Aurkezpena
NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren masterra.
Zergatik ikasi Machine Learningeko Unibertsitate Masterra?
- Profesionalen eskari handia: Hainbat sektoretan gehien eskatzen eta hobekien ordaintzen den profiletako bat izanen zara, esaterako industria, IKTak, finantzak, merkataritza, osasuna, nekazaritzako elikagaiak eta turismoa.
- Benetako proiektuetan parte hartzea eta lerrokatze estrategikoa: Aukera izanen duzu industriara transferitzeko proiektuetan laguntzeko NUPen Smart Cities Institutuan (ISC), eta enpresetan praktikak egiteko, zure ezagutzak aplikatuz benetako arazoak konpontzeko. Master hori bat dator Nafarroako Espezializazio Adimenduneko S4 Estrategiarekin, eta digitalizazioan eta adimen artifizialean jartzen du fokua.
- Bikaintasun akademikoa: Aitortutako ospea duten irakasleak izanen dituzu, irakaskuntza- eta ikerketa-esperientziaren berme egiaztatua dutenak.
- Machine Learningeko eta Deep Learningeko gaitasun aurreratuak eskuratuko dituzu eta honako gai hauetan sakonduko duzu:
- Machine Learningaren eta Deep Learningaren oinarri teoriko eta praktikoak
- Deep Learningeko ereduen hiru aplikazio-eremu nagusiak: ordenagailu bidezko bistaratzea, hizkuntza naturalaren prozesamendua eta denborazko serieak
- Adimen artifizialeko proiektuen diseinua, garapena eta ezarpena
- Machine Learningeko eredu baten bizi-ziklo osoa
- Programazioko frameworkak, hala nola PyTorch eta TensorFlow.
- Adimen artifizialaren arloko azken aurrerapenak, artikulu zientifikoak irakurri eta praktikan jarriko baitituzu
- Hauek egiteko gaitasuna eskuratuko duzu:
- Machine Learningeko teknika aurreratuen bidez hauei loturiko arazo konkretuak konpontzekoa, besteak beste: ordenagailu bidezko bistaratzea, hizkuntza naturalaren prozesamendua eta denborazko serieen analisia.
- Adimen artifizialeko ereduak diseinatu, inplementatu, entrenatu eta hedatzekoa.
- Giltzarri diren framworks-ak erabiltzekoa, hala nola PyTorch eta TensorFlow.
- Deep Learningeko arkitekturak eta ereduak arazo espezifikoetara egokitzea, hizkuntzaren eredu handiak doitzea barne (GPT, LLma, Mistral, etab.)
- Adimen artifizialeko ereduak ebaluatu eta haien muga tekniko eta operatiboak aztertzekoa
- Teknologia aurreratuenaren algoritmoak ikertzea, konparatzea eta garatzea, eta emaitzak eraginkortasunez komunikatzea
- Benetako arazoei edo arazo akademikoei helduko dieten ikerketak diseinatzea eta konponbide kritiko eta praktikoak proposatzea.
- Bai lan arloko bai ikerketa arloko diziplina anitzeko taldeekin lankidetzan jardutea eta haietan integratzea
Master hau hauekin batera egiten ahal duzu:
Espezializazioa
Gaitasunen inguruko prestakuntza
Hizkuntzak
Zer gradutatik sartzen ahal naiz Machine Learningeko Unibertsitate Masterrera?
- Ingeniaritza Informatikoko Gradua edo Lizentziatura (lehentasunezko sarbidea)
- Datuen Zientziako Gradua edo Lizentziatura (lehentasunezko sarbidea)
- Erlazionaturiko beste gradu-titulu batzuk, hala nola Softwarearen Ingeniaritza edo Datuen Ingeniaritza eta Adimen Artifiziala
Ikasleentzako laguntza
Zertan egiten ahalko dut lan Machine Learningeko Unibertsitate Masterra bukatzen dudanean?
- Machine Learningeko edo Adimen Artifizialeko ingeniari moduan
- Datuen zientzialari moduan
- Aholkulari teknologiko moduan
- Adimen Artifizialeko eta Machine Learningeko ikertzaile moduan Taldeen lider moduan: Hainbat sektoretako enpresetako datuen zientziaren arloko buru moduan<
- Zuzendaritza-karguetan: Teknologiako (CTO), ikerketako (CRO) edo berrikuntzako (CINO) zuzendari moduan
- Zure ezagutzak arlo hauetan aplikatzen ahalko dituzu:
- Startup teknologikoak, bai zurea sortuz bai adimen artifizialean oinarritutako proiektuekin bat eginez.
- Adimen artifiziala beren egitura barruan garatzen duten enpresak, hasi sorkuntzaren sektoretik eta sektore digitaletatik eta industria tradizionaletaraino.
- Enpresa txiki eta ertainak, adimen artifizialeko soluzioen bidez beren behar espezifikoak konpontzen lagunduz.
- Enpresa teknologiko handiak (Big Tech), mundu mailako puntako taldeetan parte hartuz.
- Zentro teknologikoak eta unibertsitateak, teknologia berriak ikertzen eta garatzen lagunduz.
- Machine Learningaren arloko eta gizartean duen eraginari buruzko doktoretzako ikasketak eta/edo ikerketa aurreratuak egitea
Ikaskuntzaren emaitzak
Sarbidea eta onarpena
Sartzeko baldintzak
Masterreko ikasketa ofizialetara sartzeko, beharrezkoa izanen da Europako Unibertsitate Eremuko edo beste herrialderen bateko goi mailako hezkuntza erakunde batek emandako unibertsitate titulu ofizial bat edukitzea, titulua eman den herrialdean master ikasketetara sartzeko aukera ematen duena.
Gainera, master honetan sartzeko ingeleseko ziurtagiria aurkeztu behar da, B2 mailakoa edo altuagoa. Hizkuntza maila egiaztatzeko beste modu bat Nafarroako Unibertsitate Publikoko Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiko behar den proba gainditzea da.
Masterraren irizpide espezifikoak
Masterreko Batzorde Akademikoak du, azken buruan, ikasleak onartu edo ez erabakitzeko ardura.
Eskaera gehiago badaude ikaspostu baino, baremo honen arabera onartuko dira ikasleak master honetan:
- Espediente akademikoa: % 80.
- Aurkeztutako titulazioaren egokitasuna: % 20.