Joan eduki nagusira

Unibertsitate Masterra Ingeniaritza Biomedikoan

Espezializa zaitez industria, enpresa, ospitalegune, kudeaketa publikoko zentro eta ikerketa sailei aplikatutako ingeniaritza biomedikoan.

 

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren masterra.

ods 3 ods 5 ods 8 ods 9 

 

Zergatik ikasi Ingeniaritza Biomedikoko Unibertsitate Masterra?

  • Nafarroan Ingeniaritza Biomedikoko gero eta profesional gehiago eskatzen dira. Nafarroa, gainera, aitzindaria izan da Espainian Medikuntza Pertsonalizaturako Estrategia Integrala onesten (osasunaren, berrikuntzaren eta garapen ekonomikoaren arloak biltzen ditu).
  • Master honi esker, ingeniaritza eta medikuntza lotuz egin dezakegu lan, industriaren eta enpresaren sektorean, ospitaleetan eta ikerketa-laborategietan.
  • Ingeniaritza Biomedikoko zenbait arlotarako ezagutza aurreratuak zeureganatuko dituzu: irudi eta seinale medikoen analisia, adimen artifiziala, bioinformatika, biomekanika, biomaterialak, instrumentazioa, gailu medikoen elkarreragingarritasuna, etab.
  • Gaitasuna izanen duzu praktika mediko eta soziosanitarioan agertzen diren problema eta erronka berriei heldu eta konponbidea bilatzeko.
  • Prestakuntza jasoko duzu material, prozesu eta gailuei buruzko berrikuntza medikoak diseinatu eta garatzeko, eta, horri esker, gaixotasunei kontra egin eta pertsonen bizi kalitate hobetzeko.

Master hau hauekin batera egiten ahal duzu:

Espezializazioa

Gaitasunen inguruko prestakuntza

Hizkuntzak

Zer gradutatik sartzen ahal naiz Ingeniaritza Biomedikoko Unibertsitate Masterrera?

  • Ingeniaritza Biomedikoa
  • Bioingeniaritza
  • Telekomunikazio Ingeniaritza
  • Ingeniaritza Informatikoa
  • Industria Ingeniaritza
  • Ingeniaritzako eta zientzietako beste titulu batzuk: Batzorde Akademikoak erabakiko du egokiak diren ala ez, egindako ikasketen eduki akademikoak eta izangaiek egiaztatutako lanbide-esperientzia eta curriculumeko beste merezimendu batzuk kontuan hartuta.

Zertan egiten ahalko dut lan Ingeniaritza Biomedikoko Unibertsitate Masterra bukatzen dudanean?

  • Informazioaren eta komunikazioaren teknologietan oinarritutako alternatiben garapenean (arreta soziosanitarioa eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko).
  • Ospitaleguneen sistemen kudeaketan, plangintzan eta mantentze-lanean.
  • Teknika, gailu eta teknologia medikoen diseinuan, garapenean eta ebaluazioan.
  • Bahetze-lanerako, detekziorako eta erabaki klinikoak hartzen laguntzeko algoritmoen diseinuan, inplementazioan eta ebaluazioan.
  • Biomedikuntzaren arloko ikerketa-, berrikuntza- eta/edo garapen-proiektuen diseinuan, partaidetzan eta zuzendaritzan.

Ikaskuntzaren emaitzak

Sarbidea eta onarpena

Sartzeko baldintzak

Master ikasketa ofizialetara sartzeko, beharrezkoa izanen da Europako Unibertsitate Eremuko edo beste herrialderen bateko goi mailako hezkuntza erakunde batek emandako unibertsitate titulu ofizial bat edukitzea, titulua eman den herrialdean master ikasketetara sartzeko aukera ematen duena.

Sartzeko baldintzak Sartzeko baldintzak

Masterraren irizpide espezifikoak

Masterreko Batzorde Akademikoa da, azken buruan, ikasleen onarpena zehazteko ardura duena. Sartzeko betebeharrak betetzen dituzten pertsonak gehiago baldin badira eskaintzen diren ikaspostuak baino, onarpena honako irizpideei jarraikiz eginen da:

  • Aurkeztutako titulazioaren egokitasuna
  • Espediente akademikoa

Masterraren zuzendari akademikoak izangai bakoitzak lehendik egindako ikasketak kontuan harturik erabakiko du egokia ote den masterra egiteko eta prestakuntzako zer osagarri egin beharko lituzkeen (gehienez 18 ECTS kreditu).

Aurreinskripzioa Aurreinskripzioa
Matrikula Matrikula