Antolamendua
Errektoreordetzak
Irakasleen Gaietarako errektoreordea
Luis Mª Gandía Pascual
Tel: 948 16 9143
Helbide elektronikoa: vicerrectorado.profesorado@unavarra.es
Luis Mª Gandía Pascual (Donostia, 1965). Kimikan lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean (1988). 1993ko ekainean doktore titulua lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta urte bereko urrian Nafarroako Unibertsitate Publikoan hasi zen Ingeniaritza Kimikoa jakintza-arloko bitarteko irakasle titularraren lanetan. 1995eko apirilean unibertsitateko irakasle titular bihurtu zen, eta 2010eko abenduan Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Kimikoko katedradun.
Bere ibilbidean eskolak eman ditu Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako eta Nekazaritza Ingeniaritzako eta Biozientzietako goi mailako eskola teknikoetako titulazioen irakasgai batzuetan, Iruñeko eta Tuterako campusetan.
Hainbat ikerketa-lerro izan ditu, eta horien artean nabarmentzekoak dira ingeniaritza katalitikoaren esparruak ingurumeneko aplikazioetarako, eta bereziki energetikoak. Horien artean dago sintesi-gasaren, biodieselaren, hidrogenoaren eta erregai sintetikoen ekoizpena. Berrikiago, karbono dioxidoa harrapatu eta ibilbide termo eta foto-katalitikoen bidez produktu interesgarri bihurtzeko materialetan eta prozesuetan zentratu da ikerketa jarduera. Institute for Advanced Materials and Mathematics (INAMAT2) erakundeko kidea da sortu zenetik.
Kimika Aplikatuko Saileko zuzendaria izan zen 2012tik 2018ra bitartean eta egungo Zientzien Sailekoa 2018tik 2025era.
Arloetako zuzendariak
Andrea Ollo López
Tel: 948 16 9143
Helbide elektronikoa: area.profesorado@unavarra.es
Andrea Ollo López (Iruñea, 1980) Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP), eta han “Doctorate in Economics, Management and Organization (Business Economics)” unibertsitatearteko doktoretza-programa egin ondoren, doktoretza-titulua lortu zuen 2009an. Nafarroako Gobernuak emandako doktoretza ondoko ikerketarako beka baten ondoren, 2010eko irailean irakasle laguntzaile doktorearen lanetan hasi zen NUPeko Enpresen Kudeaketa Sailean, eta egun sail horretan dihardu irakasle titularraren lanetan.
Bere irakaskuntza-ibilbidea hasi zuenetik, haren jarduera Enpresen Antolaketaren arloarekin egon da lotuta. Hainbat irakasgai eman ditu bai graduan bai masterrean, arreta berezia jarriz giza baliabideen kudeaketan. Gainera, ikasketa amaierako 80 lan baino gehiago zuzendu ditu, eta doktoretza-tesi bat.
Pertsonek erakundeetan duten zereginarekiko interes nabarmena erakusten du haren ikerketak. Zehazki, giza baliabideen kudeaketarekin eta erabakiek enplegatuengan dituzten inplikazio estrategikoekin lotutako hainbat alderditan zentratzen da, enplegatuak enpresa lehiakortasunerako funtsezko aktibotzat jotzen baitira. INARBE institutuko kidea da, eta lehiaketa bidezko deialdi nazionalek finantzatutako zazpi finantza-proiektutan, bi Erasmus+ proiektutan eta INTERREG programaren proiektu batean (Espainia-Frantzia-Andorra) parte hartu du.
NUPen hasi ondoren, kudeaketako hainbat jardueratan parte hartu du. Hala, 2017tik Informazio Sistema Integratuen bidezko Prozesuen Kudeaketako Masterraren (ERP) Batzorde Akademikoan parte hartu du, lehenik idazkari akademiko gisa eta 2021tik 2024ra zuzendari akademiko gisa.”
.