Joan eduki nagusira

Gradua Ekonomian

Eskura itzazu behar diren ezagutzak eta analisi-tresnak merkatuen, sektore publikoaren eta pribatuaren politika ekonomikoak eta dinamikak ulertzeko eta horiek ongi funtziona dezaten laguntzeko.

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren gradua.

ods 8 ods 9 ods 12 ods 13 

 

Zergatik ikasi Ekonomiako Gradua?

  • Laneratze-tasa handia du.
  • Profil zabala lortuko duzu, dela aditu gisara erakunde ekonomikoetan sartzeko, dela bankaren, aholkularitzaren edo administrazio publikoen esparruko jarduerak garatzeko.
  • Aipamen hauek lor ditzakezu:
    • Analisi Ekonomikoa
    • Garapena eta Lankidetza
    • Ekonomia Publikoa
  • Merkatuen, sektore publikoaren eta pribatuaren funtzionamendua ulertzeko ezagutzak eta analisi-tresnak eskuratuko dituzu.
  • Erakunde publikoen eta pribatuen egitura, kudeaketa eta administrazioa ezagutuko dituzu.

Gradu hau egiteko moduak:

Espezializazioa

Gaitasunen inguruko prestakuntza

Hizkuntzak

Sarbide egokienak:

  • Batxilergoa: Giza eta Gizarte Zientzien modalitatea edo Zientzien modalitatea
  • Lanbide Heziketako goi zikloak, titulazioarekin lotura dutenak.

HAUEK EDUKITZEA KOMENI DA: lengoaia matematikoa ulertzeko eta erabiltzeko gaitasuna, baita arrazoibide logiko deduktiboak eta induktiboak sintetizatzeko, aztertzeko eta gauzatzeko trebetasuna ere.

Sarbideak Sarbideak

Ikasleentzako laguntza

Zertan egiten ahalko dut lan Ekonomiako Gradua bukatzen dudanean?

  • Administrazio publikoetako eta nazioarteko erakundeetako lanpostu teknikoetan eta kudeaketako lanpostuetan.
  • Enpresetan, kudeaketa- eta ebaluazio-lanak egiteko eta aholku emateko zenbait arlotan, adibidez produkzioan, giza baliabideetan, finantzaketan, merkaturatzean, inbertsioetan, administrazioan eta kontabilitatean.
  • Enpresen zuzendaritzan eta kudeaketan.
  • Enpresa eta erakundeentzako aholkularitzan.
  • Azterlan- eta plangintza-zerbitzuetan, fiskalitate-zerbitzuetan, aholkularitza ekonomikoan eta kanpo merkataritzan.
  • Ondarearen kudeaketan.
  • Ekonomiaren arloko irakaskuntzan eta ikerketan.

Zer master egiten ahalko ditut Ekonomiako Gradua bukatzen dudanean?

Kontsultatu eskaintza osoa:

Ikaskuntzaren emaitzak / Gaitasunak