Joan eduki nagusira

Antolamendua

Errektoreordetzak

Kalitateko, Ekonomiako eta Estrategiako errektoreordea

Mónica Cortiñas UgaldeMónica Cortiñas Ugalde
Tel: 948 16 8404
Helbide elektronikoa: vicerrectorado.calidadeconomiayestrategia@unavarra.es

 

 

 

Mónica Cortiñas Ugalde (Iruñea, 1974) Merkaturatzea eta Merkatuen Ikerketa jakintza arloko katedraduna da Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) eta INARBE Institutuko ikertzailea. Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan lizentziaduna eta doktorea NUPen, erakunde horretako Plangintza Estrategikoaren Arloko zuzendaria da 2015az geroztik.

Haren ikerketa-lerroen artean daude marketin digitala, kontsumitzailearen portaera, marketinari aplikatutako adimen artifiziala eta gizakiaren eta konputagailuaren arteko interakzioa. Eragin handiko nazioarteko aldizkari zientifikoetako 30 artikulu baino gehiagoren egilea da, lehiaketa bidezko 13 ikerketa proiektutan hartu du parte eta Estatu Planeko bi proiekturen burua da. Hiru doktoretza tesi zuzendu ditu, eta modu aktiboan hartzen du parte nazioarteko ikerketa sareetan. 2015etik 2021era bitartean, Espainiako Marketin Akademikoko eta Profesionaleko Elkartearen Zuzendaritza Batzordeko kidea izan zen. Ikerketa jarduera horri ikerketako hiru seiurteko aitortu dizkiote. 

Irakaskuntzaren esparruan, irakasgaiak ematen ditu Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean, eta zenbait ikasgairen arduraduna izan da, hala nola Merkataritzako Zuzendaritza I, Informazio Sistemak eta Merkatu Ikerketa. Kudeaketa akademikoan, 2015az geroztik Plangintza Estrategikoaren Arloko zuzendaria izateaz gain beste eginkizun batzuk bete ditu, hala nola Ekonomiako, Enpresako eta Zuzenbideko Doktoretza Programako Batzorde Akademikoko kidea (2020-2024), Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Masterreko kalitateko arduraduna eta Merkaturatzea eta Merkatuen Ikerketa jakintza arloaren arduraduna. Orobat Ekitaldien Batzordeko eta Berdintasun Planeko Zuzendaritza Batzordeko kidea da, bai eta Unibertsitateko Klaustrokoa ere 2008tik.
 

Arloetako zuzendariak

Isabel Abinzano Guillen

Isabel Abínzano Guillén
Tel: 948 16 9895
Helbide elektroikoa: direccion.areaplanificacion@unavarra.es

Isabel Abínzano Guillén (Tafalla, 1976) Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea arloko irakasle titularra da. Erakunde horretan, Finantza Merkatuetako ikerketa taldeko burua ere bada, eta INARBE Institutuari atxikita dago. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna da, Ekonomia eta Finantzetako Masterra du eta Enpresen Administrazioko doktorea da Nafarroako Unibertsitatean. Doktoretza ondoko egonaldi bat egin zuen Torontoko Unibertsitatean ICO Fundazioaren beka bati esker. Gainera, Enpresen Kudeaketa Saileko zuzendariordea izan da 2019tik.

Egun bere ikerketa-jarduerak aztergai ditu kreditu-arriskuaren neurketa eta haren aplikazioa hainbat enpresa-arazotan, hala nola klima-aldaketa, administrazio-kontseiluetako genero-aniztasuna, urteko txostenen irakurgarritasuna edo informazioaren kalitatea eta analisten gomendioetan duen eragina. Beste ildo batzuetan ere lan egin du, hala nola deribatuen balorazioa, finantza-berregituraketa, errentagarritasunaren determinatzaileak, inbertsio-fondoak, pentsio-planak eta apustu-merkatuak.

32 artikulu argitaratu ditu indexatutako nazioarteko aldizkarietan, eta lehiaketa bidezko 15 ikerketa-proiektutan parte hartu du, eta horietako bitan ikertzaile nagusia izan da.  Spanish Journal of Finance and Accounting aldizkariaren argitalpen-kontseiluko kidea da, eta ospe handiko aldizkari akademikoen ebaluatzailea. Kreditu-arriskuari buruzko doktoretza-tesi bat zuzendu du beste batzuekin batera, eta orain beste bat zuzentzen ari da beste batzuekin batera. Gainera, ezagutza transferitu dio gizarteari bederatzi kontraturen bidez. Batez ere txosten teknikoak dira, horietako sei deribatuen balorazioari buruzkoak eta hiru kreditu-arriskuaren eta finantzaketa-kostuaren neurketari buruzkoak. Egindako ibilbideagatik ikerketako hiru seiurteko eta transferentziako seiurteko bat aitortu dizkiote.

Eskolak eman ditu unibertsitateko maila guztietan (gradua, masterra eta doktoretza), batez ere finantza arloko irakasgaietan. Hainbat irakasgairen arduraduna izan da, eta egun irakasgaiaren arduraduna da. Gainera, irakaskuntza-berrikuntzako hainbat proiektutan parte hartu du, eta argitalpen eta biltzarretan aurkeztu ditu emaitzak.
.


 

Paula Anzola Román

Paula Anzola Román
Tel: 948 16 6257
Helbide elektronikoa: area.emprendimiento@unavarra.es

Paula Anzola Román (Bilbo, 1983) Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan lizentziaduna da Deustuko Merkataritza Unibertsitatean (2006), eta Ekonomian, Enpresan eta Zuzenbidean doktorea Nafarroako Unibertsitate Publikoan (2018).

Kudeaketaren arloan dihardu irakasle, eta NUPeko Enpresen Kudeaketa Saileko kidea da gaur egun. Irakasle elkartu gisa hasi zen bertan, bi ikasturtez, eta irakasle laguntzaile doktore bilakatu zen 2019ko irailean. Eskolak gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez eman izan ditu, batez ere Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Graduan, eta titulazio horretako ikasketa amaierako zenbait lanen zuzendaria izan da.

Ikertzaile izan baino lehen, hiru urteko esperientzia izan zuen enpresa pribatuan, zerga-aholkularitzaren arloan, eta horren ondotik hasi zen NUPen, Enpresen Kudeaketa Sailean aritzeko zenbait ikerketa-kontraturen bidez. Gero, berrikuntzaren kudeaketari buruzko ikerketen esparruan garatu zituen bere doktoretza-tesia eta ikerketa-jarduera, bereziki berrikuntza irekiarekin eta antolaketa-berrikuntzarekin lotutako alderdietan. Estatuko eta Europako hainbat ikerketa-proiektutan hartu du parte, eta zenbait aldizkari indexatutan argitaratu du, hala nola Journal of Business Research eta Journal of Knowledge Management aldizkarietan.

Berrikiago, ekintzailetza sustatzeko eta aztertzeko lanak egin ditu; besteak beste, NUPeko ikerketa-emaitzetatik sortutako enpresa-ekimenei buruzko azterlan batean hartu du parte, eta gazte ekintzaileentzako programak koordinatu ditu. Lan horren esparruan sortu da Ekintzailetzaren Arloko Zuzendaritza, hots, Paula Anzola Románek gaur egun duen kudeaketa-kargua.