Joan eduki nagusira

Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Eta Ekonomiako Gradu Bikoitzeko Nazioarteko Programa

Lor itzazu Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako eta Ekonomiako graduetako titulazioak, eta, aldi berean, eskuratu nazioarteko prestakuntza. Kudea itzazu enpresak, erakundeak eta finantza-merkatuak, azter itzazu politika ekonomikoak eta merkatuen dinamikak, eta eman iezaiezu erantzuna etengabe aldatzen ari den ingurune sozial eta ekonomiko honen beharrei.

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren gradua.

ods 8 ods 9 ods 12 ods 13 

 

Zergatik ikasi Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako eta Ekonomiako Gradu Bikoitzeko Nazioarteko Programa?

  • Profil profesional oso zabala eskuratuko duzu, lan-merkatuan sartzeko aukerak areagotzen dituena.
  • Irakasgai gehien-gehienak ingelesez egiten ahalko dituzu.
  • Nazioarteko prestakuntza lortuko duzu, lan-merkatu globalean ere arrakastaz lehiatzeko aukera emanen dizuna.
  • Merkatuen, sektore publikoaren eta sektore pribatuaren funtzionamendua ulertzeko ezagupenak eta analisi-tresnak eskuratuko dituzu.
  • Enpresak eta erakundeak kudeatzeko eta proiektuak antolatzeko eta kontrolatzeko prestakuntza jasoko duzu.
  • Ikasketak bukatzen dituzunean, bi titulu lortuko dituzu: 

Gradu hau egiteko moduak:

Espezializazioa

Gaitasunen inguruko prestakuntza

Hizkuntzak

Sarbide egokienak:

  • Batxilergoa: Zientzien edo Giza eta Gizarte Zientzien modalitatea
  • Lanbide Heziketako goi zikloak, titulazioarekin lotura dutenak

HAUEK EDUKITZEA KOMENI DA: arrazoinamendu numeriko, logiko eta abstrakturako gaitasuna, teknika kuantitatiboak eta lengoaia matematikoa erabiltzeko gaitasuna, eta politikako, ekonomiako eta enpresa-eremuko albisteekiko jakin-mina.

ATALASE-NOTA: ezarritako ikaspostu kopuruaren mugaraino onartuko dira ikasleak, aurreinskripzioan Gradu Bikoitza aukeratu zutenen artetik, Unibertsitatean sartzeko notaren arabera ordenatuta. Edonola ere, Gradu Bikoitzean onartua izateko gutxieneko nota gradu bikoitza osatzen duten bi titulazio ofizialetako bakoitzean ateratzen den atalase-nota edo hura baino handiagoa izanen da.

Hizkuntza-eskakizuna

  • Nazioarteko Programan sartzeko: Ingeleseko B2 maila edo hortik gorakoa. Aurreinskripzioa egiten den unean aurkeztu behar da hori egiaztatzen duen ziurtagiria. Ziurtagiririk ezean, ikasle interesdunek aldez aurretik hizkuntza maila egiaztatzeko proba egiten ahal dute Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian, eta haren emaitza aurreinskripzioarekin batera aurkeztu.

Nola egiaztatu hizkuntza-gaitasuna?

Sarbideak Sarbideak

Ikasleentzako laguntza

Zertan egiten ahalko dut lan Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako eta Ekonomiako Gradu Bikoitzeko Nazioarteko Programa bukatzen dudanean?

  • Enpresetan, kudeatzaile- edo zuzendari-lanak egiten edozein arlotan: ekonomia, administrazioa, finantzak, kontabilitatea, giza baliabideak, marketina eta merkataritza, logistika, produkzioa, etab.
  • Espezialista gisara zerga- eta kontabilitate-aholkularitzan, kontu-ikuskaritzan edo enpresetako eta finantza-erakundeetako zuzendaritza-lanetan
  • Aholkularitzan
  • Ekintzailetzako jardueretan.
  • Enpresen zuzendaritzaren arloko irakaskuntzan edo ikerketan

Zer master egiten ahalko ditut Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako eta Ekonomiako Gradu Bikoitzeko Nazioarteko Programa bukatzen dudanean?

Kontsultatu eskaintza osoa: