Aurkezpena
NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren gradua.
Zergatik ikasi Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako Graduaren Nazioarteko Programa?
- Nekazaritzako Ingeniaritzaren arloak balio estrategiko handia izanen du etorkizunean.
- Lana lortzeko aukera asko ematen ditu; izan ere, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren arabera, enplegurako aukerarik hoberenak izanen dituen jarduera da nekazaritza.
- Ingurumena, natura eta biodibertsitatea babesteko tresnak eskuratuko dituzu, baita ekoizpen-sistema jasangarriak garatzeko baliabideak ere.
- Nekazaritzaren sektoreari aplikatutako teknologia berriak erabiltzeko prestakuntza jasoko duzu.
- NIGMET Espainiako nekazaritza-ingeniaritzako eskola guztietan lehenbizikoa izan da gradu honetarako EUR-ACE akreditazio europarra lortzen.
Gradu hau egiteko moduak:
Espezializazioa
Gaitasunen inguruko prestakuntza
Hizkuntzak
Sarbide egokienak:
Ez da matrikula gehiagorik onartzen
Ikasleentzako laguntza
Zertan egiten ahalko dut lan Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako Graduaren Nazioarteko Programa bukatzen dudanean?
- Nekazaritzako elikagaien arloan ingeniaritzako sistemak eta kudeaketako sistemak garatzen.
- Labore berriak garatzen, eta daudenak hobetzen.
- Elikagaien kalitatea eta segurtasuna kudeatzen.
- Lurralde- eta landa-garapenaren eta ingurumen-eraginaren azterketak egiten.
- Nekazaritzako azpiegituren eta instalazioen proiektuak diseinatzen eta gauzatzen.
- Nekazaritzako elikagaien industriako ingeniaritza-proiektuak eta ekoizpen-prozesuak diseinatzen eta gauzatzen.
- Nekazaritzako elikagaien ustiategiak eta enpresak zuzentzen eta kudeatzen.
Zer master egiten ahalko ditut Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako Graduaren Nazioarteko Programa bukatzen dudanean?
- Unibertsitate Masterra Nekazaritzako Ingeniaritzan (nahitaezkoa da nekazaritzako ingeniari aritzeko behar diren eskumen profesional arautuak eskuratzeko)
Beste master osagarri batzuk:
- Unibertsitate Masterra Informazio Geografikoko Sistemetan eta Teledetekzioan
- Unibertsitatearteko Masterra Ingurumen Agrobiologian
- Unibertsitate Masterra Elikagaien Industriako Teknologian eta Jasangarritasunean
- Unibertsitate Masterra Kimika Sintetikoan eta Industrialean
- Unibertsitate Masterra Lurzoruen eta Uren Kudeaketan (biurtekoa)
Kontsultatu eskaintza osoa:
- Master ofizialak
- Gradua bukatutakoan, gainera, titulu bereki hauek egiten ahalko dituzu
Gaitasunak