 2015etik eta NUPeko Gobernu Kontseiluko kidea 2020-2022 aldian eta 2023tik orain arte.