Antolamendua
Errektoreordetzak
Irakaskuntzako errektoreordea
Javier Goicoechea Fernández
Tel: 948 16 8956
Helbide elektronikoa: vicerrectorado.ensenanzas@unavarra.es
Javier Goicoechea Fernández industria ingeniaria da (NUP, 2003) eta ingeniari doktorea Nafarroako Unibertsitate Publikoan (2008). Ikertzaile eta irakasle lanetan dihardu NUPen 2003az geroztik, eta egun unibertsitateko irakasle titularra da Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Saileko Teknologia Elektronikoko Arloan.
Bere ikerketa lanaren ardatza izan dira mintz mehen sorkuntza, azaleren funtzionalizazioa eta material berri nanoegituratuen azterketa sentsore optikoak garatzeko, batez ere zuntz optikokoak. JCR eragin adierazlea duten aldizkarietan nazioarteko 44 argitalpenen eta nazioarteko edizioko liburuetako 7 kapituluren egilea edo egilekidea da. Haren lanak 2.000 alditan baino gehiagotan izan dira aipatuak, eta h indizea 27koa du (Web of Science). Hiru doktoretza tesi zuzendu ditu beste batzuekin batera.
Lehiaketa bidezko deialdietako 19 ikerketa proiektutan hartu du parte, eta horietako hirutan ikertzaile nagusia izan da. Horien artean dago I+G+b-ko Estatu Planeko proiektu bat. Gaur egun, ikerkuntzako erronkei buruzko I+G+b-ko Estatu Planaren proiektu baten ikertzaile nagusia da beste batzuekin batera. Gainera, enpresekin egindako 6 transferentzia kontratutan baino gehiagotan aritu da, eta patente baten asmatzaileetako bat da. Oinarri teknologikoko 3 enpresaren sorreran ere hartu du parte. Enpresa horien artean, nabarmentzekoak dira Nanoresist SL (2009ko Ideactiva saria), zeinaren bazkide sortzailea izan baitzen, eta, ondoren, Eversens SL eta Pyroistech SL, zeinak NUPeko spin-off enpresak baitira.
Kudeaketa akademikoari dagokionez, Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Saileko zuzendariordea izan zen, eta Teknologia Elektronikoko arloa koordinatu zuen (2011-2014). NUPeko Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoko (IITIGMET) zuzendariordea eta Industria Teknologien Ingeniaritzako Graduaren arduraduna izan zen orobat. Gero IITIGMETeko zuzendari hautatu zuten 2020-2024 agintaldian. Gainera, NUPeko Ingeniaritzaren eta Enpresaren Katedraren idazkaria izan da, zeina Nafarroako Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialari lotuta baitago, eta NUPeko Teknologia Elektronikoaren Katedrako zuzendaria.
Arloetako zuzendariak
Marisol Gómez Fernández
Tel: 948 16 8956
Helbide elektronikoa: direccion.areaordenacionacademica@unavarra.es
Marisol Gómez Matematikan lizentziaduna da Salamancako Unibertsitatean (1989) eta Matematikan doktorea (1996) Nafarroako Unibertsitate Publikoan. NUPen 1991n hasi zen, eta 1998ra arte zerbitzu-eginkizunetako irakaslea izan zen. Unibertsitate eskolako titularra (1998-2009) eta unibertsitateko titularra (2009-2024) izan zen. 2024tik, unibertsitateko katedraduna da Aljebraren arloan.
Eskolak eman ditu Telekomunikazio Ingeniaritzan, Industria Ingeniaritzan, Ingeniaritza Tekniko Mekaniko eta Elektrikoan eta Nekazaritza Ingeniaritzan, bai eta Ekonomiako lizentziaturan eta doktoretzako zenbait ikastarotan ere. Gaur egun, Industria Teknologietako eta Ingeniaritza Informatikoko graduetan eta Ingeniaritza Biomedikoko Unibertsitate Masterrean irakasten du. Gainera, ikasketa amaierako 40 lan zuzendu ditu.
Gómez irakasleak 80 artikulu baino gehiago idatzi ditu beste batzuekin batera liburu, aldizkari eta nazioarteko kongresuetan. Erakunde publikoek finantzatutako 20 ikerketa proiektutan hartu du parte. 5 doktoretza-tesi zuzendu ditu beste batzuekin batera, eta JCRko aldizkarietako eta Espainiako eta nazioarteko agentzientzako proiektuen zuzentzailea da. NUPeko bi spin-off sortzen parte hartu du: Movalsys SL eta Tairel Data SL. Haren ikerketa-interesen artean daude aljebrako tekniken aplikazioak seinale biomedikoen analisian eta informazio multimodala ateratzeko machine learningeko metodoen garapena. 2023ko irailaz geroztik NAIR center-eko (Nafarroako Adimen Artifizialeko Ikerketa Zentroa) zuzendari zientifikoa da.
Kudeaketa-lanari dagokionez, Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoko Kalitateko eta Plan Estrategikoko zuzendariordea izan da (2019-2024), bai eta aipatu eskolako batzordeko kidea eta graduko eta masterreko titulazioen ikasketa plana egiteko lantaldeetako kidea ere. NUPeko "Aljebra. Aplikazioak” taldeko ikertzaile arduraduna da. Orobat NavarraBiomeden eta IdISNAn (Nafarroako Osasun Ikerketarako Institutua) egonkortutako taldeetako ikertzaile nagusia da. Unibertsitateko Klaustroko eta Gizarte Kontseiluko kidea izan da, bai eta Zuzendaritza Batzordeko eta Unibertsitate-Gizarte Fundazioaren Patronatu Batzordeko idazkaria ere, beste kargu batzuen artean.
.
Silvia Arazuri Garín
Tel: 948 16 8956
Helbide elektronikoa: direccion.areagestioncalidad@unavarra.es
Baratzezaintza eta Lorezaintzako ingeniari teknikoa, nekazaritzako ingeniaria eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktorea da. 2002an hasi zen irakasle, eta orain nekazaritzako motorrekin eta mekanizazioarekin lotutako irakasgaietan ematen ditu eskolak batez ere, baina baita lan arriskuen prebentzioan eta lurraldearen eta paisaiaren antolamenduan ere.
Kudeaketaren arloan, Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoko idazkari eta zuzendariordea izandakoa da (2012-2016), baita eskola bereko zuzendaria ere (2016-2020). Nekazaritzako Ingeniaritzako Unibertsitate Masterreko zuzendari akademikoa da, eta Lan Arriskuen Prebentzioko Unibertsitate Masterreko idazkari akademikoa. Gainera, AN Katedraren zuzendari eta Landa Ingeniaritza eta Proiektuen Saileko zuzendariorde lanetan ere ibilia da.
Ikerketari dagokionez, Nekazaritza Mekatronikako taldeko kidea da, eta nagusiki ikerketa-lerro hauetan parte hartzen du: batetik, testurari eta optikari dagozkion propietateak eta irudiaren analisia erabiltzea nekazaritza-produktuen kalitatea neurtzeko; eta, bestetik, espektroskopia eta irudi hiperespektrala aplikatzea faktore biotiko eta abiotikoek laboreetan –hala nola mahatsondoan edo patatan– eragindako aldaketak ikusi gabe identifikatzeko. Lankidetzan aritu da hauek sortzen: nazioarteko eragina duten aldizkarietako 35 artikulu, aldizkari tekniko eta dibulgatiboetako 47 artikulu, zenbait liburutako kapituluak eta lan arriskuen prebentziorako prestakuntza-materiala. Gaur egun, proiektu honen burua da beste batzuekin batera: “TED2021-130364B-I00: Nuevas tecnologías para mejorar la gestión de los viñedos para la detección precoz no invasiva de enfermedades de la madera” (“TED2021-130364B-I00: mahastien kudeaketa hobetzeko teknologia berriak, egurraren gaitzak goiz eta modu ez-inbasiboan detektatzearren).
Álvaro Baraibar
Tel: 948 16 9413
Helbide elektronikoa: area.planificacionlinguistica@unavarra.es
Álvaro Baraibar (Iruñea, 1970) Historia Modernoko irakasle titularra da NUPeko Giza eta Hezkuntza Zientzien Sailean, eta ikerketako hiru seiurteko eta irakaslanaren ebaluazio bat (bikaina) ditu.
Haren ikerketa-lerro nagusia historia kulturalean dago zentratuta. Haren lan askok Indietako kroniken bidez aztergai izan dute nola behartu zuen Mundu Berriak monarkia hispanikoaren diskurtsoak egokitzera hainbat testuingurutan. Alde horretatik hainbat artikulu argitaratu ditu eragin handiko aldizkarietan, eta artikulu horietako batzuek Gonzalo Fernández de Oviedo aztertzen dute. Beste liburu batzuen artean, bi edizio kritikoren egilea da: Gonzalo Fernández de Oviedoren Sumario de la natural historia de las Indias (Madril, Iberoamericana, 2010) eta Pedrarias de Almestoren La Jornada de Omagua y El Dorado (New York, IDEA, 2012). Humanitate digitalen arloan eta IKTak irakaskuntzan eta ikerketan aplikatzeko arloan ere egin du lan. Haren irakaslana, batez ere, NUPeko Historiako eta Ondareko Graduan eta Historiako eta Memoriako Masterrean zentratu da.
Unibertsitate kudeaketako zenbait ardura ere izan ditu: I-COMMUNITAS: Institute for Advanced Social Research erakundeko zuzendariordea (2023az geroztik), Giza eta Gizarte Zientzietako Doktoretza Programaren koordinatzailea (2023az geroztik) eta Huarte de San Juan. Geografía e Historia aldizkariaren editore nagusia Nafarroako Unibertsitate Publikoan (2020az geroztik). Gainera, Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiko burua izan zen (2015-2019).